(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako ekonomiak atzera egiteari utzi dio bi urtez bilakaera negatiboa izan ondoren asteazkena, 2013.eko urriak 30

Hirugarren hiruhilekoko BPGa % 0,0 izan da eta, hortik aurrera, hazkuntza positiboa izango dela aurreikusi da 

Transcripción textual del video

Nafarroako ekonomiak % 0,0ko hazkuntza izan du 2013ko hirugarren hiruhilekoan, ia bi urtez BPGa negatiboa izan ondoren. Hala, aurreko hiruhilekoko emaitza lau hamartarren aldearekin hobetu da (-% 0,4) eta 2011. urtearen hasierako bigarren atzeralditik hasita izan duen beherakada eten da.

Urte arteko aldeei dagokienez, Nafarroako BPGak % 1,3 egin du behera hirugarren hiruhilekoan iazko denboraldi bereko balioarekin alderatuta, urten honen hasieran hasitako geroz eta beherakada txikiagoen joerari jarraituz (-1,7 eta -1,6 izan dira balioak aurreko hiruhilekoetan).

Estatu osoko ekonomiari dagokionez, Estatistikako Institutu Nazionalak gaur jakinarazi dituen datuen arabera, Espainiako BPGa % 0,1 da hiruhilekoari dagokionez, beraz, estatuko ekonomia ere atzeralditik atera da. Urte arteko aldeari dagokionez -% 1,2koa izan da aldaketa, Nafarroakoa baino zertxobait hobea.

Ehuneko absolutuetan adierazita, Nafarroako BPGa 2007ko urtearen amaierako krisiaren hasierako ehuneko bera da, hau da % 98,2. Espainian, aldiz, % 93,1 da ehunekoa. Horrek zera esan nahi du, Nafarroako ekonomiak BPGaren % 1,8 galdu duela, estatuko ekonomiak galdutakoa (% 6,9) baino hiru aldiz gutxiago.

2014rako ikuspegia

Lourden Goicoechea lehendakariordeak azaldu duenez, finantzen alorraren eta inguruko ekonomiaren egonkortasunak eragin du egoera, eta Nafarroan hazkuntza aktibatzea ahalbidetzen ari da. Alde batetik, kanpoko eskaria berreskuratzen ari da, uztailean eta abuztuan % 13,2 egin baitzuten gora esportazioek, hau da, industriaren sektoreko adierazleak hobetu egin dira. Adierazle horiek, gainera, inbertsiorako pizgarria dira, baita lan-merkatua leheneratzeko ere. Beste alde batetik, zifra positiboak indartzen direnean, kontsumitzaileen konfiantza ere handituko da. Horixe da barneko eskaria kanpoko eskariak eragiten duen bultzadara batzeko funtsezko elementua.

Nafarroako ekonomiaren bilakaeraren aurreikuspenei dagokienez, Lourdes Goicoecheak zera espero dela esan du, aurreko hiruhilekoan % 0,0 erregistratu ondoren, hazkuntzaren abiadurak pixkanaka gora egitea hurrengo urteko bigarren hiruhilekoan balio positiboak lortu arte.  Aurreikuspen horien arabera, 2013. urtea metatutako urteko % 1,4ko beherakadarekin amaituko da, 2012an gertatu zen bezalaxe, baina 2014an % 0,6ko hazkuntza izango da.

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
BPGaren datuak grafikoetan
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa