(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak Mendien Zerbitzua sortu du handitzen ari den egurra ateratzeko eskaerari erantzuna emateko osteguna, 2013.eko azaroak 28


Aldaketa basoko sektoreko eragile nagusiei jakinarazi zaie, eta haiek gustura agertu dira neurri horrekin


Ezkerretik eskuinera: Tonaría, Olabe, Eciolaza, Esparza kontseilaria, Villaroel eta Saldise. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak Mendien Zerbitzua sortu du handitzen ari den egurra ateratzeko eskaerari erantzuna emateko, eta aldaketa hori basoko sektoreko eragile nagusiei jakinarazi zaie; eragile horiek, hain juxtu, gustura agertu dira ekimen horrekin.

Hala helarazi zien atzo Landa Garapen, Ingurumen eta Toki Administrazioko kontseilari José Javier Esparzak ADEMANgo (Nafarroako Enpresarien Elkartea) ordezkari Oskia Saldise-ri, Foresna-ko (Nafarroako Baso Elkartea) ordezkari Juan Manuel Villaroel-i eta Nafarroako Udalerri eta Kontzejuen Federazioko ordezkari Patxi Tonaría-ri, Departamentuaren egoitzan egindako bilkura batean zehar. Bilkura horretan parte hartu zuten ere, Ingurumen eta Uraren zuzendari nagusi Andrés Eciolaza-k eta Mendien Zerbitzuko zuzendari Fermín Olabek.

Zerbitzu hau sortuta eskaera horri erantzun nahi zaio, egungo eta etorkizuneko beharrekin bat etorriz, basoko biomasari dagokionez bereziki. Egurra ateratzea da basoko biomasaren Batzorde mistoak ateratako lehen ondorioetako bat, iragan martxoko Foru Gobernuaren erabakiz sortu zena. Aldi berean, eskaera hori honako honen ondorioz sortu da: kontsumoa handitu delako, beste leku batzuetan eskaintzarik ez dagoelako eta Nafarroako ziurtatutako egurraren eskuragarritasuna handia delako, % 84koa dena, Espainia guztiko batez bestekoa % 3koa denean.

Aldaketa horiekin, Ingurumen eta Uraren Zuzendaritza Nagusia lau zerbitzutan egituratuko da: Ingurumen Kalitatearen Zerbitzua, Biodibertsitatea Kontserbatzeko Zerbitzua, Uraren Zerbitzua eta Mendien Zerbitzua.

Mendien Zerbitzu berriaren sorrerarekin batera, proposatutako aldaketak bi atal kentzea dakar: Hiriko Ingurumen Atala eta Plangintza eta Laguntzen Atala. Hala, urtean 32.869 euro aurreztuko dira.

Mendien Zerbitzuaren Eskumenak

Mendien Zerbitzuak mendien babes eta hobekuntzari lotutako eskumenak egikarituko ditu, bereziki basoko aprobetxamenduen iraunkortasunarekin, basoko plangintzarekin eta egurraren nahiz basoko biomasaren erabileraren mugikortasun eta sustapenarekin. Bi ataletan egituratuko da: Basoak Kudeatzeko Atala eta Basoak Zaintzeko Atala.

Basoak Kudeatzeko Atalaren eskumenen artean azpimarratu behar dira: antolatutako mendien aprobetxamendu eta hobekuntzaren urteko planak landu, onartu eta egikaritzen jarraitzea, bai eta antolatu gabeko mendietan mozteko baimenena ere, herrikoak nahiz partikularrenak; mendiak antolatzeko proiektuen lanketa eta jarraipena, haien berrazterketena eta basoak kudeatzeko plan teknikoena; babes-mendien katalogoei eustea eta erabilera publikokoak direnak; eta baimenei buruzko informazioa eta, hala badagokio, okupazioena, desafekzioena eta eragiten dieten beste egintza guztiena.

Basoak Kudeatzeko Atalaren beste eskumen batzuk honako hauek dira: basoko lurzoruari eragiten dien jarduera, plan eta proiektu ororen berri zehatza ematea;ekintza zehatzak planifikatu eta egikaritzea basoko suteak prebenitzeko; Nafarroako Larrialdi Agentziara (NLA) teknikoki jotzea eskatzen zaizkien sua itzaltzeko zereginetan; basoko produktuen erabilera iraunkorra sustatzea; eta basoko sektoreari bultzada ematea. Gainera, Nafarroako Basoko Ondarearen finkak kudeatzea dagokio, Urbasa-Andiako Natur Parkea osatzen dutenak barne; basoko gaitz eta izurriteen jarraipena eta kontrola egitea; eta neurri zehatzak egikaritzea berrezartze hidrologikorako eta baso-berrezarpenerako eta mendien mantentze-lanetarako, hobekuntzarako nahiz erabilera iraunkorrerako. Halaber, Basoko Aholku Kontseiluaren idazkaritza-lanak dagozkio.

Basoak Zaintzeko Atalari dagokionez, azaroaren 3ko 132/2005 Foru Dekretuan jasotako zaintza, ikuskaritza eta kudeaketako eskumenak egikarituko ditu; dekretu horren bidez, basoak zaintzeko langileen berariazko erregimena arautzen da. Lan horiek oinarritzen dira: fauna eta flora basatien zaintzan, ikuskaritzan eta kudeaketan, ibai-ingurunearen zaintzan, baso-ingurunearen zaintza eta aprobetxamenduan, babestutako espazioen, abelbideen zaintza eta kudeaketan, eta zinegetika nahiz arrain-hazkuntzaren jardueren kontrolean.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa