(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Osasun Departamentuak NOGeko Larrialdietarako zerbitzu berriaren ekipamendua esleitu du 1,5 milioi euroren truke asteazkena, 2013.eko abenduak 11


Lizitazioaren aurrekontuari dagokionez % 17,2ko beherapena izan duen kontratazioa eginda, itxura guztien arabera, instalazioak 2014ko bigarren hiruhilekoan jarriko dira martxan.


Transcripción textual del video

Osasunbidek Nafarroako Ospitaleguneko (NOG) Larrialdietarako eraikin berriko ekipamendua esleitu du 1,5 milioi euroren truke, hau da, lizitazioaren prezioari dagokionez % 17,2 gutxiago. Ekipoak kontratatuta, instalazioak datorren urteko bigarren hiruhilekoan irekiko dira.

Ebakuntza-gela.

Ebakuntza-gela baten irudia

Osasunbidek Nafarroako Ospitaleguneko (NOG) Larrialdietarako eraikin berriko ekipamendua esleitu du 1,5 milioi euroren truke, hau da, lizitazioaren prezioari dagokionez % 17,2 gutxiago. Ekipoak kontratatuta, instalazioak datorren urteko bigarren hiruhilekoan irekiko dira.

Hala jakinarazi dio Marta Vera Osasun kontseilariak Nafarroako Gobernuari gaur goizean izandako bileran. Zerbitzu berria irekitzeak gaur egun bi eraikinetan (lehengo Nafarroako Ospitalea eta Bideko Ama Birjina) kokatuta dauden larrialdi orokorrak bateratzea ahalbidetuko du, eta hornidurak ere nabarmen hobetuko dira, pazienteen arretaren kalitatea hobetuz. NOGek, iaz, larrialdietako 166.808 kasu artatu zituen.

Ekipamendua

Ekipamenduaren kontratazioa iragan maiatzean atera zen lehiaketara. 1.879.820 euroko aurrekontua zuen (BEZa barne), hamahiru lotetan banatuta. Horien artean zeuden osasuna aztertzeko gailuak (OTA, ekografoa, X izpien bidezko diagnostikoa egiteko ekipoak), material eta ekipo txikiagoak (desfibriladoreak, arnasgailuak, monitoreak etab.) eta askotariko altzariak (ohatilak, kontsulta-besaulkiak etab.). Lizitazioan 59 proposamen aurkeztu ziren.

Azkenean, ekipoak 1.556.497,80 euroren truke esleitu dira, hau da, aurrekontuaren % 17,2ko beherapenarekin. Loteen esleipendunak Normedan SL, Nihon Kohden Ibérica SL, Esaote España SA, Carburo Metálicos SA, Dentalite Norte SA, Insanex SL, Drager Medical Hispania SA, Optomic España SA, Fujifilm Europe Gmbh, Philips Ibérica SA eta Steris Iberia SA enpresak izan dira.

Eskuratutako ekipoei dagokienez, zenbatekoagatik azpimarratu beharrekoa da OTA ordenagailu bidezko tomografiak egiteko eskanerra, 583.000 euroren truke esleitu baita, hau da, lizitazioaren aurrekontua baino % 20,31 gutxiago. Gailuak 64 mozte ere egiten ditu erradiologia-azterketa dinamikoetarako. Erradiazioa gutxitzen duten X izpien ekipo digital robotizatuak ere eskuratu dira. 352.000 euroko kostua izan du, hasierako aurrekontuarekin alderatuta % 18,14 gutxiago.

Hornidura berrien xehetasunak

NOGen Larrialdietarako Zerbitzu bateratua izango duen eraikina lehengo Nafarroako Ospitalea zegoen lursailean dago. 14.377 m2-ko lurzoru erabilgarria du, eta horietatik 3.500 m2 larrialdietarako dira, beraz, gaur egungo tokiaren azalera bikoiztuko du (1.500 m2).

Hala, 25 pertsonatik 29ra handituko da aldi berean arreta jaso dezaketenen kopurua. 8 areto eta gela berezi egotetik 15 egotera aldatuko da, eta itxaroteko gelak 3 izatetik 6 izatera pasako dira. Larrialdiek bi zirkuitu izango dituzte:  bata paziente arinentzat (A zirkuitua) eta bestea paziente larrientzat (B zirkuitua). Erabilera anitzeko areto bat ere egongo da hogeita hamar lekurekin, eskari ugari daudenerako ekipatuta eta prestatuta. Zehazki, 66 pertsona ere artatu ahal izango dira aldi berean larrialdietan (orain 25 pertsona arta daitezke), horietatik sei egoera kritikoan daudenen aretoan eta 60 erabilera anitzeko aretoan.

Eraikin berriak heliportua du teilatu lauan, deskontaminaziorako gela, isolamendurako gelak, zuzenean heliportura lotuta dagoen anbulantzientzako lurperko aparkalekua eta anbulantzientzako eta oinezkoentzako sarrera bereiziak.

Eraikinaren obrak Acciona Infraestructuras eta Soniclima Industrial enpresek osaturiko ABEEk egin ditu, eta 21.324.371 euroko aurrekontua izan dute.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Sotoaren planoa
Beheko solairuaren planoa
Lehen solairuaren planoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa