(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

87 enpresak lehiakortasuna handitu dute gizarteko eta ingurumeneko eragina hobetzen duten jardunen bidez
ostirala, 2013.eko abenduak 13


Nafarroako Gobernuak 1,5 milioi euro inguru baliatu ditu 2005. urtetik Enpresen gizarte-erantzukizuna eta ekoberrikuntza bezalako neurriak ezartzeko.


Taldeko argazkia

Goicoechea kontseilaria Sarriarekin eta saritutako enpresetako ordezkariekin. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak, gaur goizean, 87 enpresaren konpromisoa eskertu du, kudeaketa arduratsua eginik lehiakortasuna handitu baitute Enpresen gizarte-erantzukizuna (EGE) eta ekoberrikuntza bezalako jardunen bidez. Neurri horiei esker, enpresek gizartean eta ingurumenean duten inpaktua hobetzen da.

Lourdes Goicoechea Zubelzu Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu kontseilariak eta José Antonio Sarría Terrón Nafarroako Enpresaburuen Konfederazioko lehendakariak diplomak eman dizkiete saritutako erakundeei Nafarroako Enpresaburuen Konfederazioarekin eta Nafarroako Ingurumen arloko Baliabide Zentroarekin (CRANA) batera antolatutako jardunaldian. 

Enpresen ekintzak Enpresen gizarte-erantzukizuna (EGE) Nafarroan eragin, sustatu eta bultzatzeko programa orokorraren eta Enpresa eta Ingurumena programaren baitan egin dira. Erakunde partaideek gizartean eta ingurumenean duten inpaktua hobetzeko estrategiak ezarri dituzte eta, hala, lehiakortasuna hobetu dute merkatuan nabarmendutako erakundeak direlako.

1.410.479 euroko laguntza publikoak gizarte-erantzukizunaren neurria ezartzeko

Estrategiak gauzatzeko InnovaRSE metodologia aplikatu da. Metodo hori Enterprise 2020 Europako ekimenak aintzat harturikoa da, EGEren alorreko Europako politikekin bat datorrelako. Enpresen gizarte-erantzukizuna (EGE) Nafarroan eragin, sustatu eta bultzatzeko programa orokorraren bidez, EGE hausnarketarako eta hobekuntza iraunkorrerako, egoera bakoitzera egokitze den, enpresei eguneroko laguntza ematen dien eta epe ertain zein luzerako estrategia oinarri duen prozesu gisa proposatzen duen metodologia aplikazten duten erakundeentzako laguntzak ematen dira. Programa abian jarri zenetik 778.232 euro jaso dituzte 253 enpresak.

Bestalde, 400 enpresak baino gehiagok parte hartu dute Enpresa eta Ingurumena programan 2005ean ezarri zenetik. Programa hori Nafarroako Gobernuaren, Nafarroako Enpresaburuen Konfederazioaren eta CRANAren arteko lankidetza-hitzarmenetik sortutakoa da. Aholkularitza, kontu-ikuskapenak, hobekuntza-planak eta metodologien azterketa eta garapena burutzen dira enpresek ingurumena kalitatearen eta enpresen lehiakortasunerako faktoretzat har dezaten, eta ez garapenaren eragozpen gisa. Hitzarmenaren bidez Nafarroak 632.247 euro inbertitu ditu programan.

Jardunaldian Germán Granada Forética sarearen zuzendari nagusiak hitz egin du. Sare hori EGEren garapenean parte hartzen duten erakunde eta profesionalena da. Halako neurriak aplikatzean izandako esperientzia azaldu duten enpresetako ordezkariak ere mintzatu dira. Zehazki, automozioaren sektorean eta nekazaritzako elikagaien industrian duten esperientziaren garrantzia azpimarratu da. Gainera, enpresetan ekoberrikuntza nola lan daitekeen azaltzen duen gida aurkeztu dute eta CRANA partaide duen Europako ENECO2 proiektuaren berri eman da. Amaitzeko, Imelda Lorea Lan eta Arriskuen Prebentzioko zuzendari nagusiak eta Javier Martinena Nafarroako Enpresaburuen Konfederazioko idazkari nagusiak jardunaldiari amaiera eman diote.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa