(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Langabezia-tasa % 18,23koa izan da Nafarroan hirugarren hiruhilekoan, 55.500 langabeturekin, BAIren arabera

osteguna, 2013.eko urriak 24


Lanean ari direnen kopuruak gora egin du, aurreko hiruhilekoan baino 1.900 pertsona gehiagok dutelako enplegua, baina langabetuen kopuruak ere gora egin du, 100 pertsona gehiago dira.


Langabezian daudenen kopuru osoa 55.500 da, gaur Estatistikako Institutu Nazionalak argitaratu dituen Biztanleria Aktiboaren Inkestaren azken datuen arabera. Aurreko hiruhilekoan baino 100 pertsona gehiago dira, hau da, % 0,13ko aldakuntza izan da.  Hala, Foru Komunitateko langabezia-tasa % 18,23 da (0,9 puntu jaitsi da aurreko hiruhilekoarekin alderatuta); estatu osoko tasa, aldiz, % 25,98 da.

Datu horiek izanik, Nafarroa da langabezia-tasa baxuena duen hirugarren erkidegoa eta estatu osoaren tasarekin alderatuta 8 puntu gutxiagoko aldea du.

Lourdes Goicoechea lehen lehendakariorde eta Ekonomia, Ogasun eta Enplegu kontseilariak adierazi du ehuneko horiek "langabeziaren tasan nolabaiteko egonkortze-joera dutela", langabezia-tasak 0,9 puntu egin duelako behera. Nafarroa estatuan langabezia-tasarik baxuenetakoa duen erkidegoetako bat bada ere, Goicoechea gogorarazi du datuek negatiboak izaten jarraitzen dutela.

BAIk adierazten duenez, Espainiako langabezia % 25,98koa da, hau da, 5.904.700 pertsona daude lanik gabe (72.800 pertsona gutxiago; % 1,22ko beherakada izan da).

Andaluzia, Kanariak eta Extremadura bezalako erkidegoetan % 33 baino handiagoa da langabezia-tasa. Euskal Autonomia Erkidegoan, Balearretan eta Nafarroan, aldiz, langabetuen ehunekoak baxuenak dira, % 20tik beherakoak (Euskal Autonomia Erkidegoa % 15,84, Balearrak % 17,02 eta Nafarroa % 18,23).

Foru Komunitatean, aldakuntza 100 pertsona langabetu gehiagorena izan da. Zehazki, inkestak 800 gizon langabetu gutxiago eta 900 emakume langabetu gehiago erregistratu ditu.

Bestalde, okupazioak gora egin du, 1.900 pertsona gehiago dira lanean. Gizonen artean hazkuntza handiagoa izan da (3.500 gizon gehiago) baina emakumeen artean behera egin du (1.600 emakume gutxiago).

Adin-taldeei dagokienez, hirugarren hiruhilekoan behera egin du langabeziak 25-54 adin taldekoen artean (1.900 langabetu gutxiago). 25 urtetik beherakoen artean, berriz, gora egin du (1.500 langabetu gehiago daude), baita 55 urtetik gorakoen artean ere (400 langabetu gehiago).

Sektoreetan, langabezia guztietan jaitsi da, lehen enplegua bilatzen ari direnen artean izan ezik (3.400 langabetu gehiago). Langabeziak industriaren sektorean egin du behera gehien, 1.400 pertsona gutxiago daude langabezian. Atzetik daude eraikuntzaren sektorea (900 pertsona gutxiago langabe), nekazaritzaren sektorea (600 langabe gutxiago) eta zerbitzuen sektorea (500 gutxiago).

Azkenik, sektorekako okupazioari lotuta, eraikuntzaren sektoreak izan du lanean daudenen hazkuntza handiena (1.700 pertsona), eta, ondoren, zerbitzuen sektoreak (400 pertsona gehiago). Nekazaritzaren eta industriaren sektorean jaitsi egin da lanean daudenen kopurua, 100 eta 200 pertsona gutxiago daude, hurrenez hurren.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa