(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak Kirol Merezimenduaren zilarrezko 17 domina eman eta ohorezko 7 aipamen egingo ditu asteartea, 2013.eko azaroak 26


Foru Komunitatean kirola sustatzeko, sarituek egindako ibilbidea eta dedikazioa eskertzen ditu horien bidez.


Atletismoa

Emakumeen atletismoko kirol-proba bateko irudia.

Nafarroako Gobernuak Kirol Merezimenduaren zilarrezko 17 domina emango ditu ‟25 urtez edo gehiagoz Foru Komunitatean kirola sustatzeko egindako jarduera eta dedikazioagatikˮ, zuzendaritzako zein teknikari gisako zereginetan.

Halaber, Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuak ohorezko zazpi aipamen egin dizkie pertsona eta erakunde juridikoei Nafarroan kirol-jarduera eta ariketa fisikoa sustatzearen alde egindako ibilbideagatik.

Zilarrezko dominak eta ohorezko aipamenak datorren astelehenean, abenduaren 2an, banatuko dira Nafarroako Jauregiko Tronu Aretoan, 2013ko Nafarroaren Egunerako antolatutako ekitaldien artean.

Zilarrezko 17 domina

Honako hauek dira Kirol Merezimenduaren zilarrezko domina jaso duten 17 pertsonak, hurrenkera alfabetikoan:

- Ángel Moreo Cuellar, 26 urtez Noáin patinaje artistikoko klubean egindako lanagatik.

- César Pérez de Zabalza Músquiz, Nafarroako Hipika Federazioko zuzendaritzan 30 urtez egindako lanagatik, bere espezialitateak diren zaldi-raid eta zaldi-turismoan.

- Eduardo Mora Gutiérrez, 25 urtez Nafarroako Saskibaloi Federazioko arbitroen batzordean eta Jesuitinas kirol-taldean egindako lanagatik

- Esteban Apeztegia Iturralde, 35 urtez Tafallako San Sebastián Pelotazaleen Elkartean egindako lanagatik, hainbat zeregin betetzen.

- Francisco Javier Andueza Hualde, 56 urtez Berriozarko Orhi Mendi, Anaitasuna eta Mendizaleak taldeetan egindako lanagatik.

- Jesús Aranguren Otazu, 25 urtez Trofeo Boscos programaren antolakuntzan egindako lanagatik, hainbat zeregin burutzen.

- Jesús María Adot Encaje, 27 urtez C.D. Iruña kirol-taldean egindako lanagatik, hainbat egiteko burututa.

- José Javier Arteta Monreal, 28 urtez SCDR Anaitasunaren halterofiliako arloan egindako lanagatik.

- José Javier Mendía Martínez, 26 urtez San Antonio eta Iruña Hockey Patines klubetan hockey patinekin kirola sustatzeko egindako lanagatik.

- José María Sotés Jiménez, 27 urtez Murchanteko Mardones y Magaña ikastetxe publikoan eskola-kirola sustatzeko egindako lanagatik.

- José Miguel Mancho Abizanda, 27 urtez Unión Ciclista de Navarra elkarteko zuzendaritza-taldean egindako lanagatik eta txirrindularitzarekin lotutako bestelako egitekoak burutzeagatik.

- José Monreal Santos, 25 urtez C.C. Ribaforada eta C.C. Muskaria taldeetan txirrindularitzaren alde egindako lanagatik.

- Juan Elía Iturralde, 37 urtez A.D. Noáin taldean egindako lanagatik, futbolarekin lotutako hainbat zeregin burutu ditu.

- Óscar Lautre Sesma, 33 urtez A.D. San Juan, Axular Ikastola eta C.D. Orvina K.E taldeetan areto-futbola sustatzeko egindako lanagatik.

- Óscar Zúñiga Iriarte, 25 urtez La Única Rugby Taldean eta Federación Nafarroako Rugby Federazioan entrenatzaile, prestatzaile eta zuzendari gisa aritzeagatik.

- Sergio Parra Torres, 25 urtez Nafarroako Bela Federazioan egindako lanagatik.

- Tomás Esparza Sáez, 25 urtez ASPACEn kirol-teknikari gisa egindako lanetan izandako dedikazioagatik.

Ohorezko 7 aipamen

Bestalde, hauek dira ohorezko aipamena jasoko duten pertsona edo erakundeak:

- Aitor Eguzkitza Diego, erretiratzeko unean kick-boxing kirolean izandako arrakastagatik.

- Amaia Osaba Olaberri, Nafarroan piraguismoa sustatzeko egindako lan eta ahaleginagatik eta izandako kirol-ibilbideagatik.

- Ana Casares Polo, atletismoan, duatloian eta triatloian kirol-ibilbide zabala izateagatik.

- Erri-Berri Kirol Taldea, eratu zenetik 85 urte bete dituelako.

- Fuentes Dutor Fundazioa, Nafarroako atletismoa babesteagatik.

- Iñaki Martínez Lizaso, erretiratzeko unean erremonteari egindako ekarpenagatik.

- Koteto Ezkurra Zunzarren, erremontean kirol-ibilbide garrantzitsua izateagatik.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa