(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak bat egin du genero-indarkeriaren aurkako eguneko ospakizunetan
astelehena, 2013.eko azaroak 25


Morrás eta Alli kontseilariek Iruñeko Gaztelu plazan egin den kontzentrazio isilean parte hartu dute. Bertan, indarkeria matxistaren aurkako mezuak dituzten kamisetak ere erakutsi dira.


Irudi orokorra

Iruñeko Gaztelu plazan egin den kontzentrazioaren ikuspegi orokorra. ( irudia handitu )

Javier Morrás Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko kontseilaria eta Íñigo Alli Gizarte Politiketako kontseilaria Nafarroako Gobernuak deituta eguerdian egin den kontzentrazio isilean izan dira, gaur, azaroak 25, astelehena, genero-indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna baita.

Kontseilariekin batera izan dira Iruñeko Gaztelu plazan Teresa Nagore Nafarroako Familiarako eta Berdintasunerako Institutuko zuzendari kudeatzailea; José Luis Ruiz Ciruelos Lehendakaritza eta Justiziako zuzendari nagusia; Mariano Oto Gizarte Politika eta Kontsumoko zuzendari nagusia; Ana Lazcano Gizarte Ongizateko eta Berdintasuneko zinegotzi ordezkaria; Carmen Alba Gobernuaren Nafarroako ordezkaria; Juan Moscoso diputatua eta María Chivite senataria. Parlamentariek, Nafarroako Udalerrien eta Kontzejuen Federazioko ordezkariek, ekonomiaren eta gizartearen alorreko agenteek, eta tratu txarrak jasan dituzten emakumeen elkarteetakoek ere parte hartu dute.

Hedabideei egindako adierazpenetan, Íñigo Alli Gizarte Politiketako kontseilariak esan du genero-indarkeriak Nafarroako Gobernua kezkatzen duela eta zeregina ematen diola. Familietan, ikastetxeetan eta lantokietan prebentziorako eta hezkuntzarako neurriak abian jarri behar direla ere azpimarratu du "arduratsua, bidezkoa eta erabat berdintasunezkoa den gizartea" izatea lortzeko.


Alli kontseilaria

Alli kontseilaria sentsibilizazio-kanpainaren logotipoa duen kamiseta esekitzen. ( irudia handitu )

Halaber, Alli kontseilariak zera esan du, "ezin dugu onartu isilpeko indarkeriarik egotea besteek esango dutenaren beldur izateagatik", eta emakume gazteek edozer modutako indarkeria identifikatzen jakiteko eta hori salatzera bultzatzeko ekintzak garatu behar dira.

Gogorarazi beharrekoa da, azaroaren 25ean, genero-indarkeriaren aurkako nazioarteko gaurko eguna dela-eta, Nafarroako Gobernuak adierazpen instituzionala onetsi zuela biktimei babesa eman eta halako indarkeria errotik kentzeko hartutako konpromisoa berritzeko.

"Ez zait berdin" kanpainako kamisetak

Kontzentrazioaren ondoren, Íñigo Alli kontseilariak, Teresa Nagore zuzendari kudeatzaileak eta Ana Lazcano zinegotziak "Ez zait berdin" sentsibilizazio-kanpainako logotipoa duten hiru kamiseta eseki dituzte Gaztelu plazako kioskoan. Kanpaina Nafarroako Gobernuak bultzatu du "la Caixa" Gizarte Ekintzaren eta Caja Navarra Fundazioaren laguntzarekin.

Gogoratu, pasa den ostiraletik, azaroaren 22tik, genero-indarkeriaren aurkako mezuak agertzen dituzten kamisetak daudela ikusgai bertan. Astelehenean, herritarrek euren arropak eta esloganak ekarpen gisa eman ahalko dituzte erakusketarako. Era berean, Nafarroako 13 ikastetxek antzeko erakusketa bat egin dute ikasleek apaindutako eta genero-berdintasunari buruzko eta indarkeria matxistaren aurkako leloak dituzten kamisetekin.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa