(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Hautatu dituzte merkaturatzeko babesa jasoko duten LHko ikasleen zortzi proiektuak

osteguna, 2013.eko abenduak 12


Nafarroako Gobernuak sustatzen duen Ideiagintza programaren barruan sortutako ekimenak gauzatzeko orientazioa, aholkularitza eta laguntza izango dute.


Lanbide heziketako titulua duten 15 ekintzailek sustatutako zortzi proiektu hautatu dituzte Ideiagintza proiektuan parte hartzeko. Proiektua Nafarroako Gobernuak sustatu du eta Nafarroako LHko ikasle eta tituludunei enpresa berriak abian jartzen laguntzeko da .

Redecore (erabilitako altzarien salerosketa), La dulce Lola (sormenezko gozogintza), Avance (irudi- eta diseinu-zerbitzuak), Antena-kommutadorea, Navarra Deportiva (komunkazio-plataforma), Ludoteca Boliche (ludoteka), Reyno gourmet móvil (sukaldaritza mugikorra) eta Motor Van (furgonetak egokitzea) dira proiektuak.

Ekimenek Nafarroako Enpresa eta Berrikuntzarako Europako Zentroa (CEIN) sozietate publikoaren aholkularitza jaso eta sozietate hori izango dute tutore, merkaturatzeko berariaz diseinaturiko laguntza-programa baten bidez.

Programaren nondik norakoak

Programa "ekintzailetza bizkorra" delakoan oinarritzen da, ekintzailea albait azkarren has dadin asmatutakoa lantzen, merkatuan proba eginez. Horrek asmatutako produktuak edo zerbitzuak funtziona dezakeen edo ez egiaztatzen lagunduko dio. Funtzionatu ezean, jatorrizko hipotesia moldatu ahal izango du merkatuan ikusitakora modu aproposenean egokitzeko.

Ekimenak enpresa gisa prestatzeko, eta ikuskera horri jarraiki, negozio-eredua, aurkezpena edo proiektuaren edo zerbitzuaren prototipoa bezalako alderdiak landuko dira.  Halaber, lanerako toki iraunkorra izango dute CEINen instalazioetan.

CEINeko ekintzailetzako profesionalez gain, prozesuan lanbide-heziketako tutore tekniko adituek parte hartuko dute (ekimenetako produktuaren edo zerbitzuaren garapena babesteko), baita esperientziadun enpresen arloko kontseilariek ere (enpresa berriak abiaraztean horien balioa hobetuko dute).

Programan parte hartuko duten proiektuak aurkeztutako 20 hautagaitzaren artetik aukeratu dira. Horietan Donapea, Cuatro Vientos, ETI Tutera, Corellako arte-eskola, Virgen del Camino IB, Burlata IB, Ciser, Estna, Sierra de Leire BHI eta Mariana Sanz BHI zentroetako lanbide-heziketako 41 ikasle edo tituludunek parte hartu dute.

Berriki Foru Komunitateko LHko zentroetan ezarri diren enpresak bultzatzeko bulegoek burutzen duten laneko jardueretako bat da, eta helburua ikasle eta tituludunen ekimen eta negozio eta autoenplegurako ideiak detektatzea da, ondoren horiei merkaturatzeko orientazioa eta laguntza eskaintzeko.

Ideiagintza proiektua Hezkuntza Departamentuak bultzatzen du Lanbide Heziketako Zerbitzuaren bidez, eta CEINen eta Nafarroako Enpresaburuen Konfederazioaren laguntza du.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa