(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 24 proiektu soziali “Konpromiso sozialeko proiektua” izeneko zigilua eman die astelehena, 2013.eko urriak 28


Ekimen horiek ekonomikoki laguntzen dituzten herritar eta enpresek zerga-pizgarri batzuk izango dituzte.


Transcripción textual del video

Íñigo Alli Gizarte Politiketako kontseilariak ‟Konpromiso sozialeko proiektua" zigilua eman die gaur goizean Nafarroako Jauregiko Tronu Aretoan egin den ekitaldian Foru Komunitateko 17 erakunde sozialek bultzatutako 24 proiekturi.

Ziurtagiri horien bidez, Nafarroako Gobernuak ekimen horiek gizartean duten garrantzia aitortu du, eta zerga-pizgarriak emango dizkie proiektuak ekonomikoki laguntzen dituzten herritar eta enpresei.

Taldeko argazkia

Alli kontseilaria ‟Konpromiso sozialeko proiektua” zigilua duten proiektuak sustatzen dituzten erakundeetako ordezkariekin. ( irudia handitu )

Íñigo Alli Gizarte Politiketako kontseilariak ‟Konpromiso sozialeko proiektua" zigilua eman die gaur goizean Nafarroako Jauregiko Tronu Aretoan egin den ekitaldian Foru Komunitateko 17 erakunde sozialek bultzatutako 24 proiekturi.

Ziurtagiri horien bidez, Nafarroako Gobernuak ekimen horiek gizartean duten garrantzia aitortu du, eta zerga-pizgarriak emango dizkie proiektuak ekonomikoki laguntzen dituzten herritar eta enpresei.

Gaur goizean zigilua jaso duten proiektuak gizartearen alorrekoak dira eta etorkinei, baztertuta daudenei, adingabeei, familiei, mendekoei, emakumeei, prestaziorik gabeko langabetuei, garapenerako laguntzarako eta urritasunak dituztenei daude zuzenduta.

Gizarte Politiketako Departamentuak proiektuei ematen dizkien lehen zigiluak dira. Gogorarazi beharrekoa da, aurrez, bereizgarria ‟la Caixa" eta Diario de Navarra fundazioak jaso zutela egindako ekintza soziala aitortuz.


Ikuspegi orokorra

Alli kontseilaria, zigiluak banatzeko ekitaldian, bertaratutakoei hitz egiten. ( irudia handitu )

Gizarteko errealitateari erantzuna

Mintzaldian, Gizarte Politiketako kontseilariak gogorarazi du ‟Konpromiso sozialeko proiektua" zigiluaren proiektua Departamentura zuzendaritza-talde berria iritsi eta aste gutxira eratu zela gaur egungo gizartearen errealitateari erantzuna emateko eta arlo publikoaren eta pribatuaren arteko lankidetzaguneak sortzeko, hirugarren sektorearen eta administrazioaren arteko itun gisa.

Iñigo Allirekin batera izan da ekitaldian Mariano Oto Gizarte Politikako eta Kontsumoko zuzendari nagusia. Kontseilariak, bertan, zigilua jaso duten 24 proiektuak Nafarroako Gobernuak bermatzen dituela ere azpimarratu du. Halaber, adierazi die Nafarroako Gobernuak babesa emango diela eta gardentasun eta profesionaltasunaren berme guztiak dituela.

Zera gaineratu du, ‟guztioi esker Nafarroan aitzindaria da" gizarte estaldurari dagokionez, baita alor horretako proiektuetarako zerga-pizgarri onenak ematen ere.

Zerga-pizgarriak

Dohaintzen bidez ‟Konpromiso sozialeko proiektua" zigiludun proiektuak babesten dituzten pertsona fisikoek eskubidea izango dute Pertsona Fisikoen Errrentaren gaineko Zergaren (PFEZ) kuotatik dohaintzan emandako zenbatekoaren % 40 kentzeko, likidazio-oinarriaren % 30eko muga izanik.

Bestalde, Sozietateen gaineko Zergapeko pertsona juridikoek bi abantaila izango dituzte. Alde batetik, partida kengarriak izango dira erakundeekin adostutako lankidetza-hitzarmenen arabera ordaindu edo emandako zenbatekoak. Beste alde batetik, eskubidea izango dute zenbatekoaren % 20 kentzeko kuota likidotik. Zerga-oinarriko partidaren zenbateko kengarria ezingo da izan aurretiazko zerga-oinarriaren % 30 baino gehiago, ezta negozio-zifraren zenbateko garbiaren milako 3a baino gehiago ere.

Bi kasuetan, zerga-onurak ez dira bateragarriak 1996ko Foru Aginduan ezarritako beste batzuekin. Era berean, ekarpen eta dohaintzen erakunde onuradunek ziurtatu egin beharko dute jasotakoa konpromiso sozialeko proiektuetara bideratu dela eta Nafarroako Zerga Ogasunari jakinarazi beharko diote kontua kontrola dezaten.

Zigilua jasotzea

Abenduaren 20ra arteko epea dago 2013. urtean ‟Konpromiso sozialeko proiektua" zigilua lortzeko. Gizarte-zerbitzuen alorreko irabazi-asmorik gabeko erakundeek aurkez ditzakete eskaerak. Erakunde horiek egoitza Nafarroan izan behar dute edo, bestela, gutxienez 2 urteko ordezkaritza iraunkorra Foru Komunitatean; zerga-betebeharrak ere egunean izan behar dituzte eta ez dute debekurik ezarrita izan behar.

Zigilua eskuratzeko, proiektuek gizartearen alorrekoak izan behar dute, Nafarroatik antolatuta eta gizarte-zerbitzuak eta babesa eskaini behar dizkiete oinarrizko premiarik larrienak dituzten pertsonei. Ez dira onartuko gizarte-zerbitzu orokorren zerbitzu-zorroak bermatutako prestazio gisa aurreikusitako jarduerak gauzatzean datzaten proiektuak.

Horrez gain, kudeaketan eraginkortasun, efikazia, gardentasun eta kalitatearen baldintzak ere bete beharko dituzte, eta aurten hasitakoak izan beharko dira proiektuak, hainbat urtetan egiteko, behar izanez gero.

Premia egoerei, prestaziorik gabeko langabetuei arreta emateari eta garapenerako nazioarteko lankidetzari loturiko ekimen solidarioak hartuko dira aintzat. Autonomia Pertsonalaren Legearen garapena eta emakume eta gizonen arteko aukera-berdintasuna bultzatzeko programek ere zigilua lortzeko aukera izango dute.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa