(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Genero-indarkeriari loturiko salaketek % 12 egin dute behera Nafarroan aurreko urtearekin alderatuta
asteartea, 2013.eko azaroak 19


Foru Gobernuak “Ez zait berdin” kanpaina jarri du abian, azaroaren 25ean izango den indarkeria matxistaren aurkako nazioarteko egunagatik.


Transcripción textual del video

Nafarroan irailaren 30era arte aurkeztutako genero-indarkeriagatiko salaketek % 12 egin dute behera aurreko urteko denboraldiari dagokionez. Zehazki, Foru Komunitateko polizia taldeek 748 salaketa jaso dituzte, 2012ko denboraldi berdinean baino 99 gutxiago.

Teresa Nagorek, Isabel Moreno la Caixa-ko Negozio arloko zuzendaria alboan zuela, azaldu du kanpainak gazteen artean izango duela eragina batez ere, ‟gazteen ehuneko handi batek uste duelako genero-indarkeria helduen artean gertatzen den fenomenoa dela".  Genero-indarkeria ulertzeko modu horrek ‟gazteen inguruan arriskutsuak izan daitezkeen jokabideak eta gertatzen diren tratu txarrak identifikatzea eragozten du", esan du.

Kartela

Genero-indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna dela-eta hasi duten kanpainaren kartela. ( irudia handitu )

Nafarroan irailaren 30era arte aurkeztutako genero-indarkeriagatiko salaketek % 12 egin dute behera aurreko urteko denboraldiari dagokionez. Zehazki, Foru Komunitateko polizia taldeek 748 salaketa jaso dituzte, 2012ko denboraldi berdinean baino 99 gutxiago.

Kontuan hartu diren hilabete horietan, Espainian, atzerriko emakumeek (% 43,6) baino salaketa gehiago egin dituzte bertan jaiotakoek (guztien % 56,4). Adinari dagokionez, biktima gehienek 30 eta 34 urte artean izan dituzte (% 19,1) eta erasotzaileek 40 eta 44 urte artean (% 18,85). Indarkeria ohikoenak fisikoa eta psikologikoa izaten jarraitzen du (% 46,65), eta indarkeria-kasu gehienak uneko bikotekidearekin gertatzen dira (% 50); horien atzetik daude bikotekide ohiaren erasoak (% 33,3).

Datu horiek gaur goizean, Iruñean, eman ditu ezagutzera Teresa Nagore Nafarroako Familiarako eta Berdintasunerako Institutuko zuzendari kudeatzaileak. "Ez zait berdin" kanpaina ere aurkeztu du, Nafarroako Gobernuak sustaturikoa, datorren azaroaren 25ean genero-indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna dela-eta. Ekimena "la Caixa" Gizarte Ekintzaren eta Caja Navarra Fundazioaren bidez finantzatu da.

Teresa Nagorek, Isabel Moreno la Caixa-ko Negozio arloko zuzendaria alboan zuela, azaldu du kanpainak gazteen artean izango duela eragina batez ere, ‟gazteen ehuneko handi batek uste duelako genero-indarkeria helduen artean gertatzen den fenomenoa dela".  Genero-indarkeria ulertzeko modu horrek ‟gazteen inguruan arriskutsuak izan daitezkeen jokabideak eta gertatzen diren tratu txarrak identifikatzea eragozten du", esan du.

Berez, emakume gazteek aurkeztutako genero-indarkeriagatiko salaketen kopuruak behera egin du, hainbat azterlanek adin-tarte horretan indarkeria matxista areagotu egin dela aipatu arren. 14 eta 30 urte arteko emakume gazteek, genero-indarkeria dela-eta, 235 salaketa aurkeztu dituzte irailaren 30era arte, hau da, mota horretako salaketa guztien % 31,4. Salaketa horietatik 27 14 eta 17 urte arteko emakumeek jarri dituzte.

"Ez zait berdin" kanpaina

‟Ez zait berdin" kanpainaren jarduera nagusia genero-indarkeria errotik kentzeko mezuak agertzen dituzten kamiseten erakusketa izango da.  Iruñeko Gaztelu plazan jarriko dute ostiral honetan, azaroaren 22an, eta datorren astelehenean, azaroaren 25ean. Azken egun horretan, genero-indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna ospatzen denean, herritarrek arropak eman eta mezuak idatzi ahal izango dituzte 12:00ak eta 19:00ak artean.

Azaroaren 25ean, Foru Komunitateko ikastetxeetan antzeko erakusketak jarriko dira ikusgai ikasleek egindako kamisetekin. Aurrez, ikasgelan, Nafarroako Familiarako eta Berdintasunerako Institutuak Hezkuntza Departamentuarekin batera 14 eta 18 urte arteko ikasleentzat prestaturiko hezkuntza-materiala landu izango dute.

Bestalde, Gazteriaren Zuzendariordetza Nagusiak kanpainaren jarraipena egingo du sare sozialen bidez, eta gazteak iritzia ematera eta ekarpenak egitera animatuko ditu.

Nafarroako Merkatarien Federazioak eta La Morea eta Itaroa merkatalguneek kanpainaren eslogana jarriko dute saltokietan. Halaber, goi-mailako Nafarroako kirol-taldeek, azaroaren 25aren inguruko egunetan egiten diren partidetan, kanpainari loturiko pankarta erakutsiko dute.

Azkenik, Nafarroako Gobernuak herritarrei deia egin die azaroaren 25ean, 12:00etan, Iruñeko Gaztelu plazan egingo den genero-indarkeriaren aurkako kontzentrazio isilean parte hartu dezaten.

Babes-neurriak, baliabideak eta prestazioak

Nafarroako Familiarako eta Berdintasunerako Institutuko zuzendari kudeatzaileak Foru Komunitateko genero-indarkeriari loturiko neurri judizialei buruzko datuen berri ere eman du. Azaldu duenaren arabera, urriaren 31 arte 307 babes-neurri eman dira guztira (2012an baino 20 gutxiago); horietatik 189 kondena-epaiak izan ziren (2012an baino 16 gutxiago) eta 118 babes-aginduak (2012an baino 4 gutxiago). Urte honetan neurri horietatik 82 eten egin dira (2012an baino 33 gutxiago), zigorra betetzeagatik, kautelazko neurriak kentzeagatik edo emakumeak salaketa baztertzeagatik.

Aurten, 60 emakumek eta 64 adingabek (2012an baino 26 emakume eta 19 adingabe gutxiago) baliatu dute Nafarroako Gobernuak genero-indarkeria jasan duten emakumeen eta horien seme-alaben eskura jartzen dituen harrera-baliabideak. Baliabide motei dagokienez, larrialdien zentrora joan dira 59 emakume eta 63 adingabe (2012an baino 11 emakume eta 3 adingabe gutxiago), 9 emakume eta 9 adingabe harrera-etxera (2012an besteko emakumeak eta 2 adingabe gutxiago) eta 5 emakume eta 6 adingabe egoitza-etxera (2012an baino 2 emakume eta 6 adingabe gutxiago).

Bestalde, Lizarrako eta Tuterako Biktimei Osoko Arreta emateko Taldeek 111 emakume 22 adingabe artatu dituzte. Emakumeei Laguntza Juridikoa emateko Zerbitzuak 637 aholkularitza-saio eta 521 laguntza-saio eman dizkie Iruñeko, Lizarrako, Tafallako eta Tuterako 527 emakumeri.

Prestazioei lotuta, ez da eskaerarik jaso gizarte-larrialdiko laguntza emateko, eta bederatzi laguntza ekonomiko esleitu dira enplegua aurkitzeko zailtasunak dituztenentzat, 2012an baino bost gehiago. Gainera, Nafarroako Familiarako eta Berdintasunerako Institutuak 106 emakumeri ziurtatu die genero-indarkeriaren biktima izatearen egoera, etxebizitza publiko bat errentan hartzeko edo erosteko erreserbarako aukera izan dezaten.  Iaz baino 41 emakume gehiagori ziurtatu zaie egoera.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa