(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

1.316 irakaslek Hezkuntza Departamentuak antolatutako teknologia berriei buruzko ikastaroetan partu hartu dute
astelehena, 2013.eko abenduak 2


Internetek eskaintzen dituen aukera didaktikoei buruzko hamar ikastaro emango dira.


Guztira 1.316 irakaslek eman dute izena Hezkuntza Departamentuak antolatutako lineako hamar ikastaroetan; ikastaroak teknologia berriek eta Internetek eskaintzen dituzten aukera didaktikoei buruzkoak dira. Iragan astean hasi ziren eskolak eta martxoaren amaierara arte iraungo dute. Ikastaroa burutu ondoren, ziurtagiri bat jasoko dute irakasleek.

Jardueretatik sei sortu berriak dira. Horietatik bi Google aplikazioei buruzkoak dira, esate baterako, Google Drive, elkarlanean aritzeko agiriak sortu eta beste irakasleekin partekatzeko aukera ematen duena, eta Google Sites, web-orri xumeak egiteko tresna.

Irakasle eta ikasleentzako Edmodo heziketarako sare sozialaren inguruko ikastaroak, Web 2.0 motako webguneek eskaintzen dituzten musika-baliabideei buruzkoak, gelan lantzeko heziketarako bitartekoak bilatu eta sortzekoak, eta Moodle plataformaren bidez lineako ikastaroetako eta aurrez aurrekoen osagarriak diren ikastaroetako edukiak sortzekoak ere berriak dira.

Beste jarduerak hezkuntzarako Google-ren aplikazioak erabiltzeko trebakuntza orokorra, irudi digital finkoak tratatzeari buruzko sarrera, orotariko sare sozialek eskaintzen dituzten aukeren azalpena eta Interneteko segurtasunari buruzko gomendioen inguruko ikastaroak dira.

Formación complementaria

Ziurtagiria eskuratzea ahalbidetzen duen eskaintza horrez gain, Hezkuntza Departamentuak autoprestakuntzarako 32 ikastaro ditu TBHP plataforman (Teknologia Berrien eta Hezkuntzaren Programa), irakasleek edozein toki eta unetan egin ahal izan ditzaten.

Ikastaro horietan ez dago tutorerik (lehenago aipatutakoetan ez bezala) edo ziurtagiririk, eta lau prestakuntza-arlotan dauden sailkatuta: IKTak curriculumean sartzea (16 ikastaro), informatika (9), ofimatika (4) eta irudia eta multimedia (3).

Halaber, aldian behin webinar edo bideo-konferentziak egiten dira. Horietan, hizlariak, web-kamera erabilita, mintzaldi bat eskaintzen du eta irakasleek ordenagailuaren bidez egiten dute haren jarraipena. Ikastetxeetako esperientzia esanguratsuak ezagutzera eman edo hezkuntzarako egokiak diren web-tresnak aurkezteko egiten dira.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa