(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Asturiasko eta Vianako Printzesa Letiziak gizarte-boluntariotzaren estatuko sariak banatu ditu Iruñean
asteazkena, 2013.eko azaroak 27


Antonio Gómez, Felipa Merino, Espainiako Tutoretza Fundazioen Elkartea eta Nafarroako Boluntariotza Plataformaren ibilbide solidarioak saritu ditu.


Transcripción textual del video

Asturiasko eta Vianako Printzesa Letizia andreak gaur eguerdian banatu ditu Iruñean Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasun Ministerioak ematen dituen gizarte-boluntariotzaren estatuko sariak, modu boluntario, altruista eta solidarioan baztertuta dauden pertsonen alde egindako ibilbidea eta ekintzak eskertzeko.

Asturiasko eta Vianako Printzesak Antonio Gomezi eman dio gizarte-boluntariotzaren estatuko saria banakoen modalitatean. Kategoria berean, Felipa Merinori egin dio ohorezko aipamena. Taldeko modalitatean, estatuko saria Luis Perales Espainiako Tutoretza Fundazioen Elkarteko lehendakariak jaso du, eta Maite Font Nafarroako Boluntariotza Plataformako lehendakariari egin dio ohorezko aipamena.

Asturiasko eta Vianako Printzesak, sariak banatu ondoren egin duen mintzaldian zera adierazi du, ‟Nafarroa oso eskuzabala eta besteekiko ardura duen lurraldea daˮ eta azpimarratu du boluntarioek ‟maitasunean oinarrituta eraikitzen dutela gizarteaˮ eta, horiei esker, ‟jendea bidezkoagoa, integratzaileagoa eta ulerkorragoa izateaˮ lortzen dela.

Halaber, Letizia Printzesak gehitu du boluntariotza-erakundeek ‟guztiok gizarteari buruz dugun ideia lortzea dutela helburu: bata bestearekin lotutako pertsona taldea, eskuzabaltasunaren, esfortzuaren, lanaren, konpromisoaren, erantzukizunaren eta iraunkortasunaren balio komunak dituzten pertsonez osatuaˮ.

Aurrez, Yolanda Barcina Nafarroako Lehendakariak mintzaldian nafarren bihotz ona, leialtasuna eta borondate handiko izaera nabarmendu du, eta gaineratu du harro dagoela horien lehendakaria izateaz.

Sarituei eskerrak emateko hitza batzuk esateaz gain, Barcina Lehendakariak Nafarroako Gobernuak boluntariotzaren alde ‟modu aktiboanˮ lan egiteko duen konpromisoa ere agertu du. ‟Boluntariotzako Erakundeen eta Boluntariotza Programak dituzten Erakundeen errolda ari gara sortzen; horretarako, 2013an, boluntariotzan jarduten diren hirurogeita hamar erakunderekin baino gehiagorekin aritu gara laneanˮ, aitortu du. Lehendakariak arlo horretako plan estrategiko bat diseinatu, Boluntariotza Batzorde bat abian jarri eta, 2014an, boluntarioak eta erakundeak orientatuko dituen boluntariotzarako bulego bat irekiko dela ere aipatu ditu.

Taldeko argazkia

Printzesa sarituekin batera. ( irudia handitu )

Asturiasko eta Vianako Printzesa Letizia andreak gaur eguerdian banatu ditu Iruñean Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasun Ministerioak ematen dituen gizarte-boluntariotzaren estatuko sariak, modu boluntario, altruista eta solidarioan baztertuta dauden pertsonen alde egindako ibilbidea eta ekintzak eskertzeko.

Sariak Baluarte Jauregiko Areto Nagusian eman dira, atzotik bihar arte, osteguna, han ari baitira egiten Estatuko Boluntariotzaren 16. Biltzarra, Nafarroako Gobernuak, Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasun Ministerioak, Espainiako Boluntariotza Plataformak eta Nafarroako Boluntariotza Plataformak antolatuta.

Asturiasko eta Vianako Printzesak Antonio Gomezi eman dio gizarte-boluntariotzaren estatuko saria banakoen modalitatean. Kategoria berean, Felipa Merinori egin dio ohorezko aipamena. Taldeko modalitatean, estatuko saria Luis Perales Espainiako Tutoretza Fundazioen Elkarteko lehendakariak jaso du, eta Maite Font Nafarroako Boluntariotza Plataformako lehendakariari egin dio ohorezko aipamena.

Sariak banatzeko ekitaldia ‟Navarra Televisiónˮ eta TVEko ‟Canal 24 horasˮ kateetan zuzenean eman dute. Bertan parte hartu dute Yolanda barcina Nafarroako Lehendakariak, Ana Mato Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasuneko ministroak, Enrique Maya Iruñeko alkateak eta Luciano Poyato Espainiako Boluntariotza Plataformako lehendakariak.


Letizia andrearen mintzaldia

Asturiasko eta Vianako Printzesaren mintzaldiko unea, biltzarrean. ( irudia handitu )

Agintarien mintzaldiak

Asturiasko eta Vianako Printzesak, sariak banatu ondoren egin duen mintzaldian zera adierazi du, ‟Nafarroa oso eskuzabala eta besteekiko ardura duen lurraldea daˮ eta azpimarratu du boluntarioek ‟maitasunean oinarrituta eraikitzen dutela gizarteaˮ eta, horiei esker, ‟jendea bidezkoagoa, integratzaileagoa eta ulerkorragoa izateaˮ lortzen dela.

Halaber, Letizia Printzesak gehitu du boluntariotza-erakundeek ‟guztiok gizarteari buruz dugun ideia lortzea dutela helburu: bata bestearekin lotutako pertsona taldea, eskuzabaltasunaren, esfortzuaren, lanaren, konpromisoaren, erantzukizunaren eta iraunkortasunaren balio komunak dituzten pertsonez osatuaˮ.

Aurrez, Yolanda Barcina Nafarroako Lehendakariak, mintzaldian, nafarren bihotz ona, leialtasuna eta borondate handiko izaera nabarmendu ditu, eta gaineratu du harro dagoela horien lehendakaria izateaz.

Sarituei eskerrak emateko hitz batzuk esateaz gain, Barcina Lehendakariak Nafarroako Gobernuak boluntariotzaren alde ‟modu aktiboanˮ lan egiteko duen konpromisoa ere agertu du. ‟Boluntariotzako Erakundeen eta Boluntariotza Programak dituzten Erakundeen errolda ari gara sortzen; horretarako, 2013an, boluntariotzan jarduten diren hirurogeita hamar erakunderekin baino gehiagorekin aritu gara laneanˮ, aitortu du. Lehendakariak arlo horretako plan estrategiko bat diseinatu, Boluntariotza Batzorde bat abian jarri eta, 2014an, boluntarioak eta erakundeak orientatuko dituen boluntariotzarako bulego bat irekiko dela ere aipatu ditu.

Bestalde, Ana Mato Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasun ministroak iragarri du Boluntariotzaren Lege berri bat egingo dela estatu osoan ‟fenomeno konplexu horri legezko esparru egoki bat jartzekoˮ. Horrez gain, adierazi du legea ‟irekia eta parte-hartzekoa izango dela, eta hirugarren sektoreko boluntarioei ez ezik enpresetako eta administrazio publikoetako boluntariotzari ere egingo dio mesedeˮ.

Luciano Poyato Espainiako Boluntariotza Plataformako lehendakariak azpimarratu du estatuan bost milioi boluntario daudela. ‟Pertsonei tratu duina emateko premia dagoela uste duteˮ eta, gaineratu du, ‟gizarte-eskubideak ez dira eskean ibilita lortzen, irabazi egiten diraˮ.

Amaitzeko, Enrique Maya Iruñeko alkateak hiriko udalak boluntariotzari lotuta gauzatzen dituen ekintzak aipatu ditu. Besteak beste, udal-bulegoak azpimarratu du azken urtean pertsona boluntarioak behar zituzten 200 erakundetako 1.300 eskaera izapidetu dituela.

Ekitaldia 

Printzesa Letizia andrea 11:55 inguruan iritsi da Baluarteko plazara; han egin diote harrera agintariek, Yolanda Barcina Nafarroako Lehendakaria buru zela. Handik Areto Nagusira joan da. Bertan, agertokia plastikozko edalontziekin egindako lau esferarekin apainduta egon da. Apaingarriak Iberoko (Oltza Zendea) Isterria hezkuntza bereziko zentroko urritasunen bat dutenek egin dituzte.

Ekitaldia Mª Jesús Goñi eta Victorio Latasa boluntarioek aurkeztu dute eta honako hauen mintzaldiekin hasi da, hurrenkera honetan: Enrique Maya Iruñeko alkatea, Luciano Poyato Espainiako Boluntariotza Plataformako lehendakaria, Ana Mato Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasuneko ministroa eta Yolanda Barcina Nafarroako Lehendakaria.

Ondoren, Asturiasko eta Vianako Printzesak Antonio Gomezi eman dio gizarte-boluntariotzaren estatuko saria banakoen modalitatean. Kategoria berean, Felipa Merinori egin dio ohorezko aipamena. Ondoren, taldeko modalitatean, Luis Perales Espainiako Tutoretza Fundazioen Elkarteko zuzendariari eman dio estatuko saria; harekin batera izan da Socorro Salvador boluntarioa. Kategoria horretako aipamen berezia Maite Font Nafarroako Boluntariotza Plataformako lehendakariak jaso du.

Sariak eman eta Letizia Printzesaren mintzaldiaren ostean, ekitaldia amaitzeko Atena Fundazioko eta urritasunen bat dutenek osaturiko "Pasos de integración" konpainia artistikoak emanaldia eskaini du. "Mi alma en lienzo" azken ikuskizuneko "Raíces de embrujo", "Sin identidad" eta "Dime" koreografiak egin dituzte.

28 hedabide akreditatu dira ekitaldiaren berri emateko. Gainera, ESpcpieALISTAS,  Mª Ana Sanz zentro publikoko adimen- eta mugimendu- edo zentzumen-urritasuna duten lau pertsonak, bulegoko laguntzailearen Hasierako Lanbide Prestakuntza Bereziaren programan titulaturikoek, biltzarreko komunikazio-lanetan lagundu dute eta, gainera, asteazken honetan, Nafarroako Gobernuko prentsa-kabinetearekin lankidetzan aritu dira kazetariei akreditazioak eta agiriak emateko.

Estatuko Boluntariotzaren Biltzarra

"Construyendo ciudadanía" (euskaraz, ‟Gizartea eraikiˮ) leloa duen Estatuko Boluntariotzaren XVI. Biltzarra atzo hasi zen eta bihar arte, azaroak 28, izango da. 400 pertsonak baino gehiagok hartuko dute parte bertan, besteak beste, estatuko eta Nafarroako boluntariotzari lotutako elkarte eta instituzio nagusietako ordezkariak.

Hiru egunetan, Baluarte Jauregian, 40 hizlarik baino gehiagok parte hartuko dute. Esate baterako, krisialdian boluntariotzak dituen erronkak, administrazioekin eta enpresen sektorearekin lankidetzan aritzeko modu berriak, gazteen parte-hartzea, hirugarren sektoreko erakundeen arteko lankidetza eta itunak, eta ekintza bolkuntarioaren etika aztertuko dituzte.

Biltzarra Nafarroako Gobernuak, Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasun Ministerioak, Espainiako Boluntariotza Plataformak eta Nafarroako Boluntariotza Plataformak antolatu dute. Iruñeko Udalaren eta "la Caixa" Gizarte Ekintzaren laguntza izan dute.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Biltzarraren prentsa-txostena.

Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa