(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Hezkuntza Ministerioak 100.000 euroko diru-laguntza eman die Nafarroako LHko bost proiekturi berritzaileak izateagatik

asteartea, 2013.eko abenduak 10


3D diseinuen, altzarien, lorezaintzaren, enplegu-bilaketaren eta automatizazio industrialaren alorrean egindako ekimenak dira.


Lanbide Heziketako (LH) Nafarroako bost proiektuk Hezkuntza, Kultura eta Kirolaren Ministerioaren 100.000 euroko diru-laguntza jasoko dute berrikuntza didaktikoa eta teknologikoa eta LH zentroetan edo arte-eskoletan ekintzailetza sustatzeagatik.

Hautatutako ekimenak berritzaileak dira honako esparru hauetan: 3D industria-diseinua (Lizarrako LHI politeknikoak garatutakoa), altzariak eta egurra (Iruñeko Donibane IB), lorezaintza eta loreak (Iruñeko Nekazaritza eta basogintzako IB), enplegu-bilaketa eta ikus-entzunezko teknologia berrien bidezko elkarlana (Iruñeko Donapea LHI) eta soldaduraren sektoreko automatizazioa (Iruñeko Virgen del Camino LHI).

Deialdira Nafarroako hamabost proiektu aurkeztu dira, LHko zentroetako eta arte-eskoletako irakasle taldeek asmatutakoak. Garapen eta berrikuntza didaktikoaren, berrikuntza teknologiko eta ekintzailetzaren, eta enpresa edo zentro teknologikoekin elkarlanean egindako proiektuen garapenaren modalitatekoak izan dira.

Hautatu diren proiektuak

Garapen eta berrikuntza didaktikoaren kategorian, Lizarrako LHI politeknikoaren "Prototipado y diseño industrial 3D para técnicos en fabricación, modelado, arte y construcciones metálicas" (Prototipoak egitea eta 3D industria-diseinua teknikarientzat, fabrikazioan, ereduak egitean, artean eta metalezko eraikuntzetan erabiltzeko) proiektua hautatu da, eta 22.000 euro jasoko ditu. Proiektuaren arabera, prototipoak egitearen teknologiak (3D inprimaketa) nabarmen murriztu du ordenagailu bidez sortutako hiru dimentsioko diseinuak oinarri hartuta eredu fisikoak ekoizteko denbora. Proiektuaren asmoa teknologia hori heziketaren aldetik garatzea eta LH zentroetan eta arte-eskoletan ezartzea da.

Berrikuntza teknologikoaren eta ekintzailetzaren modalitatean hiru proiektu saritu dira. Horietako bat "DI.MA.TEK. Diseño, madera y tecnología" (DI.MA.TEK. Diseinua, egurra eta teknologia) da, Iruñeko Donibane IBrena. Horrek ere 20.000 euro eskuratuko ditu. Helburua Egurra eta altzariak lanbide-familiako titulu berrietan malgutasuna eta lehiakortasuna garatzea da, bai diseinuan, bai egurrezko elementuen edo altzarien ekoizpen eta instalazioan, baliabide teknologiko, software eta prestakuntzaren bidez.

Iruñeko Nekazaritza eta basogintzako IBren "Simulación de empresas de servicios integrales en jardinería y floristería" (Lorezaintza eta loreen arloko zerbitzu osoko enpresen simulazioa) proiektua ere hautatu da, eta 18.000 euro jasoko ditu. Lorezaintzako eta loreen arloko produktu eta zerbitzuak ekoiztu eta merkaturatzen dituen enpresa bat abian jartzearen simulazioa egiten du, ikasleek sektoreko enpresa bat sortzea, kudeatzea eta antolatzeari lotutako jardueren ikuspegi osoa izan dezaten.

Kategoria bereko hirugarren proiektu saritua "Emprendimiento, búsqueda de empleo y potenciación del coworking a través de las nuevas tecnologías audiovisuales" izan da (Ikus-entzunezko teknologia berrien bidezko ekintzailetza, enplegu-bilaketa eta elkarlanaren sustapena). Iruñeko Donapea LHIkoek diseinatu dute eta 18.000 euroko diru-laguntza jasoko du. Helburua ikasleak ikus-entzunezko teknologia berrien kudeaketan eta erabileran gaitzea da, ondoren, gaitasun horiek enplegua bilatzean eta ekintzailetzan aplikatu ahal izan ditzaten. Esate baterako, bideo-curriculuma sortzea eta beste zentro batzuekin, adibidez, Tafallako LHIrekin (lankidea da dagoeneko), zerbitzuak trukatzeko elkarlana edo lankidetza sustatzea proposatzen dira.

Amaitzeko, enpresa edo zentro teknologikoekin elkarlanean arituta proiektuak garatzearen modalitatean Iruñeko Virgen del Camino LHIk Schmidt-Clemens Spain enpresarekin garatutako "Estudio de viabilidad de la automatización robotizada del montaje del Weldolet y Sockolet en colector" (Hodi biltzailean Weldolet eta Sockolet automatizazio robotizatu bidez muntatzearen bideragarritasun-azterketa) ekimena hautatu da.

Proiektuaren helburua Schmidt-Clemens Spain enpresak altzairu herdoilgaitzezko hodietan harguneak eskuz soldatu ordez soldatze robotizatu bidez jartzeko bideragarritasun-azterketa egitea da.  Prozesuaren konplexutasunak altzairu herdoilgaitz austenitikoak (tenperatura handiekiko erresistenteak dira), jarri beharreko material betegarriaren kopurua, hargunearen ingurua soldatzea (360 º) eta pororik eza dira.  Irtenbide egokia aurkitzeak nabarmen handituko luke produktibitatea.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa