(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak azpimarratu du PISAren arabera Nafarroako hezkuntza-sistema bikaina dela Europan
asteazkena, 2013.eko abenduak 4


Iribas kontseilariak nabarmendu du zuzentasuna errendimendu onarekin bateratu dela eta gogorarazi du ikasleek erreferentzia diren herrialdeekiko aldea txikitu dutela.


Transcripción textual del video

José Iribas Nafarroako Gobernuko Hezkuntza kontseilariak Foru Komunitateko hezkuntza-sistema, Europa osoa kontuan hartuta, "bikaina" dela agertzen duen PISA txostena azpimarratu du. Horri lotuta, adierazi du Nafarroako ikasleek urtero-urtero hobetzen dituztela emaitzak eta gertuago daudela erreferentzia diren herrialdeek, hala nola Finlandiak eta Suitzak, lortutako emaitzetatik.

Ikasgela

Ikasgela.

José Iribas Nafarroako Gobernuko Hezkuntza kontseilariak Foru Komunitateko hezkuntza-sistema, Europa osoa kontuan hartuta, "bikaina" dela agertzen duen PISA txostena azpimarratu du. Horri lotuta, adierazi du Nafarroako ikasleek urtero-urtero hobetzen dituztela emaitzak eta gertuago daudela erreferentzia diren herrialdeek, hala nola Finlandiak eta Suitzak, lortutako emaitzetatik.

Adibidez, matematikan, 2009an, Nafarroa emaitzarik onenak lortu zituen Europako herrialdearen emaitzatik (Finlandia) 30 puntura zegoen eta, 2012an, 14 puntuko aldea egon zen (Suitzarekin alderatuta), hau da, 2009an baino 16 puntu gutxiago. Irakurmenean, aldea 39 puntukoa izatetik 15 puntukoa izatera pasa da (Finlandia erreferentzia gisa hartuta), 24 gutxiago. Zientzietan, 45etik 31ra jaitsi da aldea, 14 puntu gutxiago (Finlandiarekin alderatuta).

Iribasek adierazi du Nafarroa "Europan lehena izateko bide onetik doala". Matematikan, emaitzarik onenak lortu dituen Europako herrialdea Suitza izan da, 531 puntu lortuta. Nafarroak 517 puntu lortu ditu, hau da, Suitzaren emaitzetatik 14 puntura bakarrik dago. Irakurketan, Finlandiak izan du emaitzarik onena 524 punturekin; Nafarroak 509 puntu lortu ditu, hau da, Finlandiak baino 15 puntu gutxiago. Zientzietan, Europan puntu gehien lortu dituen herrialdea Finlandia izan da (545 puntu), eta Nafarroak 514 puntu jaso ditu, hau da, 31 puntuko aldea dute.

Zuzentasuna

Iribas kontseilariak Nafarroako hezkuntza-sistemaren zuzentasuna ere azpimarratu du. "2012ko PISAren emaitzek agerian uzten dute gure hezkutza-sistemak errendimendu ona eta zuzentasuna bateratzen dituela, eskalako maila baxuenetan ikasle gutxi daudelako eta emaitzak espero denaren gainetik daudelako, ikasleen eta familien maila soziekonomiko eta kulturala aintzat hartuta", esan du.

Halaber, adierazi duenez, PISAren eskalaren maila altuenetan dauden ikasle bikainen ehunekoa OCDEren eta EBren batez bestekoen antzekoa da, Espainiako datuekiko alde handia izan arren. "Hala ere, Nafarroak aurrera egin dezake talentu onenei probetxua ateratzeko eta maila zorrotzeneko ikasleen ehunekoa handi dezake", gaineratu du.

Iribas kontseilariak emaitza apart eta aipagarriak lortzeagatik zoriondu ditu ikasleak eta familiak, eta irakasle eta zuzendaritza-taldeei berariazko eskerrak eman dizkie.

"Beti merezi izan dute egindako lanagatiko esker ona, baina testuinguru soziekonomiko zailean lortutako emaitzekin, Espainian lehenak izateak eta OCDEren batez bestekoaren eta Europako batez bestekoaren oso gainetik egoteak meritu bikoitza du", esan du, eta Nafarroak funtsezko zerbitzu horren kalitateagatik nazioartean duen oihartzuna azpimarratu du.  Emaitza onak lortu dituzten herrialdeen eta OCDEko herrialdeen emaitzen eremu berean sartzen dira Nafarroaren emaitzak, esate baterako: Polonia, Herbehereak, Alemania, Belgika, Erresuma Batua, Estonia, Suitza, Zeelanda Berria eta Kanada. "Datuak oso itxaropentsuak dira", gehitu du.

Emaitza onenak matematikan lortu dira; ondoren zientzietan eta irakurmenean, hurrenkera horretan. PISAk 2009an egin zuen azken ebaluazioari dagokionez, nolabait hobetu dira matematika eta zientzietako gaitasunak; irakurketan izan den hobekuntza nabariagoa izan da.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa