(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Foru Gobernuak Administrazioa sinplifikatzeko onetsi duen planak % 20 eta % 75 artean murriztuko ditu izapideak asteazkena, 2013.eko azaroak 27


Kudeaketa elektronikoen eskaintzak gora egingo du, eta izapidetze-denborak eta herritarrei eskatzen zaien agiri kopurua murriztu egingo dira


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak Administrazioa Sinplifikatzeko Plan Orokorra onetsi du. Horri esker, % 20 eta % 75 artean murriztuko dira administrazioko izapideak, kudeaketak elektronikoki egiteko eskaintza handituko delako, eta izapidetze-denbora eta herritarrei eskatzen zaien agiri kopurua murriztu egingo dira.

Planak izapideak ordenagailu bidez egiteko eskaintza kopurua hazi egingo dela aurreikusi du, beste hobekuntza batzuen artean

Nafarroako Gobernuak Administrazioa Sinplifikatzeko Plan Orokorra onetsi du. Horri esker, % 20 eta % 75 artean murriztuko dira administrazioko izapideak, kudeaketak elektronikoki egiteko eskaintza handituko delako, eta izapidetze-denbora eta herritarrei eskatzen zaien agiri kopurua murriztu egingo dira.

Zehazki, Administrazioaren eskuetan dauen agiriak emateko betebeharra % 75 murriztuko dela aurreikusi da, baita kanpoko administrazio-kargak ere, % 30.

Gainera, administrazio elektronikoaren erabilera handitu nahi da izapideen % 30ean, eta herritarrek administrazioarekin duten harremanaren gogobetetasuna % 20 handitu nahi da. Helburu nagusi guztiak betetzeko, izapidetze-denborak murrizteagatik administrazioaren eraginkortasuna % 20 hobetzea aurreikusi da.

Foru Gobernuak iragan ekainean izan zuen planaren edukiaren berri; helburu nagusia administrazioko prozedurak arrazionalizatu, murriztu eta estandarizatzea da.

Era berean, administrazio elektronikoaren bidezko harremana indartu nahi da, herritarrek administrazioarekin konpondu beharreko kontuak izapidetzeak eragiten dituen kostua eta denbora-galera murritz daitezen.

Gaur egun, Nafarroako Gobernuak herritarrekin erlazionatutako 1.564 administrazio-prozedura ditu guztira abian.

Iaz, 464.925 agiri aurkeztu ziren Nafarroako Gobernuko erregistroan.

Parte-hartze prozesua, zazpi alegazio

Agiria jendaurrean jarri zen parte-hartze prozesua gauzatzeko. Hala, herritarren eta enplegatu publikoek zazpi alegazio aurkeztu dituzte; horietatik sei izapidetzea onartu da, zazpigarrenak ez zuelako zerikusirik planarekin.

Gaiei dagokienez, alegazioetatik bi zerbitzuak telematizatzeari buruzkoak izan ziren; bat espediente-kudeatzaile korporatibo bat Nafarroako Gobernuaren barruan erabiltzeari buruzkoa; beste bi plana ulertzeko hobekuntza egiteari eta plana bera ezartzeari buruzkoak izan ziren; batek Gobernuko teknikarien esku-hartzea garrantzitsua dela adierazten zuen; eta azkena Ogasuneko prozedura batean Datu Pertsonalen Babeserako Lege Organikoa betetzeari buruzkoa zen, baina ez du Planarekin zerikusirik.

Jatorriei erreparatuta, lau alegazio Nafarroako Gobernuko langileek egin zituzten, bi administraziotik kanpoko pertsonek aurkeztu zituzten eta beste bat izengabeko batek.

Plana behar bezala ezartzen dela ziurtatzeko, Nafarroako Gobernuak administrazioa sinplifikatzeko talde tekniko bat sortu du, funtzionarioek osaturikoa: bi teknikari antolaketari dagozkion zereginetarako eta beste bat zeregin juridikoetarako.

Gainera, Lehendakaritzaren eta Gobernu Irekiaren zuzendaritza nagusiek teknikari bana jarriko dute, beraz, bost teknikarik osatutako taldea izango da. Zuzendaritza nagusi guztietan ere sortu dira lan-taldeak; hala, 64 pertsonak osaturiko 34 unitate eratu dira. Egiteko nagusiak administrazioa sinplifikatzeko teknikarien taldearekin lan egitea, planeko ekintzak gauzatu eta abian jartzea, eta ekintza guztien jarraipena bultzatzea, koordinatzea eta kontrolatzea dira. 

 

Planaren edukia

Aurrerago esan bezala, gaur egun, Nafarroako Gobernuak herritarrekin erlazionatutako 1.564 administrazio-prozedura ditu guztira abian. Iaz, 464.925 agiri aurkeztu ziren Nafarroako Gobernuko erregistroan.

Planaren proposamena 29 ekintza burutzea da, ondoko bost ildo estrategikotan sailkatutakoak: prozedura eta izapideak sinplifikatzea, administrazioen artean lankidetzan aritzea eta teknologiara egokitzea, antolamendura moldatzea, arauetara moldatzea, eta sustapena eta komunikazioa.

Lehen ildo estrategikoa, hau da, izapide eta prozedurak murriztea, planaren ardatz nagusia da. Horretarako, Nafarroako Gobernuak dituen 1.859 prozedura motak berrikusiko dira (horietatik 1.564 herritarrentzat dira eta gainerakoak barnerako) horietako bakoitzean aurrez zehaztutako sinplifikatzeko gidalerroak aplikatzeko. Atal horretan barne hartzen dira agiri bikoiztuak saihestea bezalako ekintzak, adibidez, ez da eskatuko NANaren fotokopiarik, ezta errenta-aitorpenari, langabeziagatiko prestazioei edo jarduera ekonomikoen gaineko zergari loturiko daturik ere. Era berean, ez da beharrezkoa izango katastro-ziurtagiriak edo Ogasunari eta Gizarte Segurantzari egindako ordainketen ziurtagiriak, edo Gizarte Segurantzari, ondasun higiezinei, egoitza-ziurtagiriei eta abarrei buruzko ziurtagiriak erakustea. Aplikatuko den lehen neurria izango da, "Sara" sareari esker, estatuko, autonomia-erkidegoko, tokiko eta abarretako admnistrazioak elkarrekin lotzea ahalbidetzen baitu.

Atal honetako beste ardatz nagusietako bat estandarizazioa izango da, bai agiriena, bai prozedurena. Agirien kasuan, inprimaki eta formularioak diseinu bakarrean arrazionalizatu eta bateratuko dira. Prozedurei dagokienez, mota bereko izapide guztiak administrazioko arlo guztietan era berean gauzatzea izango da helburua. Horretarako, Nafarroako Gobernu osora "extr@" kudeatzaile korporatiboa zabalduko da. Bitarteko horren bidez, prozeduren % 33,86 kudeatzen dira gaur egun (laguntzen eta diru-laguntzen prozeduren % 48).

Planean ezartzen denez, administrazio-unitateek, euren kabuz kudeatuta, sistema berria aplikatu ahal izango dute; horretarako, orientatzeko gida bat argitaratuko da. Amaitzeko, planaren garapena bukatzean, prozedura bakoitzerako protokoloak prestatuko dira, dagoeneko sinplikatutako jarduera-gidalerroekin.

Planaren beste helburu nagusietako bat lineako izapideen kopurua handitzea da, ‟administrazioen artean lankidetzan aritzea eta teknologiara egokitzeaˮ izeneko ildo estrategikoaren barruan. Horren harira,  azpimarratzekoa da Nafarroa dela erabilgarritasun telematikoari dagokionez hirugarren autonomia-erkidegoa. Zehazki, mila zerbitzu baino gehiago eskaintzen ditu linean navarra.es webgunearen bidez, hau da, Nafarroako Gobernuko izapide guztien % 80.

Hala eta guztiz ere, herritarrek eta enpresek oso gutxitan erabiltzen dute. Eskaera guztien % 3 bakarrik egiten da erregistro orokor elektronikoaren bidez. Halaber, eskura dauden inkesten arabera (2011), Internet erabiltzen duten 339.924 nafarretatik % 27,40k bakarrik erabiltzen du modu hori betetako inprimakiak bidaltzeko.

 

Horregatik, planak administrazio elektronikoa erabiltzea sustatzen duten ekintzak garatzea proposatzen du. Horretarako, zerbitzuen katalogoa berrikusi eta sinplifikatuko da sarbidea eta kudeaketa errazteko, agiri gutxiago eskatuko dira eta "herritarren karpeta" atalaren bidez eskaintzen den informazioa handituko da. Atal horren bidez, isilpeko kontu batekin, herritarrek euren espedienteen izapidetze-egoeraren berri jakiten dute. "Consigna" izeneko aplikazioa ere sustatuko da, profesional, enpresa, udal eta banakoek espedienteekin batera agiriak elektronikoki gehitzeko aukera ematen duen gordailu elektronikoa.

Jarduteko azken hiru ildo estrategikoak antolamendura moldatzea, arauetara moldatzea, eta sustapena eta komunikazioa dira. Horietako bat, oso garrantzitsua dena, sistema berriaren antolamendura moldatzeari buruzkoa da. Horri lotuta, besteak beste, administrazioa sinplifikatzeko barneko aditu taldeak sortzea proposatu da, baita egitura organikoak ebaluatu eta, behar izanez gero, egokitzea eta lan egiteko modu berrira begira giza baliabideak berrantolatzea ere. Horiez gain, langileei zuzendutako prestakuntza-ekintzak ere eskainiko dira.

Arauei dagokienez, berritasun nagusia zera da: xedapen orokor berriek administrazio-kargen azterlana gehitu beharko dute onetsi beharreko araudi berriak eskatzen dituen izapideak gauzatzeko herritarrek ordaindu beharko duten kopurua zehazteko. Gainera, sinplifikatzeko helburuak lortzeko behar diren arauak, araudiak, dekretuak etab. aldatuko dira.

 

Azkenik, plana sustatu eta horren berri emateko hainbat ekintza aurreikusi dira, Administrazioari berari zein herritar guztiei oro har zuzenduta.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa