(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

ONCEk jaso du Nafarroako Urrezko Domina asteartea, 2013.eko abenduak 3


Nafarroako Gobernuak Foru Komunitatearen sarietan goienarekin eskertu du urritasunak dituzten pertsonak gizarteratzeko erakundeak egiten duen "ezinbesteko lana".


Transcripción textual del video

Yolanda Barcina Angulo Nafarroako Lehendakariak gaur eguerdian eman dio Foru Komunitatearen sari goiena den Nafarroako Urrezko Domina Espainiako Itsuen Erakundeari (ONCE). Sari horren bidez, Nafarroako Gobernuak erakundeak egiten duen "ezinbesteko lana" eskertu du. Aurten, gainera, eratu eta urritasunak dituzten pertsonak gizarteratzen hasi zenetik 75 urte bete dira.

Ezkerretik eskuinera: Catalán, López, Ortiz, Fortún, Carballeda, Barcina Lehendakaria, Estañán eta Goicoechea con Nafarroako Urrezko Dominarekin. ( irudia handitu )

Yolanda Barcina Angulo Nafarroako Lehendakariak gaur eguerdian eman dio Foru Komunitatearen sari goiena den Nafarroako Urrezko Domina Espainiako Itsuen Erakundeari (ONCE).

Sari horren bidez, Nafarroako Gobernuak erakundeak egiten duen "ezinbesteko lana" eskertu du. Aurten, gainera, eratu eta urritasunak dituzten pertsonak gizarteratzen hasi zenetik 75 urte bete dira.

Urrezko Domina emateko foru-dekretuan, Nafarroako Gobernuak dio ONCEk ikusmen-urritasuna eta bestelako urritasunen bat duten pertsonei arreta emateko "lan goresgarriaˮ egin ez ezik herritarrek pertsona horien arazoekiko duten sentsibilizazioan "aurrerapen nabarmenaˮ egin duela ere azpimarratu du. Izan ere, hainbat programa sustatu ditu, baita instituzio- eta gizarte-erakundeekin lankidetzan arituta ere, eremu ibilerrazak izatea lortu eta edozein motatako oztopoak kentzeko.


Ikuspegi orokorra

Miguel Carballeda ONCEko eta ONCE fundazioko lehendakaria, Nafarroako Urrezko Domina jaso izana eskertzen ( irudia handitu )

Domina ematea, Nafarroaren Eguneko ekitaldi nagusia, Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuaren klaustro isabelinoan izan da eta, bertan, Yolanda Barcina izan da buru.

Foru Komunitateko agintari nagusiak izan dira ekitaldian, eta Alberto Catalán Higueras Nafarroako Parlamentuko lehendakariak eta Lourdes Goicoechea Zubelzu lehen lehendakariorde eta Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu kontseilariak ere bertan parte hartu dute.

Urrezko Domina jaso duena Miguel Carballeda Piñeiro ONCEko eta ONCE fundazioko lehendakaria izan da. Harekin batera izan dira Valentín Fortún Arriezu Nafarroaren Onceko Lurralde Kontseiluko lehendakaria, Purificación Ortiz Ortiz ONCEko Nafarroaren lurralde-ordezkaria eta Laura Estañán Tenias eta Ibai López Lizarbe erakundeko afiliatu eta ikasleak.

Gizarteratze-eredu "bakarra eta miretsia"

Nafarroako Lehendakariak, mintzaldian, ONCEk "premia bereziak" dituztenen bizitza hobetzeko eta gizartea kontzientziatzeko egiten duen lana eskertu du.

Erakundeak bultzatzen duen gizarteratze-eredua ere goretsi du, "bakarra" eta "nazioartean miretsia" dela esanez. Jokoaren kudeaketa arduratsuak finantzatzen du eta gaineratu du "hezkuntza, enplegu eta, oro har, herritar guztietan" oinarritzen dela.

Yolanda Barcinak aitortu duenez, ONCEri saria emanda, "Nafarroak etorkizun hobea, bidezkoagoa eta bihozberagoa eraikitzera bideraturuko ekimenak aintzatetsi, babestu eta antzeratzeko sentsibilitatea eta gaitasuna du".

Halaber, onartu du halako ekimen goresgarri eta aberatsez gure gizarteko alderdi negatiboez baino gutxiago hitz egiten dela, baina horregatik ez direla gure garaiaren eta gizarteko dohainen isla.

 

Bestalde, Miguel Carballeda ONCEko eta ONCE fundazioko lehendakariak, eskerrak emateko mintzaldian, ilusioaz hitz egin du, eta "enpresa, erakunde eta gizartearen benetako eragileak diren pertsonen indarra, hobetzeko gaitasuna eta energia" dela esan du.

Carballedak azpimarratu du urritasunak dituzten pertsonek "herritartasun osoa" lortu nahi dutela eta ez diotela uko egingo "geure jendea etorkizunerako prestatzeko eta balioetan hezitzeko borrokan jarraitzeari", esate baterako, urritasunak dituztenekin eta ez dituztenekin gela eta ahaleginak partekatzea lortzeko.

Amaitzeko, Valentín Fortún ONCEko Nafarroaren lurralde-ordezlariak nafarren babesa ere eskertu du, "75 urtez gure saltokietara gerturatu direlako, gure lana ahalbidetzeko eta goizero lanera joateko jaikitzea den miraria gauzatzeko".

Musika-emanaldiak eta oroitzapenezko liburua

Ekitaldiko musika Carlos Etxeberriak zuzenduriko San José Abesbatzak eskaini du, eta "Navarra Televisión" katean eman dute.

Taldeak Nafarroako ereserkia, Bob Chilcott-en "The lily and the rose" (Lirioa eta arrosa) konposizio lirikoa eta Karl Jenkins-en "In dulci Jubile" (Poztasun gozoan) abesti melodiko alemana abestu ditu. Ekitaldiaren hasieran ere Nafarroako Gobernuko tronpeta eta tinbalen bandak Espainiako ereserki nazionala jo du. 

Amaieran, Barcina Lehendakaria, Íñigo Alli Gizarte Politiketako kontseilariak lagunduta, ONCEko ordezkariekin elkartu da eta erakundeak bete dituen 75 urteen eta fundazioaren 25 urteen oroitzapenezko liburu bat eman diote.

 

Nafarroako ONCE

ONCEk, Nafarroan, 805 afiliatu baino gehiago eta 214 langile ditu eta 1.200 enplegu eskaintzen ditu guztira, dituen enpresetan eta enpresa partaidetuetan.

ONCErekin eta fundazioarekin lotutako 1.234 pertsona daude guztira, Nafarroan dituen enpresetan edo enpresa partaidetuetan. 186 saltzaile ditu, hau da, erretiroagatiko bajak bete dira eta eremu horretan % 1eko hazkuntza netoa lortu da 2011rekin alderatuta.

2012an arreta emateko banako 206 programa antolatu, ikaste-postuetara egokitzeko 134 material sorta eta lanpostuetara egokitzeko 32 material sorta prestatu ziren eta 82 ikasleri arreta eskaini zien.

Gizarteratzeko egindako proiektuei dagokienez, iaz 17 proiektu onetsi ziren, 208.465 euroko aurrekontuarekin.

Horietatik hiru proiektu (44.215 eurokoak) enplegura bideraturikoak izan ziren eta beste 14 (164.250 euro) ibilerraztasunera. Zehazki, lau proiektu zentro eta zerbitzuak eraiki eta ekipatzeko izan ziren (101.965 euro), hiru gizartea sentsibilizatzeari buruzkoak (3.366 euro), beste hiru komunikabideen erabilerraztasunerako (33.500 euro), bi elkarteen mugimenduko erakundeetako jardueretarako (34.112 euro) eta beste bi enpleguko erabilerraztasunaren laguntzetarako (2.400 euro). Beste hiru proiektuak enplegua sortzeari buruzkoa (20.000), enplegu-trebakuntzarako (1.122 euro) eta garraio kolektiboari buruzkoa (12.000) izan ziren.

 

1988an sortu zenetik iazko urtera arte, ONCE fundazioak 245 proiektu egin ditu Nafarroan, 4.399.179 euroko inbertsioa eginda.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Aurreko urteetako sarituak

Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa