(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako merkatarien kolektiboek 477.000 euro jasoko dituzte dinamizazio- eta sustapen-ekintzetarako

astelehena, 2013.eko abenduak 9


Zati handiena merkataritza-animazioa, publizitatezko zozketak, marketina eta publizitatea egiteko kanpainetara bideratuko da.


La Morea zentro komertziala.

Nafarroako Gobernuko Turismo eta Merkataritza Zuzendaritza Nagusiak 477.216,45 euroko diru-laguntza eman du. Horri esker, 27 merkatari-elkartetako eta Nafarroako Merkatarien Federazioko Merkataritzako jarduketarako 28 programa finantzatuko dira. Programa horiek merkataritza-animazio eta dinamizaziorako kanpainak, publizitatezko zozketak, marketina, publizitatea eta abarretan oinarritutako sustapen-jarduerek osatzen dituzte.

Merkataritzako integrazio estrategikorako laguntzak ere eman dira. Horiez baliatuta, bideragarritasun-azterketak, aktibo finkoen inbertsioak eta enpresen arteko egitura sustatzea bezalako jarduerak gauzatuko dira. Azken laguntza horiei esker salgaien eta zerbitzuen 2 zentralek eta "mugako merkataritza" bateratzeko 2 proiektuk izan dituzte onurak.

Guztira, duela gutxi ebatzi den 2013an merkataritza-kolektiboak kudeatu eta sustatzeko laguntzen deialdira aurkeztu ziren 36 elkarteetatik 32 izan dira onuradunak.  Diru-laguntzen helburua enpresek elkarte eta kooperatibak sortzea sustatzea da, merkataritza sustatzeko estrategiak garatu eta merkataritza-enpresen errentagarritasuna hobetzeko, erosketa-zentralak sortu eta enpresak bateratzeko bestelako formulak baliatuta. 

2013ko deialdian, 2012ko azaroaren 1etik 2013ko azaroaren 31ra arte egindako ekintzek jaso ahal izan dute diru-laguntza.

Emakiden banaketa

Proposaturiko emakidak honela banatuko dira:

456.242,04 euroko laguntzak emango dira (2012. urtean 489.157,10 euro eman ziren) Merkataritzako jarduketarako programak gauzatzeko. Zenbatekoa honako partida hauetan banatuko da: merkataritzako aholkularitza teknikorako 16.416,72 euro, merkataritza sustatzeko 400.273,26 euro eta hedatzeko, sentsibilizatzeko eta sustatzeko ekintzetarako 39.552,05 euro.

Bestalde, 20.974,41 euroko laguntzak ere emango dira (2012an 16.284,24 eurokoak izan ziren) Merkataritzako integrazio estrategikorako, partida hauen arabera banatuta: bideragarritasun-azterketak (2.250 euro), aktibo finkoen inbertsioa (2.285,75 euro) eta sustapena (16.438, 66 euro).


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa