(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak gaur eman du nekazari eta abeltzainei 48,4 milioi euroko NPBren laguntza zuzenak ordaintzeko agindua asteazkena, 2013.eko abenduak 4


43,3 milioi euro nekazaritzari dagozkio eta gainerako 4,5 milioi euroak abeltzaintzari.


Nafarroako Gobernuak gaur eman die banku-erakundeei nekazari eta abeltzain onuradunei NPBren (Nekazaritza Politika Bateratua) laguntza zuzenak ordaintzeko agindua. 48.411.016 euroko laguntzak dira, 43,8 milioi euro nekazarientzat eta gainerako 4,5 milioi euroak abeltzainentzat.

Nekazaritzarako laguntzetan, 43.869.293 milioi euroko ordainketa urrian aurrerakin gisa ordaindu zenaren saldoa dira, hau da, gainerako % 50a. Horrretatik, zati handiena (43.733.807 euro) ordainketa bakarrerako araubideari dagokio, 134.216 euro txandaketari eta oskoldun fruituei eta gainerako 1.269 euroak kalitatezko lekadunei.

Abeltzaintzarako 4.541.723 euroko laguntzak honela banatuko dira: ahuntzen sektoreko desabantaila espezifikoak konpentsatzeko (147 titular, 4.707 buru, 18.354 euro), esnetarako behin-haziendaren sektoreko desabantaila espezifikoak konpentsatzeko (205 titular, 13.203 buru, 845.063 euro), behi ume-hazleengatiko prima ordaintzeko (895 titular, 24.036 buru, 3.098.276 euro), eta haragitarako behi-haziendak dituzten abeltzainak kaltetzen dituzten desabantaila espezifikoak konpentsatzeko (1.069 titular, 28.876 buru, 580.029 euro). Horrekin, aurten, amaitu dira NPBren laguntza zuzenak 2014ko otsailera arte. Orduan ordainduko dira orain eman diren laguntzen gainerako % 20a, baita ordaintzeke dauden abeltzaintzarako beste laguntza batzuk ere.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa