(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Barcina Lehendakariak adostasuna eskatu du krisialdia amaitzeko aukera ez galtzeko asteartea, 2013.eko abenduak 3


Nafarroaren Eguneko mintzaldian, Gobernuaren egiteko nagusia enplegua berreskuratzea dela esan du.


Transcripción textual del video

Yolanda Barcina Nafarroako Lehendakariak Nafarroaren Eguneko mintzaldian azpimarratu du espero duela "oinarri sendo eta iraunkorrak izanik susperraldia bizkortuko duen adostasunera iritsi ahal izatea", "gizarte osoari onurak ekarriko baitizkio, adierazle eta ekonomiako adituek gure ekonomia suspertzen ari denaren arrasto itxaropentsuak iragartzen dituzten unean". "Adostasunera iritsiz gero, gizarteak irabazi egingo du. Desadostasunean, gizarteak aukera erabakigarriak galtzen ditu", azpimarratu du.

Barcina Lehendakaria, mintzaldian. ( irudia handitu )

Yolanda Barcina Nafarroako Lehendakariak Nafarroaren Eguneko mintzaldian  azpimarratu du espero duela "oinarri sendo eta iraunkorrak izanik susperraldia bizkortuko duen adostasunera iritsi ahal izatea", "gizarte osoari onurak ekarriko baitizkio, adierazle eta ekonomiako adituek gure ekonomia suspertzen ari denaren arrasto itxaropentsuak iragartzen dituzten unean". "Adostasunera iritsiz gero, gizarteak irabazi egingo du. Desadostasunean, gizarteak aukera erabakigarriak galtzen ditu", azpimarratu du.

Horri lotuta, Barcinak gogoratu du "gure lurraldearen historia garaikidean hainbat une garrantzitsu izan direla. Gaur egungo moduko egoera zailean nagusitasun orokorra lortu dugu eta gehiengoak babestutako erabaki garrantzitsuak hartu dira funtsezko gaien inguruan, ekonomia eta gizartea sendotuz".

Nafarroaren uneko egoerari buruz, Lehendakariak esan du instituzio gisa dugun egitekoaren helburu nagusia enplegua sortzea dela, nafar guztiek, gazteenek batez ere, bizitza pertsonala eta familiakoa erabat garatzeko aukera ematen dien lanpostu bat izan dezaten.

Nafarroako Urrezko Domina ONCEri emateko ekitaldian, Barcinak azpimarratu du Gobernuaren zereginak ildo horri jarraiki burutzen direla, hau da, enpresa-ekimenak eta ekimen emankorrak garatu eta horiek aurrera egiteko baldintza ezin hobeak sortzeko.


Nafarroaren Eguneko ekitaldi instituzionalera hurbildu diren agintariak eta gainerako jendearen ikuspegia. ( irudia handitu )

Hala ere, ez ditu saihestu Foru Komunitatearen zailtasunak, izan ere, familia batzuk oso egoera txarrean daude, langabezia-tasa handia da, diru-sarrera publikoek behera egin dute eta zorrak gora egin du. Hala eta guztiz ere, etorkizunari begira baikor agertu da, "Nafarroak egiturazko sendotasunak dituelako egoera hobeto jasateko, eta horren froga dira zerbitzu publikoetako prestazioen, errenta-mailaren edo desberdintasunaren inguruko estatuko hainbat adierazleak".

Foru Komunitatetik kanpo bizi diren nafarrak gogoan

Lehendakariak gaurko egunean Nafarroatik kanpo dauden nafarrak ere gogoratu ditu: "Espainiako beste eskualde batzuetan eta munduko beste herrialde batzuetan bizi diren eta lan egiten duten emakume eta gizonak". Horri lotuta, misiolari eta lankide boluntarioen lana nabarmendu du, izan ere "San Frantzisko Xabierkoa gure patroi unibertsalaren bideari jarraituz, mundu osoan sakabanatuta daude premia handiena dutenak lagundu, hezi eta sendatzeko".

Barcinak Espainiako eta Amerikako hainbat tokitako zentro nafarretan elkartzen direnak ere aipatu ditu, eta "agur berezia egin die" azken urteetan "beste kontinente batzuetatik Nafarroara etorri diren eta gaur egun gure gizartearen parte direnei".

Mintzaldia amaitzeko, Lehendakariak zera azpimarratu du: "Guztion artean, ahalegina eginda eta borondatez, Nafarroaren etorkizuna eraikitzen dugu egunero, Nafarroa gure aurrekoengandik jaso dugun eta Espainian eta Europan gure ondorengoentzat aurrerapenaren eta ongizatearen erreferentzia gisa eskaini nahi dugun historiaz beteriko eta ezinbesteko lurraldea baita".


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa