(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Foru Gobernuak Nafarroako artxibategi eta museoetarako baliozko objektuak dohaintzan eman dituzten pertsonak omendu ditu
astelehena, 2013.eko azaroak 25


Barcina Lehendakariak “aintzatetsi eta eskertzeko” diploma bana eman die Nafarroaren Eguneko ekitaldien barruan.


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak, astelehen honetan, azken urteetan Foru Komunitateari baliozko objektuak dohaintzan eman dizkioten pertsona eta erakundeak omendu ditu. Objektu horiek artxibategi eta museo publikoetarako dira, esate baterako, Nafarroako Museoa, Julio Caro Baroja Museo Etnologikoa, Karlismoaren Museoa eta Nafarroako Artxibategi Nagusia.

Omenaldian, Barcina Lehendakariak diploma bana eman die. Horren bidez, Nafarroako Gobernuak familiako edo norberaren ondareko ondasun "baliotsuak" dohaintzan "eskuzabalki" eman dituztenen "eskuzabaltasuna eta filantropia modu xume baina argian itzuli" nahi izan du.

Horregatik, Yolanda Barcinak mintzaldian zera azpimarratu du: "garai hauetan, ezin izaten dugu gure premiez haraindi ikusi", baina halako jarrera "eskuzabal eta goresgarriek inoizko esker eta aintzatespen handiena merezi dute".

 

Taldeko argazkia

Barcina Lehendakaria eta Goicoechea eta Sánchez de Muniáin lehendakariordeak, dohaintzak egin dituztenekin. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak, astelehen honetan, azken urteetan Foru Komunitateari baliozko objektuak dohaintzan eman dizkioten pertsona eta erakundeak omendu ditu. Objektu horiek artxibategi eta museo publikoetarako dira, esate baterako, Nafarroako Museoa, Julio Caro Baroja Museo Etnologikoa, Karlismoaren Museoa eta Nafarroako Artxibategi Nagusia.

Omenaldia Nafarroako Jauregiko Tronu Aretoan izan da, eta 2013ko Nafarroaren Egunerako ekitaldien programaren barruan egin da. Bertan izan dira Yolanda Barcina Nafarroako Lehendakaria, eta Lourdes Goicoechea eta Juan Luis Sánchez de Muniáin Foru Gobernuko lehendakariordeak.

Omenaldian, Barcina Lehendakariak diploma bana eman die. Horren bidez, Nafarroako Gobernuak familiako edo norberaren ondareko ondasun "baliotsuak" dohaintzan "eskuzabalki" eman dituztenen "eskuzabaltasuna eta filantropia modu xume baina argian itzuli" nahi izan du.

Horregatik, Yolanda Barcinak mintzaldian zera azpimarratu du: "garai hauetan, ezin izaten dugu gure premiez haraindi ikusi", baina halako jarrera "eskuzabal eta goresgarriek inoizko esker eta aintzatespen handiena merezi dute".


Barcinaren mintzaldia

Barcina Lehendakaria omendutakoei hitz egiten. ( irudia handitu )

Lehendakariak zehaztu duenez, dohaintzen artean, agiri-funtsak, margolanak, marrazkiak, zigiluak, argazkiak, pieza arkeologikoak eta "gure historia eta kultura" ikertzaileen eta, oro har, herritar guztien esku jartzen dituzten egile-eskubideak daude.

Zehazki esanda, objektu, zigilu eta argitalpen karlistak daude, XIX. mendearen amaierako eta XX. mendearen hasierako sukaldeko errezeta-liburu bat, Lorenzo Soriano Garridoren agiri-funtsa, Emiliana de Zubeldía piano-jotzaile eta konpositorearen jabetza intelektualaren eskubideak eta Francisco Espoz y Mina militarraren familiaren artxibategia.

Horiez gain, dagoeneko desagertuta dagoen Nafarroako Demokraten Elkargunea alderdi politikoaren artxibategia, Nafarroako Museorako margolan, marrazki eta negatiboak eta Julio Caro Baroja Museo Etnologikorako hainbat objektu ere, esate baterako, gaita bat eta kaiku bat.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa