(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Abesbatzen eta musika-banden doako 75 kontzerturekin ospatuko da datorren asteartean, abenduak 3, Nafarroaren Eguna osteguna, 2013.eko azaroak 28


Egun horretan bertan ere egingo da Nazioen Folklore Jaialdia Burlatako kultur etxean


musikariak

Musika-banda bateko partaideak.

Abesbatzen eta musika-banden doako 75 kontzertu emango dira doan abenduaren 3an, Nafarroaren Eguna ospatzeko, Foru Komunitateko beste hainbat udalerritan. Haietatik, 45 abesbatzak dira, 28 musika-bandak eta bi mistoak dira.

Musika-emanaldiak aldi berean hasiko dira 13:00ean (Iruñeko Miserikordia Etxean salbu, 12:00etan hasiko dena). Nafarroako Ereserkiaren hasi eta beraien programa zehatzekin jarraituko dute.

Egun berean, Nazioen Jaialdia ere egingo da. Hitzordua Burlatako kultur etxean da, 12:30ean. Jaialdiaren barnean artista-taldeen emanaldiak eta egile nafarren argazkien proiekzioak izango dira. Zehazki, ondorengo herrialdeetako ordezkariek jardungo dute: Kolonbia, Bolivia, Nikaragua, Errusia, Nigeria, Bulgaria, Argentina eta Peru. Bestalde, bertan parte hartuko duten argazkilari nafarrak ondorengoak dira: Unai Beroiz, Iván Benítez, Enrique Pimoulier, Javier Mina, Patxi Uriz, Iñaki Arocena, Mikel Esparza eta Txema Garde.

Sarrera doan da, aurrez leihatilan gonbidapenak hartu ondoren 11:30etik 12:30 arte eta edukiera bete arte. Ikuskizuna hasten denean, ez da barrura sartzen utziko.

Jota Lehiaketa

Aurrez, datorren larunbatean, hilak 30, Tutera Hiria Jota Lehiaketako, azken fasea jokatuko da, "Nafarroako Foru Komunitatea" saria, Castel Ruiz erakunde publikoak antolatutako lehiaketa honek Nafarroako Gobernuaren babesa du.

Ekitaldia 17:00etan hasiko da Tuterako Gaztambide antzokian. Lehiaketa honako maila hauetan banatzen da: bakarlari benjamina, infantila (bakarlariak eta duo-ak), gazte-maila (bakarlariak eta duo-ak), nagusi afizionatua (bakarlariak eta duo-ak), eta nagusia (bakarlariak eta duo-a).


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa