(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Turismo eta Merkataritza Zuzendaritza Nagusiak “Nafarroako Erresuma” marka turistikoa eguneratu du
ostirala, 2013.eko urriak 25


Irudi berriak irakurgarritasun egokia ziurtatzen du, formatua gorabehera.


Marka turistiko berria. ( irudia handitu )

Turismo eta Merkataritza Zuzendaritza Nagusiak "Nafarroako Erresuma" marka turistikoa eguneratu du, irakurgarritasun egokia ziurtatzeko, erabiltzen den formatua edozein dela ere. 

Orekatuagoa den marka berrian, sinboloa ez da hain nabarmena tipografiaren ondoan, neurri handiagoa du; beraz, konpentsatuta geratzen da guztia. Ezaugarri argi, irakurterraz eta dotoreko "Nafarroa" hitza, Berkeley letra-tipoduna, garrantzitsuagoa eta nabariagoa da.

Halaber, sinbolo biribila ere txikitu egin da. Nafarroa eta bere eskaintza turistikoa identifikatu eta bereizten dituzten balioak biltzen ditu kontzeptu grafiko xume batean. Alde batetik, ‟Nafarroako Erresuma" kontzeptua ekartzen du gogora eta, beste alde batetik, lau urtaroen eta Nafarroako lau inguruen barietate kromatikoa agertzen du.

Sinboloa forma biribil eta atseginek eratzen dute eta, tonu argietan oinarrituta, Foru Komunitatean eskaintzen diren esperientzia turistikoen aberastasuna iradokitzen du.

Marka turistikoa berraztertzeaz gain, markaren eskuliburua ere berrikusi da osatzen duten ikusizko elementuak (logotipoa, koloreak, tipografia eta estilo fotografikoa) mezu guztietan behar bezala eta koherentziari eutsiz aplikatzen direla ziurtatzeko.

Publizitate-elementuetarako, orain, Gotham Rounded tipografia erabiltzen da, behar bezala ikusten dela ziurtatzeko, baita letra-tamaina oso txikia denean ere, hala, urrunetik ezagutu ahal izango da.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa