(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Barcina Lehendakariak 22 pertsonari eta Nafarroako bi erakunderi eman dizkie kirolaren goresmen-sariak

astelehena, 2013.eko abenduak 2


Horien bidez zazpi kirolari eta elkarteren kirol-merezimendua eta 25 urtez kirola eskuzabalki sustatzen aritu diren 17 pertsonaren dedikazioa saritu dira.


Transcripción textual del video

Yolanda Barcina Nafarroako Lehendakariak gaur arratsaldeko lehen orduetan, Nafarroako Jauregiko Tronu Aretoan, Foru Komunitateko bost kirolari eta bi erakunderi ohorezko aipamena egin die kirol-merezimenduengatik; halaber, zilarrezko domina bana eman diie 25 urtez edo gehiagoz kirola eskuzabalki sustatzen aritu diren 17 pertsonari.

Taldeko argazkia

Barcina Lehendakariak eta gainerako agintariak ohorezko aipamena jaso dutenekin batera. ( irudia handitu )

Yolanda Barcina Nafarroako Lehendakariak gaur arratsaldeko lehen orduetan, Nafarroako Jauregiko Tronu Aretoan, Foru Komunitateko bost kirolari eta bi erakunderi ohorezko aipamena egin die kirol-merezimenduengatik; halaber, zilarrezko domina bana eman diie 25 urtez edo gehiagoz kirola eskuzabalki sustatzen aritu diren 17 pertsonari.

Zehazki, honako hauek izan dira kirolari sarituak: Aitor Eguzkitza, Ana Casares, Amaia Osaba, Koteto Ezkurra eta Iñaki Martínez. Erakundeei dagokienez, Erriberriko Erri Berri Kirol Taldea eta Fuentes Dutor Fundazioa saritu dira; horien ordezkari gisa agertu dira Eneko Ujué eta Miguel Ángel Franco erakundeetako lehendakariak, hurrenez hurren.

Ekitaldia 2013ko Nafarroaren Egunerako antolatutako jardueretako bat izan da eta, bertan, Barcina Lehendakariak zilarrezko 17 domina ere banatu ditu 25 urtez edo gehiagoz, teknikari zein zuzendari lanetan, Nafarroan kirola eskuzabalki sustatzen aritu izan direnen kirol-merezimendua saritzeko.


Barcina Lehendakaria eta gainerako agintariak zilarrezko domina jaso dutenekin. ( irudia handitu )

Nafarroako Lehendakariak mintzaldian esan du gaur saritu diren kirolari eta erakundeek Foru Komunitateko kirolari balio handia eman diotela. Gainera, zilarrezko saria hartu dutenei inolako garrantzi edo protagonismorik lortu nahi izan gabe izandako dedikazioa eskertu die.

Barcina Lehendakariaz gain, kirolaren arloko sariak banatzeko ekitaldian izan dira Alberto Catalán Nafarroako Parlamentuko lehendakaria, Íñigo Alli Gizarte Politiketako kontseilaria eta Pruden Induráin Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko zuzendaria ere.

Ekitaldian, Teresa Zabalza (pianoa), José Luis Gómez (saxofoia) eta Jokin Zabalzak (kontrabaxua) osaturiko Just Friend musika-hirukoteak Nafarroako ereserkia eta W. A. Mozarten "Andante" eta Johnny B. Green-en "Cuerpo y Alma-Body and Soul" lanak interpretatu dituzte.

Ohorezko zazpi aipamenak eta merezimenduak

Honako hauek dira, hurrenkera alfabetikoan, ohorezko aipamena jaso duten kirolari eta erakundeak:

- Aitor Eguzkitza Diego, erretiratzeko unean kick-boxing kirolean izandako arrakastagatik.

- Amaia Osaba Olaberri, Nafarroan piraguismoa sustatzeko egindako lan eta ahaleginagatik eta izandako kirol-ibilbideagatik.

- Ana Casares Polo, atletismoan, duatloian eta triatloian kirol-ibilbide zabala izateagatik.

- Erri-Berri Kirol Taldea, eratu zenetik 85 urte bete dituelako.

- Fuentes Dutor Fundazioa, Nafarroako atletismoa babesteagatik.

- Iñaki Martínez Lizaso, erretiratzeko unean erremonteari egindako ekarpenagatik.

- Koteto Ezkurra Zunzarren, erremontean kirol-ibilbide garrantzitsua egin izanagatik.

Zilarrezko 17 dominak eta merezimenduak

Honako hauek dira kirol-merezimenduaren zilarrezko domina jaso duten 17 pertsonak, hurrenkera alfabetikoan:

- Jesús María Adot Encaje, 27 urtez C.D. Iruña kirol-taldean izandako dedikazioagatik, taldean hainbat egiteko burututa.

- Francisco Javier Andueza Hualde, 56 urtez Berriozarko Orhi Mendi, Anaitasuna eta Mendizaleak taldeetan egindako lanagatik.

- Esteban Apeztegia Iturralde, 35 urtez Tafallako San Sebastián Pelotazaleen Elkartean egindako lanagatik, hainbat zeregin betetzen.

- Jesús Aranguren Otazu, 25 urtez Trofeo Boscos programaren antolakuntzan egindako lanagatik, hainbat zeregin burutzen.

- José Javier Arteta Monreal, 28 urtez SCDR Anaitasunaren halterofiliako arloan egindako lanagatik.

- Juan Elía Iturralde, 37 urtez A.D. Noáin taldean egindako lanagatik, futbolarekin lotutako hainbat zereginetan.

- Tomás Esparza Sáez, 25 urtez ASPACEn kirol-teknikari gisa egindako lanetan izandako dedikazioagatik.

- Óscar Lautre Sesma, 33 urtez A.D. San Juan, Axular Ikastola eta C.D. Orvina K.E taldeetan areto-futbola sustatzeko egindako lanagatik.

- José Miguel Mancho Abizanda, 27 urtez Unión Ciclista de Navarra elkarteko zuzendaritza-taldean egindako lanagatik eta txirrindularitzarekin lotutako bestelako egitekoak burutzeagatik.

- José Javier Mendía Martínez, 26 urtez San Antonio eta Iruña Hockey Patines klubetan hockey patinekin kirolaren inguruan egindako lanagatik.

- José Monreal Santos, 25 urtez C.C. Ribaforada eta C.C. Muskaria taldeetan txirrindularitzaren alde egindako lanagatik.

- Eduardo Mora Gutiérrez, 25 urtez Nafarroako Saskibaloi Federazioko arbitroen batzordean eta Jesuitinas kirol-taldean agertutako dedikazioagatik.

- Ángel Moreo Cuellar, 26 urtez Noáin patinaje artistikoko klubean egindako lanagatik.

- Sergio Parra Torres, 25 urtez Nafarroako Bela Federazioan egindako lanagatik.

- César Pérez de Zabalza Músquiz, Nafarroako Hipika Federazioko zuzendaritzan 30 urtez egindako lanagatik, bere espezialitateak diren zaldi-raid eta zaldi-turismoan.

- José María Sotés Jiménez, 27 urtez Murchanteko Mardones y Magaña ikastetxe publikoan eskola-kirola sustatzeko egindako lanagatik.

- Óscar Zúñiga Iriarte, 25 urtez La Única Rugby Taldean eta Nafarroako Rugby Federazioan entrenatzaile, prestatzaile eta zuzendari gisa aritzeagatik.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa