(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Azaroaren 4tik 9ra Iruñean izango da “Ingurumenari eta Klima-aldaketari buruzko Astea” asteartea, 2013.eko urriak 22


Aldi berean izango dira klima-aldaketak mendialdeetan dituen ondorioei buruzko Europako herrialdeen arteko solasaldi bat, fenomenoaren inguruan informatzeko moduari buruzko biltzar bat eta natura kontserbatzeari buruzko ikus-entzunezko jaialdi bat.


Azaroaren 4tik 9ra, Iruñean izango da ‟Ingurumenari eta Klima-aldaketari buruzko Astea". Hainbat jarduera antolatu dira, esate baterako, klima-aldaketak mendialdeetan dituen ondorioei buruzko Europako herrialdeen arteko solasaldi bat, fenomenoaren inguruan informatzeko moduari buruzko biltzar bat eta natura kontserbatzeari buruzko ikus-entzunezko jaialdi bat.

Ekimen horien bidez klima-aldaketara egokitzea, jardun onak trukatzea eta herritarrei gaiari buruzko informazio zorrotz eta eraginkorra ematea bezalako alderdien ezagutzan aurrera egitea da asmoa.  Era berean, ikertzaile, eragile sozial eta ekonomiko, administrazio eta hedabideen artean lankidetza eta ezagutzen trukaketa sustatzea ere bada ekimenaren helburua.

Mendialdeetako klima-aldaketari buruzko nazioarteko solasaldia

Zehazki, Europako herrialdeen arteko solasaldia azaroaren 6an izango da Iruñeko Planetarioan. Euskaraz, ‟Behatu egokitzeko" izango da solasaldiaren izenburua. Pirinioetako Lan Elkarteak (PLE) antolatu du hitzaldia Klima Aldaketaren Pirinioetako Behatokiaren (KAPB) bidez, mugaz gaindiko erakundeak PLEren lehendakaritza hurrengo lurraldeari pasatzeko Nafarroako hiriburuan egingo den osoko bilkuraren barruan. Kargua Nafarroako Gobernuak izan du bi urtez Foru Komunitatea ordezkatuz, eta Andorrak hartuko du hurrengo bi urteetarako.

Jardunaldian Frantziako, Andorrako, Espainiako eta Europako beste herrialde batzuetako ikertzaile, teknikari eta agintariak elkartuko dira, klima-aldaketak mendialdeetan dituen ondorioei buruz eztabaidatzeko.

Programa gaikako bi bloketan dago banatuta: goizeko hitzaldiak Europako mendialdeetan klima-aldaketara egokitzeko egiten ari diren ekintzei buruzkoak izango dira, herrialde guztiek dituzten arazoak azaleratu eta alor batetik bestera lekualda daitezkeen ekimenak azpimarratzeko.  Testuinguru horretan, Pirinioak, Karpatoak eta Alpeak bezalako mendiguneen kasuak aztertuko dira.

Arratsaldean, Klima Aldaketaren Pirinioetako Behatokia prestatzen ari den lana aurkeztuko dute. Erakunde hori da Europan eratu zen mugaz gaindiko lehena. Helburu nagusiak diagnostikoak burutzeko bitarteko eta metodoak homogeneizatu eta bateratzea dira, hau da, klima-aldaketaren eraginen jarraipena egiteko adierazle komunak sortzea eta gomendio bateratuak ezartzea, lurralde guztiek estrategia koherenteak aplika ditzaten. Besteak beste, behatokiak klima, ura, basoak eta naturaren eta bioaniztasunaren arriskuak bezalako elementuetan klima-aldaketak dituen ondorioak aztertzen ditu. Solasaldia amaitzeko, hedabideetan fenomenoa tratatzeko moduari buruz hitz egingo dute.

Doan joan daiteke solasaldira, baina linean lortu behar da akreditazioa, helbide honetan: http://www.opcc-ctp.org/opcc_event/index_es.html

Nafarroako Unibertsitatea: Komunikazioaren Nazioarteko Biltzarra eta Telenatura jaialdia

Bestalde, aste berean, Nafarroako Unibertsitateko Komunikazio Fakultateko bi ekimen izango dira: 

- XXVIII. Komunikazioaren Nazioarteko Biltzarra azaroaren 7 eta 8an izango da, eta, oro har, ingurumenaren inguruko eta, bereziki, klima-aldaketari buruzko kazetaritzaren eta komunikazioaren arteko elkarreraginean zerikusia duten alderdiak eztabaidatuko dira.

- Telenatura, Natura iraunarazi eta haren berri zabaltzeko XII. Jaialdia, astelehenetik ostiralera izango da (azaroaren 4tik 8ra), Iruñeko Planetarioan.

XXVIII. Komunikazioaren Nazioarteko Biltzarra. Euskaraz, ‟Klima-aldaketaren berri ematea: mundu-mailako agendatik  hedabideetako irudikapenera"

Nafarroako unibertsitateko Komunikazio Fakultateak antolatu du, eta bertan egingo dira saioak. Besteak beste, honako hauek aztertuko dira: ingurumenaren eta klima-aldaketaren gizarteko irudikapena, ingurumenari buruzko informazioaren tratamenduaren arau eta balioak kazetaritzan, informatzeko interesa eta zorroztasun zientifikoa aurrez aurre, irudi eta ikonoak, eta meteorologiaren dibulgazioa.

Programa begiratu eta izena emateko, joan helbide honetara: http://www.unav.edu/web/facultad-de-comunicacion/cicom/programa

Natura iraunarazi eta haren berri zabaltzeko XII. Jaialdia, Telenatura

Telenaturak bi helburu ditu. Alde batetik, naturaren ezagutza eta harekiko errespetuta sustatzea du xede, kalitatezko pelikulen emanaldia eginda. Beste alde batetik, ekoizleei, gazteenei batez ere, egindako lana erakusten laguntzeko erakustokia eskaintzea da helburua; hala, eduki horretako programen ekoizpena sustatzen da.

Interesa izanez gero, begiratu programa esteka honetan klik eginda: http://www.unav.edu/web/facultad-de-comunicacion/telenatura/programa


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa