(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Orkestra Sinfonikoak kulturari, hezkuntzari eta gizarteari loturiko jardueren programa berria sustatu du


ostirala, 2013.eko azaroak 22


Musikaren inguruko "gizarte sarea" sortzeko eta Komunitateko eragile kulturalekin lankidetza estuan aritzeko asmoa du.


Nafarroako Orkestra Sinfonikoa.

Nafarroako Orkestra Sinfonikoak, "Nafarroako orkestra Sinfonikoa, soziala" programa berriaren bidez, kulturari, hezkuntzari eta gizarteari loturiko hainbat jarduera egingo ditu, herritarren eta orkestra sinfonikoaren arteko harreman ireki, hurbileko, baliagarri eta pedagogikoagoa sortzeko. Musikaren inguruko "gizarte sarea" sortzeko eta Komunitateko eragile kulturalekin lankidetza estuan aritzeko asmoa ere badu.

Juan Luis Sánchez de Muniáin Kultura, Turismo eta Erakundeekiko Harremanetarako kontseilariak, Cristobal Soler NOSeko zuzendari elkartuak eta Teresa Lasheras Iruñeko Udaleko Hezkuntza eta Kultura saileko zuzendariak gaur goizean aurkeztu dituzte Baluarten proiektu berria dela-eta prestatu diren jardueren ezaugarriak. Jarraian programak azaltzen dira.

"Link Up" musika-hezkuntzako programa

New Yorkeko Carnegie Hall aretoak sortu duen programa da, musika-ikasgaia eta kontzertu-aretoak batzeko hain zuzen ere. Lehen Hezkuntzako laugarren, bosgarren eta seigarren mailako Nafarroako ikasleei musika modu praktikoan ezagutzeko aukera emango die, trebetasunetan eta ikasgelan egiten den sormenezko lanean oinarritutako jarduera batzuen bidez. Programa Iruña eta Tuteran egingo diren kontzertuekin amaituko da. Horietan, ikasleek ikasturtean ikasi dutena erakutsiko dute; gainera, NOSekin batera egingo dute amaierako interpretazioa eta haiekin ospatuko dute jaia.

Museosn

Museosn Oteiza Museoarekin, UhArte Arte Garaikidearen Zentroarekin eta Nafarroako Museoarekin lankidetzan sustatu den hezkuntza-proposamena da, parte-hartzaileen eta artearen diziplinen artean iritziak partekatzeko aukera ematen duena.  Hala, bigarren hezkuntzako ikasleak arte plastikoen eta musikaren sorkuntzara gerturatuko dira diziplinez gaindi, lanek gogoratzen edo iradokitzen dituzten soinuen bide.

Guztiarekin elkarrekintza hobean jardun ahal izateko, aurrez ikasgeletan gaia landuko da hezkuntza-materiala erabiliz (gailu mugikorretarako aplikazioen laguntzarekin). Ondoren, NOSeko instrumentistekin musika-tailer batean parte hartu ahal izango dute.

Universosn

Bigarren hezkuntzako ikasleei zuzenduriko hezkuntza-programa da, Iruñeko Platerioarekin batera lankidetzan arituta burutuko dena. Proiektu horren bidez, ikasleek hautaketaren, sortzearen, interpretazioaren eta musika-erregistroaren askotariko prozesuak probatuko dituzte. Programak ikasgelan musikatzeko aukera ematen die, ikasmaterialaz eta Planetarioak proposaturiko bideoez baliatuta. Planetarioan egingo den azken jardueran, bideoak proiektatuko dira ikasleek ikasgeletan eratutako musika-banda berriek lagunduta, eta, ostean, bigarren bideo bat jarriko da NOSko instrumentistek interpretaturiko zuzeneko musikarekin.

Sonajerosn

Medikuen komunitateak babesturiko eta osasun- eta hazkuntza-zentroei zuzenduriko ekimena da. Horren bidez, zuzeneko musika-entzunaldiak egingo dira gurasoek lagundutako zero eta hamabi hilabete arteko haurtxoentzat eta hirugarren hilabete baino gehiagoz haurdun daudenentzat egokituta.

Programaren errepertorioa, haurtxoen interesa pizten duten instrumentu zehatzek osaturikoa, kontuz hautatu da, eta musika entzutea eta jarraipena egitea errazten duen hari eroale bat baliatzen da.

Relacionadosn

Errealitate ezberdinak bizi dituzten hainbat gizarte-talde partaide izango dituen sentsibilizaio-programa da. Talde bakoitzak ikus-entzunezko materiala sortzeko lan egingo du, dituen arazoak edo eguneroko bizimodua nolakoa den agertuz. Materiala beste talde batek erabiliko du, eta NOSeko instrumentistekin batera azaltzen diren irudien soinu-banda sortuko du, irudiek sortu dizkieten sentsazioen eta ikusitakoa ulertzeko izan duten moduaren arabera.

Lan bakoitzaren emaitza esperientzien, elkarrekiko erlazioen eta bata bestearenganako ezagutzaren dokumentala izango da. Taldeen artean izandako ikus-entzunezko trukea amaitzeko, dokumentalak proiektatuko dira, eta proiektuko partaide guztiak batera elkartuko dira eta izandako bizipenak azalduko dituzte.

Trotamundosn

NOSen jarduerak Foru Komunitateko hainbat eremutara zabaltzeko helburuarekin sortu da ekimen hau. Proiektu honetan, orkestra Nafarroako herri batean izango da astebetez, bertako biztanleei, elkarren segidako hainbat egunetan, aparteko musika- eta kultura-esperientzia bizitzeko aukera emateko.

Bisitan, orkestra hainbat toki eta errealitateren inguruan ibiliko da, bertako kultura-eragileekin sinergia sortuz.

Civivosn

Civivox sareko zazpi guneetan aldibereko zazpi kontzertu egingo dira: Civivox Kondestablea, Civivox Zabalgunea, Civivox Iturrama, Civivox Juslarrocha, Civivox Mendillorri, Civivox Milagrosa eta Civivox San Jorge.

NOS Iruñeko kultura-zentroetan banatuko da hiriko hainbat auzotan eta aldi berean kontzertuak eskaintzeko.

Kontzertuetarako sarrera doakoa izango da; hala ere, kontzertua hasi baino ordubete lehenago gonbidapena lortu beharko da. Aldibereko 7 kontzertuak 2013ko azaroaren 27an izango dira, 19:30ean.

Goi Mailako Kontserbatorioarekin praktikak egiteko adostutako lankidetza-hitzarmenari esker, konponsizioa ikasten ari direnek kantuko ikasleek interpretatuko dituzten pieza liriko batzuk aberastu ahal izan dituzte moldaketak eginda; muskologiako ikasleek, aldiz, kontzertu batzuen programan esamolde laburrak eta oharrak gehituko dituzte. Gainera, askotariko instrumentutako ikasleak NOSeko musikariekin batera banatuko dira Civivox zentroetan.

Patrimoniosn

Jarduera honek bi ondare bateratuko ditu: Nafarroako konpositoreen garai guztietako errepertorioa, zati handi bat ezezaguna dena, eta historiari eta arteari loturiko Nafarroako toki preziatuenak.

Emisariosn

Ekimen honen helburua gizarteko hainbat esparrutako boluntario taldea elkartzea da, NOS sozialarekin lankidetzan aritzeaz gain hura gertutik gozatu nahi dutenak alegia. Horretarako, deialdi bat egingo da hautatutakoek (NOSen mezulari izendaturikoak) aukera izan dezaten laguntza emateko eta orkestrari emanaldietan lagun egiteko. Emanaldi horietan, hurbileko sarbide pribilegiatua izango dute, eta jardueretan abantaila, lehentasun eta deskontuak ere jasoko dituzte

.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa