(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Ignacio Agüero (Txile) eta Pema Tseden (Tibet) errealizadoreak 2014ko Punto de Vista mintegiko protagonistak izango dira osteguna, 2013.eko urriak 31


Bertan, dokumentalen sortzaile eta zaletuak batuko dira otsailaren 19tik 22ra.


Transcripción textual del video

Punto de Vista mintegiaren deialdi berria iragarri dute. Ikasteko eta pelikulak erakusteko topaketa izanik, deialdia eta jaialdia elkartzen ditu. «La imagen congelada» izenburudun mintegia otsaiaren 19, 20, 21 eta 22an izango da. Programaren parte izango dira sona handiko nazioarteko bi zinemagile:  Ignacio Agüero txiletarra eta Pema Tseden tibetarra. Bietako batek ere ez du ia obrarik aurkeztu estatuan, baina zinemari eta zinema egiteko moduari buruzko ikuspegia azalduko dute bertaratzen direnentzat.  Halaber, mintegian bietako bakoitzaren atzera begirako proiekzio bat aurkeztuko dute.

Punto de Vista mintegiaren edizio berriaren irudia. ( irudia handitu )

Punto de Vista mintegiaren deialdi berria iragarri dute. Ikasteko eta pelikulak erakusteko topaketa izanik, deialdia eta jaialdia elkartzen ditu. «La imagen congelada» izenburudun mintegia otsaiaren 19, 20, 21 eta 22an izango da. Programaren parte izango dira sona handiko nazioarteko bi zinemagile:  Ignacio Agüero txiletarra eta Pema Tseden tibetarra. Bietako batek ere ez du ia obrarik aurkeztu estatuan, baina zinemari eta zinema egiteko moduari buruzko ikuspegia azalduko dute bertaratzen direnentzat.  Halaber, mintegian bietako bakoitzaren atzera begirako proiekzio bat aurkeztuko dute

Egun horietan, Proyecto X Films proiektuaren edizio berria ere izango da eta hiru errealizadore berri gonbidatu dira bertara parte hartzera. Hautatutako artistek Nafarroan filmatuko den ikus-entzunezko saiakera-proiektu bat prestatu beharko dute, datorren urteko Punto de Vista jaialdian edo mintegian aurkeztuko dena. Gainera, errealizadore bakoitzak gune bat izango du jaialdiaren edo mintegiaren programazioan azken hiru urteetan egindako lan sorta bat erakusteko, publikoaren eta hautapen-batzordearen aurrean. Sortzaile guztiek euren lana eta ikus-entzunezko saiakera-proiektua defendatu ondoren, hautapen-batzordeak erabakiko du zein proiektu ekoiztuko duen Arteen eta Zinemaren Nafarroako Institutuak. Oraingo honetan Mercedes Mangrané, Aitor Gametxo eta Eloy Domínguez gonbidatu dira.

Amaitzeko, saio berezi bat egingo da edizio horretan, Snow Movies izenekoa, elurrari loturikoa.

Mintegira datozenek Ignacio Agüero zinemagile txiletarraren lanean sakontzeko parada izango dute. Eskarmentu handiko errealizadore honek hasierako ideia galtzera bideraturiko lan dokumentalak egiten ditu eta, oraingoan ere, maisukiro, gauza bera lortu du «El otro día» izeneko lan interesgarriarekin. Obraren argumentua gorabeheratsua da, baina etorkizun oparoa izateko aukera handia du: etxeko txirrina jotzen dioten jendeari buruzko pelikula da. 

Harekin batera izango da Pema Tseden, tibetar errealizadore gaztea; bere herrialdean zinema bere hizkuntzan egiten duen bakarra da, eta Beijingo zentsura arrakastaz saihestu du. Hiru film luze egin ditu, eta, horietan, Tibeteko tradizioen amaiera modu erakargarrian filmatu du dokumental faltsuen metodo erabilia (fikziozko filma da, dokumentalen generoko baliabideak erabiltzen dituen egiazkotasuna lortzeko) ez den formula egokiagoa baliatuz. Zuzendariak aurkako baliabidea erabiltzen du: fikzio faltsuarena, hau da, errealitateari fikzioaren itxura ematearen teknika; hala, bere herrialdeko zentsura saihesten du.

Gainera, mintegian Proyecto X Films proiektuaren edizio berria ere sartuko da, eta, hala, urterokoa izango da:  hiru errealizadore berrik euren lanak aurkeztu eta proiektuak defendatuko dituzte, eta 2013an hautatu zen Francina Verdesen filma jendaurrean aurkeztuko dute. «La tradición» proiektua, Auritz eta Viver artean filmaturikoa, tradizioari berari buruz sortzaileak duen ikuspegian dago oinarrituta.

Ekitaldiaren amaieran Punto de Vista jaialdiaren datozen edizioetan jarraipena izango duen tarte berri bat sortu dute, «Pensar el cine» izenekoa. Otsailaren 22an (larunbata), 20:00etan, egingo den saio horretan «Snow movies» izeneko programa egongo da ikusgai, elurrari loturiko lan sorta elkartuko duena. Saioa gaur egungo saiogile eta idazle onenetariko bat den Menchu Gutiérrez poeta espainiarrak zuzenduko du. Berak «Decir la nieve» izeneko liburua idatzi zuen, antolaturiko programarako funtsezko ideia zehatzak biltzen dituena.

Informazio erabilgarria

Izena emateko epea 2013ko azaroaren 4tik 2014ko otsailaren 14ra artekoa izango da. Lehentasuna izango dute zinemaren eta ikus-entzunezko sorkuntzaren alorreko profesional eta ikasleek. Helbide honetara joanda eman daiteke izena: www.puntodevistafestival.com

Izena emateko kuota 75 euro dira, eta akreditazioa, katalogoa, Master class, proiekzioetarako sarrera, otsailaren 20, 21 eta 22an kaferako atsedena eta otsailaren 20 eta 21eko bazkaria sartzen dira prezioan. Otsailaren 22ko bazkarira ere joan nahi izanez gero, izena emateko kuota 90 € izango da.

Mintegian izena ematen ez dutenek 3 € ordaindu beharko dituzte emanaldi bakoitzeko. (2 € Nafarroako Filmotekako abonamenduarekin, asteazken, ostegun eta ostiraleko saioak ikusteko). Asteazken, ostegun eta ostiralean (19, 20 eta 21) emanaldiak Nafarroako Filmotekan eskainiko dira, 16:00etatik 20:30era. Sarrerak aurrez erosi nahi izanez gero, leihatilan, Internet bidez (www.filmotecanavarra.com) eta telefonoz (848424751) eskatu ahal izango dira, astelehenetik ostiralera, 8:30etik 14:00etara.

22an, larunbatean, Saide Carlos III Zinemak aretoetan eskainiko dira proiekzioak. Leihatila 16:30etik 20:00etara egongo da zabalik. Sarrerak, aurrez, leihatilan, Internet bidez (www.saide.es) edo telefonoz (902221622) erosi ahal izango dira, 10:00etatik 20:00etara.


Pelikula guztiak jatorrizko bertsioan proiektatuko dira, gaztelaniazko azpitituluekin.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa