(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Uharte Arakilgo Udala Nafarroako bandera fatxadaren lehentasunezko toki batean jartzera zigortu dute
asteazkena, 2013.eko urriak 23


Nafarroako Gobernuak demanda aurkeztu zuen udalak ez zituelako bete sinboloen legea gordetzeko egindako eskakizunak.


Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 3. Epaitegiak, emandako epai baten bidez, Uharte Arakilgo Udala Nafarroako bandera udaletxearen goiko balkoiaren erdian jartzera behartu du.

Epaiaren bidez, Nafarroako Gobernuak Sinboloen Legea betetzeko aurkeztutako demandari erantzun zaio. Sinboloen Legeak jasotzen duenenez, Nafarroako bandera ofiziala lehentasunezko tokian jarri behar da eraikin publikoetan.

Epaiak zera jasotzen du: "Udalak foru-bandera jartzeko aukeratutako lekua ez da lehentasunezkoa, goiko balkoiaren izkina batean ipini delako". Foru Gobernuak, aurrez, Huarte Arakilgo Udalari eskatu zion bandera lekuz aldatzeko, Nafarroarekiko errespetu-falta adierazten zuelako. Udalak ez zuen haintzat hartu egindako eskakizuna, hortaz, epaia emateko arrazoia izan den demanda aurkeztu zen. Udalari, gainera, gastuengatiko zigorra ere ezarri zaio.

Epaiari aurka egiteko apelazio-errekurtsoa jar daiteke. Horretarako, hamabost eguneko epea eman da, jakinarazpenaren egunetik zenbatzen hasita.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa