(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Bisoi europarrarren populazioa Ega ibaiaren ibilbidera hedatu da, adituen tailer batean egindako azterketen arabera osteguna, 2013.eko urriak 24


Nafarroak galzorian den espeziearen iberiar penintsulako populazioaren % 70 dauka. 


Bisoi europarra. ( irudia handitu )

Bisoi europarraren bertako populazioa orain arte Arga eta Aragoi ibaien beheko ibilbidean ikusi izan da batez ere, baina Ega ibiaren ibilguan eta ibaiertzean ere finkatu da.

Hori da Bisoi Europarra Kontserbatzeko II. Tailerrean atera dituzten ondorioetako bat. Tailerra iragan asteartean izan zen Martzillan, eta Espainiako eta Frantziako adituek hartu zuten bertan parte Nafarroako Gobernuko teknikariekin batera, espeziea datozen lau urteetan kontserbatu eta kudeatzeko estrategia diseinatzeko. Adierazi beharrekoa da Nafarroak bisoi europarraren iberiar penintsulako populazioaren % 70 duela.

Zehazki, bisoi europarraren ale ugari antzeman dira Ega ibaiaren ibilguan eta inguru batzuetan. Populazio hori datozen urteetan aztertuko da. Orain arte, inguru horretan aleak bazirela egiaztatu izan da, baina egindako azterketen eta tailerrean aztertutakoaren arabera, hautemandako populazioa uste baino handiagoa da.

Gainera, Arga eta Aragoi ibaien eremuetan finkatutako aleen kopurua berreskuratu dela jakinarazi da, bisoien mehatxu nagusietakoa den mukieri-agerraldi batek kaltetu dituen arren inguruak.

Bestalde, ibai horietan Life Bisoiaren Lurraldea proiektuaren bidez egiten ari diren obrek esperiearentzako habitata bezalako azalerak berreskuratzea ahalbidetzen dute. Aldi berean, tarte horien garapen naturala berrezarri da, uholdeek eragindako kalteak saihestu eta murrizten laguntzeko.

Tailerrean, halaber, gomendio sorta bat zehaztu du, esate baterako, Foru Komunitateko mugetan zaintza-lanak burutzea bisoi amerikarraren aleen presentzia kontrolatzeko, espezie hori inbaditzailea baita Frantzian eta inguruko eskualdeetan, baina Nafarroan duen presentziak ez du arazorik eragiten gaur egun.

Tailerra nazioarteko adituen partaidetzarekin

Haragijalea den espezieak Nafarroan duen presentziari buruzko lehen tailerra 2008an egin zen. Lau urte igaro eta tailer hartako ondorioak eta gomendioak gauzatu ondoren, bigarren tailerraren helburua bisoi europarra kontserbatzeko bidean sakondu eta aurrera egitea da.

Espainia eta Frantziako unibertsitateetako irakasle eta biologian adituak direnek parte hartu dute bertan, esate baterako, Miguel Delibes de Castro Ikerketa Zientifikoen Goi Kontseiluko (CSIC) irakasleak, katamotz iberiarraren ikerketan munduko agintari jotzen dena; Francisco Palomaresek, CSICeko irakaslea dena, baita ere, eta Arga eta Aragoi ibaietan bisoi europarraren espazioaren eta denboraren erabilerari buruzko azterlanaren egilea Miguel Delibes eta beste batzuekin batera; Bejamín Gómez Euskal Herriko Unibertsitateko genetika-irakasleak, bisoi europarraren ezaugarri genetikoei buruzko azterlanaren egileak; Mª Carmen Ferreras Leongo Unibertsitateko Albaitaritzako Fakultateko Anatomia Patologikoko irakasle titularrak; eta Pascal eta Christine Fournier espeziean albaitari aditu eta bisoi europarraren Nafarroako populazioaren jarraipen biosanitarioari buruzko lanaren egileek.

Life Bisoiaren Lurraldea proiektua

Bisoi europarra, katamotz iberiarrarekin batera, Europako ugaztunik mehatxatuenetarikoa da eta galzorian dagoen espezie gisa dago katalogatuta. Gaur egun, bi populazio-erdigune baino ez ditu: ekialdean (Europako ekialdeko herrialdeetan) eta mendebaldean, Frantziako hego-mendebaldean eta Espainiako iparraldean. Nafarroak mendebaldeko erdiguneko 700 aleen erdiak ditu, eta iberiar penintsulako aleen % 70. Nafarroako lurralde osoan zehar dago sakabanatuta, Erronkarin izan ezik, baina dentsitate handiena Arga eta Aragoi ibaien beheko ibilbidean dago, ale guztien % 20. Datu horiek aditzera ematen dute Foru Komunitateak lan handia egin duela mundu-mailako kontserbazioan, Europan espeziearen populazioa murriztu egin baita.

Nafarroako Gobernua, Gestión Ambiental de Navarra sozietate publikoaren bidez, Life ‟Bisoiaren Lurraldea" proiektua gauzatzen ari da espeziearentzako egokienak diren habitatak berreskuratzeko, ibaietako ibar-baso, ibilgu eta ibaiertzetan esku hartuta, lubetak kenduta edo ibilguari atxikitako hezegune eta urmaelak sortuta, azken horiek funtsezkoak baitira ugalketa-ziklorako. Proiektuko jardueren eremuan, Arga eta Aragoi ibaien ibilbidean, honako herri hauek daude: Funes, Azkoien, Faltzes, Caparroso, Alesbes, Martzilla, Milagro, Murillo el Fruto, Murillo el Cuende, Zarrakaztelu, Mélida eta Santakara. Dagoeneko burutu dira lanak Caparroson (Manolo ibar-basoa), eta antzeko obrak egiten ari dira Melidan (Sequero eta San Miguel ibar-basoak) eta, laster, Milagron hasiko dituzte (Higuerilla ibar-basoa eta presa). Gainera, jardueren idazketak landu eta akordioak zehazten ari dira Funes (Sardillas ibar-basoa), Alesbes (Contiendas ibar-basoa), Zarrakaztelu (La Biona ibar-basoa) eta Azkoiengo (Santa Eulalia ibar-basoa) udalekin.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa