(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Hirigintzako teknikarien estatuko topaketan hirietako antolamendua hobetzeko erronkak aztertu dituzte

ostirala, 2013.eko azaroak 22


Hainbat autonomia-erkidegotako hirigintzako zuzendari nagusiek partu hartu dute bertan, baita Sustapen Ministerioko ordezkari batek eta aditu ugarik ere.


Zarraluqui kontseilaria eta Sebastián Grau ETHEko lehendakaria. ( irudia handitu )

Luis Zarraluqui Sustapen kontseilariak, gaur goizean Iruñean egin den Espainiako Teknikari Hirigileen Elkarteko (ETHE) Urteroko III. Topaketan, bere ustez, gaur egun hirigintzak dituen erronkak azpimarratu ditu: eraikinetan energiaren eskaria murrizteko Europar Batasunak eskatzen duen ahalegin berezia egiteko krisiaren eragozpenak; mugikortasun iraunkorra bermatzea hiriko toki eta auzoak elkartzeko lotura berdeak sortuz; balio historikoa edo arkitektura-balioa duten eraikinen erabilera berriak berreskuratzea; hiriko inguruak modu atseginagoan berrurbanizatzea; zona estrategiko jakin batzuetatik ibilgailuen trafikoa kentzea, eta egoitzarako eraikinak berritzea, besteak beste.

Horixe adierazi du iragan ekainean hiria birgaitzeko, leheneratzeko eta berritzeko legea onetsi ondoren sortutako egoera berriak aztertzen dituen jardunaldian. Nafarroako Gobernua lankidetzan aritu da bertan eta hainbat autonomia-erkidegotako hirigintzako zuzendari nagusiek parte hartu dute, baita Sustapen Ministerioko ordezkari batek eta zenbait adituk ere.

Zarraluquik gaineratu duenez, Nafarroak indarrean den Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legea osatuko duen Hirigintza Iraunkorrari buruzko Foru Lege bat sortzeko helburua du. Lege osagarri horretan, honako gai hauek gehituko lirateke: paisaiaren tratamendua hiriko plangintzaren barruan eta, bereziki, lurzoru urbanizaezinean; horren kategorien inguruko arauak, babes dinamikoa ematen duena eta kategoria bakoitzaren balioarekin bat etorriz, Nafarroako inguruen arabera; dagoeneko sailkatuta dauden baina garatzeke dauden lurzoruetan kontuan hartu beharreko baldintzak; mugikortasun iraunkorraren aldagaia gehitzea; azalera eraikigarria arautzea, lodiera handiagoko itxiturak egiteari mesede eginez, hala, bakartzeko aukera gehiago ematen da; urbanizazioen iragazkortasuna; dentsitate handiagoak sortzen laguntzen duten neurriak etab.

Jardunaldia Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuaren ekitaldi-aretoan izan da gaur, ostirala, eta hitzaldien eta hizlarien honako programa hau izan dute: 3R delako legearen ondoren, hiria birgaitu eta leheneratzeko egoera berriei buruzko hitzaldia, (Ángela de la Cruz, Sustapen Ministerioko hirigintzako zuzendariordea); "Hiriaren plangintza eta birgaitzea. Erronka berria" izeneko mintzaldia, (Juan Luis de las Rivas, Valladolideko arkitektoen eskolako irakasle titularra); "Hirigintzako garapenaren aurkezpena -- Iruña leheneratzeko/birgaitzeko jarduera-plana", (Fernando Nagore, Iruñeko Udaleko Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurumen Saileko zuzendaria).

Arratsaldean, "Autonomia-erkidegoetako hirigintzako zuzendari nagusiak: autonomia-erkidegoen ikuspegia. 3R delako legea aplikatzeak dakartzan erronkak" izeneko mahai-ingurua egingo da. Bertan, Gaztela eta León, Katalunia, Aragoi, Nafarroa eta Valentziako autonomia-erkidegoetako etxebizitza eta hirigintzaren arloko bost zuzendari nagusik parte hartuko dute.

Jardunaldia amaitzeko, lan-tailerrak eta ondorioen aurkezpen bateratua egingo dituzte.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa