(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Yolanda Barcinak Soria ministroari elkarrizketa eta adostasuna eskatu dizkio sektore elektrikoa eta energia berriztagarriak arautzean astelehena, 2013.eko urriak 28


Nafarroako Gobernuak konstituziokontrakotasuneko errekurtsoa aurkeztu zuen primak sortzen dituztenei horiek kentzen dizkien arauaren aurka, izan ere, dekretuak Nafarroako 9.000 ekoizleri eragiten die.


Transcripción textual del video

Yolanda Barcina Nafarroako Lehendakariak José Manuel Soria Industria, Energia eta Turismo ministroari eskatu dio elkarrizketa-bideak irekitzeko ministerioaren eta autonomia erkidegoen artean energiaren sektorearen etorkizuneko arau-esparrua adosteko.

Madrilen izan den bileran, Lehendakariarekin batera izan dira Iñaki Morcillo Industria, Energia eta Berrikuntzako zuzendari nagusia eta José Javier Armendáriz CENEReko zuzendari nagusia. Bertan, autokontsumoaren "bidesariari" eta CENERi eta instalazio esperimentalei eman beharreko babesari buruzko beste gai batzuk ere eztabaidatu dira.

Yolanda Barcina eta José Manuel Soria Industria, Energia eta Turismo ministroa ( irudia handitu )

Yolanda Barcina Nafarroako Lehendakariak José Manuel Soria Industria, Energia eta Turismo ministroari eskatu dio elkarrizketa-bideak irekitzeko ministerioaren eta autonomia erkidegoen artean energiaren sektorearen etorkizuneko arau-esparrua adosteko.

Madrilen izan den bileran, Lehendakariarekin batera izan dira Iñaki Morcillo Industria, Energia eta Berrikuntzako zuzendari nagusia eta José Javier Armendáriz CENEReko zuzendari nagusia. Bertan, autokontsumoaren "bidesariari" eta CENERi eta instalazio esperimentalei eman beharreko babesari buruzko beste gai batzuk ere eztabaidatu dira.

Lehendakariak Foru Gobernuak teknologia berritzaileetarako primen egungo sistema bertan behera uzten duen errege-dekretuaren inguruan duen ikuspuntua jakinarazi dio Soria ministroari.  Adierazi beharrekoa da, iragan urriaren 11n, Nafarroako Gobernuak konstituziokontrakotasuneko errekurtsoa aurkeztu zuela arau horren kontra. Izan ere, 9.000 titularri eragiten die, gehienak inbertitzaile txikiak eta familiak. Energia berriztagarriak garatzeko estatuko eta autonomia erkidegoetako planek bultzatutako energia fotovoltaikoan inbertitu zuten eta, gaur egun, egindako inbertsioaren etorkizuna arriskuan ikusten dute.

Gainera, Yolanda Barcinak Nafarroako jarduera eta enpleguan izango duen eragin kaltegarriaren berri eman dio. Energia berriztagarrien garapena handia izan da eta alor horretan I+G+Bren alde egindako apustuari esker Nafarroako enpresak sektoreko lehenak izan dira.  Gaur egun, Foru Komunitatea lehena da gai horretan, eta ehun bat enpresa ditu guztira 3.800 langile baino gehiagorekin.

Halaber, gogorarazi du proposatutako neurriek aurreztea eta energiaren eraginkortasuna sustatzen duten energia berriztagarrien garapen teknologikorako EUko baliabideak lortzea baldintza lezaketela.


Gaur goizean, Madrilen, izan duten bilerako une bat. ( irudia handitu )

Ikerketa eta garapen teknologikoa eta autokontsumoaren "bidesaria" kentzea

Autokontsumo elektrikoa arautzeko proposamenari lotuta, Barcina Lehendakariak, Parlamentuan onetsi zen bezala, beste proiektu bat negoziatzeko eskatu dio Soria ministroari, hau da, energiaren soberakinak sistema elektrikora kanporatzen ez diren autokontsumo moduetan ez dezatela izan sistemaren kostuak eta zerbitzua estaltzeari loturiko laguntza-bidesari edo araubide ekonomikorik.

Kontsumitzaileek euren energia sortzeko duten aukerak iraunkortasuna ematen dio ekoizpen-, banaketa- eta kontsumo-sistemari, eta enplegua sortuko luke, eraikuntzaren sektorea berraktibatu dezakeelako eraikinak energiaren aldetik birgaituz, teknologia horiek ezartzeko. Gainera, energiaren kostua merketzen du, sareko galerak aurrezten ditu eta Europako politikan ezarritako konpromisoak betetzea errazten du, 2020rako zehaztutako energiaren eraginkortasunari dagokionez alegia.

Azkenik, Espainiako enpresek energia berriztagarrien alorrean duten nagusitasuna nabarmendu du. Horretarako, CENERen babesa kontuan hartu da 2000. urtean sortu zenetik. Barcina Lehendakariak Soria ministroari CENERen etorkizuna bermatzeko beharra dagoela adierazi dio eta, beraz, Industria, Energia eta Turismo ministerioari esku hartzeko eskatu dio.

Era berean, esparru ekonomiko egonkor bat sortzeko beharra ere aipatu da, garapen teknologiko esperimental eta berritzaile berriak bultzatzeko, ekoizpen-sistema eraginkorragoak eratze aldera, izan ere, Nafarroak erreferentziazko azpiegitura du nazioartean.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa