(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Foru Gobernuak Nafarroako irudi turistiko erakargarria agertzen duten ikasleen zortzi lan saritu ditu asteartea, 2013.eko azaroak 26


Barcina Lehendakariak Nafarroaren Eguna ospatzeko antolatutako ekitaldietako batean banatu ditu sariak.


Transcripción textual del video

Yolanda Barcina Nafarroako Lehendakariak "dbr3. Nafarroaren Irudi Turistikoa" eskoletako ikasleen arteko lehen lehiaketako zortzi sari banatu ditu astearte honetan. Foru Komunitatearen irudi turistiko erakargarria agertzen duten eta, Nafarroa bisitatzera animatzeko, beste eskualde eta herrialde batzuetako haur eta gazteei zuzenduriko lanak saritu dira.

Taldeko argazkia

Barcina Lehendakaria eta Iribas kontseilaria saritutako ikasleekin. ( irudia handitu )

Yolanda Barcina Nafarroako Lehendakariak "dbr3. Nafarroaren Irudi Turistikoa" eskoletako ikasleen arteko lehen lehiaketako zortzi sari banatu ditu astearte honetan. Foru Komunitatearen irudi turistiko erakargarria agertzen duten eta, Nafarroa bisitatzera animatzeko, beste eskualde eta herrialde batzuetako haur eta gazteei zuzenduriko lanak saritu dira.

Ekitaldia Nafarroako Jauregiaren Tronu Aretoan egin da, eta Nafarroaren Eguna ospatzeko antolatu diren ekintzetako bat izan da. Bertan izan da José Iribas Hezkuntza kontseilaria ere.

Sei sari eta bi accesit eman dira, hainbat kategoriatan banatuta, lehiaketara aurkeztu diren 115 lanetatik onenak direnak bereizteko. Lanek Foru Komunitateko alderdi turistiko jakin edo orokor bati egiten diote erreferentzia, eta promozio gisa aurkeztu dira kartelak, liburuxka tolesgarriak, ikus-entzunezko proiektuak edo multimedia-produktuak.

Proiektu irabazleak urtarrilean, Madrilen, izango den 2014ko FITUR Turismoaren Nazioarteko Azokako Nafarroaren standean jarriko dira ikusgai, egileak bertan direla.


Saritutako lanak.

Saritutako lanak. ( irudia handitu )

Saritutako lanak

Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailetako ikasleei zuzenduriko kategorian bi lehenengo sari banatu dira. Alde batetik, Ribaforadako San Bartolomé ikastetxe publikoko Julián Cornado Martínezek jaso du saria, Nafarroari eta Nafarroako baliabide turistiko nagusiei buruz egin duen argazki eta audiodun ikus-entzunezko lanagatik. Lana Vanesa Ortiz Fernández irakasleak gainbegiratu du.

Lehen saria eskuratu du, baita ere, Barañaingo Santa Luisa Marillac ikastetxeko Sergio Valencia Aldunate eta Alejandro Zardoya Badía ikasleek osaturiko taldeak. Kartel batean, Foru Komunitateko paisaiari, gastronomiari eta kulturari loturiko testu eta argazkiekin egindako Nafarroako mapa egin dute. Lana Idoia Ordorika Ozkoidi irakasleak zuzendu du.

Bigarren saria Barañaingo Santa Luisa Marillac ikastetxeko Claudia Martínez Rodríguez eta Leyre Antoñanzas Fernández ikasleek jaso dute, beste probintzia batzuek Nafarroako baliabide turistikoak nabarmentzen dituzten liburuxka egiteagatik. Hirugarren saria ere Santa Luisa Marillac ikastetxeko Iñigo Ancizu Gorena eta Ismael Segura Abadiano ikasleen taldeak jaso du; Nafarroa bost egunez bisitatzeko proposamenen liburuxka bat egin dute. Bi lanak Idoia Ordorika Ozkoidi irakasleak gainbegiratu ditu.

DBHko 1. eta 2. mailetako ikasleen kategorian, Iruñeko Sagrado Corazón ikastetxeko Santiago Legaristi Royo eta Samuel Cibiráin Royok irabazi dute lehen saria. Nafarroako hiriburuko monumentu eta parkeak erakusten dituen ikus-entzunezko lana egin dute, skater baten ikuspuntutik (monopatinean ibilita). Lana Natalia Royo Iturrate irakasleak zuzendu du.

Bestalde, DBHko 3. eta 4. mailetako ikasleen kategoriako lehen saria Azkoiengo Ribera del Arga institutuko Raúl Salvatierra Tápiz ikasleari egokitu zaio. Nafarroaren eskaintza turistikoa merindadeka azaltzen duen liburuxka inprimatua aurkeztu du, merindade bakoitzaren bereizgarri diren koloreak erabilita. Lana Emilio Garrido Cuevas irakasleak gainbegiratu du.

Amaitzeko, accesitetako bat Tuterako Griseras ikastetxe publikoko Andrea María Filip eta Catalina Puebla Coenen ikasleen lortu dute, Nafarroako marka turistikoaren logotipoaren bertsio bat agertzen duen kartela egiteagatik. María del Carmen Gascón Huguet irakaslea aritu da zuzendari lanetan. Bigarren accesita Barañaingo Santa Luisa Marillac ikastetxeko Gisela Itoiz Aranguren eta Irati López Imas ikasleentzat izan da; Foru Komunitateko baliabide turistiko nagusiak marraztuta agertzen dituen Nafarroako mapadun kartela egin dute. Lana Idoia Ordorika Ozkoidi irakasleak gainbegiratu du.

Sariak

Kategoria bakoitzeko irabazleak, ikasleak eta irakasleak, 2014ko FITUR Turismoaren Nazioarteko Azokako Nafarroaren Egunera joango dira eta, gainera, ikasleek txartel bana jaso dute, lau pertsonarentzat, Nafarroako landetxe batean asteburu bat igarotzeko.

Bigarren saria eskuratu dutenek 2014ko otsailetik ekainerako denboraldian Baluarte Fundazioko ikuskizun batzuetara joateko lau sarrera jaso dituzte. Hirugarren sariarekin Los Arcosko abiadura-zirkuituan eskualdeko, estatuko zein nazioarteko lasterketa bat ikusteko lau sarrera eskuratu dira. Accesitekin 2013ko Gabonetan Baluarte Fundazioko ikuskizunetarako lau sarrera jaso dira.

Halaber, irakasle-tutoreek 2014ko otsailetik ekainera Baluarte Fundazioko ikuskizunetarako lau sarrera jaso dituzte, eta irabazleen ikastetxeek Nafarroari buruzko liburu sorta lortu dute liburutegirako.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Yolanda Barcina Nafarroako Lehendakariaren mintzaldia
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa