(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Osasun Departamentuak nerabeen artean drogen kontsumoa saihesteko gida argitaratu du
osteguna, 2013.eko abenduak 12


12 eta 18 urte arteko seme-alabak dituzten gurasoei zuzenduriko gida da, eta drogei, familian babesteko faktoreak garatzeko bideei eta drogak kontsumitzen dituztela hautemateko adierazleei buruzko informazioa ematen du.


Transcripción textual del video

Osasun Departamentuak nerabeen artean dograren kontsumoa saihesteko gida argitaratu du. 12 eta 18 urte arteko nerabeak dituzten familientzat da batez ere, eta helburu nagusia gurasoei seme-alabak drogetatik babesten laguntzea da.

Gidaren azala.

Osasun Departamentuak nerabeen artean dograren kontsumoa saihesteko gida argitaratu du. 12 eta 18 urte arteko nerabeak dituzten familientzat da batez ere, eta helburu nagusia gurasoei seme-alabak drogetatik babesten laguntzea da.

Gorka Moreno da "Seme-alabei drogen arloan laguntzea" gidaren egile nagusia. Egilea Proyecto Hombre Navarra Gizakia Helburu Fundazioko Suspertu programan ari da lanean, eta gida prestatzeko lanean aritu dira, baita ere, Drogomenpekotasunaren Foru Planeko eta Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko teknikariak (Jesús Domínguez, Raquel González, Mariví Mateo, Rosa Múgica eta Mª José Pérez Jarauta).

Gida gaur goizean aurkeztu du Marta Vera Osasun kontseilariak, eta Gorka Morenok eta Mª José Pérez Jarauta Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Osasuna Suatatzeko Ataleko buruak ere ekitaldian parte hartu dute.

Argitalpenak 18.000 aleko tirada du (15.000 gaztelaniaz eta 3.000 euskaraz) eta asmoa ikastetxeetan, drogei buruzko udal-planetan, udalen gizarte-zerbitzuetan, osasun-zentroetan, gurasoen elkarteetan eta bestelako gizarte-erakundeetan banatzea da; eskatzen duten familiei ere emango zaie. Argitaratzeak 11.796 euroko kostua izan du, eta konfiskatutako ondasunen funtsaren bidez Drogei buruzko Plan Nazionalarekin batera finantzatu da.

Heziketa-estilo indargarria eta positiboa garatzea

Liburuxkak sei kapitulu ditu: lehenengoan nerabeak drogak kontsumitzen hasteko arrazoiez hitz egiten da, eta substantziak eskuratu ahal izatea, gizarte-eredua, eskolako eta familiako giroa, lotsa gainditzeko beharra, nagusi sentitu nahi izatea edo talde baten parte izatea aipatzen dira horren eragile gisa. Horri aurre egiteko, babesteko faktoreen garrantzia aipatzen da: informazioa, autoestimua sustatzea, trebetasun sozialak garatzea, aisialdirako aukerak ematea etab.

Bigarren zatia familiek egin dezaketenari buruzkoa da, edo heziketa-estilo indargarri eta positiboak garatzeko moduari buruzkoa, komunikazio egokia eta arau eta mugak ezarrita lor daitekeena. Hirugarren zatian kezkatzeko jokabide eta seinaleak aipatzen dira, izan ere, bat baino gehiago antzemanez gero, adingabeak drogak hartzen dituela adieraz dezake. Jokabide horietako batzuk dira, esate baterako, suminkor egotea, bat-bateko jarrera-aldaketak izatea, eskolako errendimenduak behera egitea, ohiz kanpoko ordutegiak izatea, lagunak eta ohiturak aldatzea edo arrazoirik gabe dirua modu bitxian erabiltzea.

Gidak benetako hiru istorio ere kontatzen ditu, antzeko egoerei aurre egiteko adibide gisa balia daitezkeenak. Azken bi kapituluetan, substantziei eta horien izenei, eraginei, legezko egoerari eta abarrei buruzko informazio orokorra agertzen da. Uste okerrak desmitifikatzen ditu eta laguntza nola eskatu eta nora jo daitekeen (Drogomenpekotasunaren Foru Planeko telefonoak) azaltzen du, eta udaletako gizarte-zerbitzuen eta osasun-zentroen web-helbideak ere ematen ditu.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa