(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak Foru Komunitateko ETAren terrorismoari buruzko lehen bilduma historikoa argitaratu du ostirala, 2013.eko abenduak 13


“Relatos de Plomo” liburuaren lehen liburukiak 1960 eta 1986 urteen arteko atentatu guztien kronikak eta biktimei egindako elkarrizketak biltzen ditu.


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak 1960tik 1986ra Foru Komunitatean egindako ekintza terrorista guztiak zehaztasunez biltzen dituen lehen argitalpen historikoa aurkeztu du. "Relatos de Plomo" da liburuaren izenburua eta urte horietan gertatutako indarkeriazko ekintzei buruzko 190 kronika jasotzen ditu, baita ETA banda terroristaren atentatuak zuzenean jasan zituztenei egindako 25 elkarrizketa ere.

 

Liburuaren azala. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak 1960tik 1986ra Foru Komunitatean egindako ekintza terrorista guztiak zehaztasunez biltzen dituen lehen argitalpen historikoa aurkeztu du. "Relatos de Plomo" da liburuaren izenburua eta urte horietan gertatutako indarkeriazko ekintzei buruzko 190 kronika jasotzen ditu, baita ETA banda terroristaren atentatuak zuzenean jasan zituztenei egindako 25 elkarrizketa ere.

Argitalpena Nafarroako Gobernuak 1960. urtetik gaur egun arte Foru Komunitatean izandako ETAren indarkeria terroristak eragindako kalteak zehaztasunez eta ikuspegi historikotik jasotzea helburu duen proiektuaren parte da. Proiektuaren asmoa indarkeria hori jasan izan duten pertsona guztien memoria eta kontakizunak berreskuratzea ere bada. Datorren 2014. urtean, lanaren bigarren liburukia aurkeztuko dela aurreikusi da, eta 1987. urtetik gaur egin arteko kronikak eta testigantzak kontatuko ditu. Proiektuaren bilakaeraren jarraipena egiteko, http://www.relatosdeplomo.es/ web-orria eta @relatosdeplomo Twitter kontua sortu dira.

1960. urtetik, ETAk 42 pertsona hil zituen Nafarroan (14 hilketa-kasu epaiketarik egin gabe amaitu dira), ehundaka pertsona zauritu zituen eta gizarte osoari mehatu, estortsio eta xantaia egin zien. Hori dela-eta, Foru Gobernuak 2012ko urtearen hasieran erabaki zuen proiektu bat abian jartzea, Nafarroako gertatu berriko historiako garai hori ahaztu ez zedin eta etorkizunean antzeko gertaerarik ez jazotzen laguntzeko.

Lehen liburukia gaur goizean aurkeztu dute Juan Luis Sánchez de Muniáin Kultura eta Turismo kontseilariak eta Javier Marrodán kazetari eta lanaren zuzendariak (historian doktorea eta Nafarroako Unibertsitateko irakaslea da). Liburukiaren egile taldea Gonzalo Araluce, Rocío García de Léaniz eta María Jiménez kazetariek osatzen dute.

Nafarroako Gobernuak ia 600 orrialde dituen liburuaren 2.000 ale argitaratu ditu; ostiral honetatik aurrera egongo dira salgai 20 euroren truke.

Istorioak berreskuratzea

Liburuaren hitzaurrean, Javier Marrodanek lanaren helburuak aipatzen ditu: "Gertatutakoaren kontakizun zehatza eta osatua da, mehatxuak edo gaitzondoa areagotu ordez. Garai gaitzesgarria izan dena amaitzea ahalbidetuko du, ezer ahaztu gabe, gaizkide edo interesdunik gabe, gertakarien larritasuna txikitu gabe, horiek interpretatu eta salbuetsi gabe. Historiak gizaki hobeak izaten lagunduko digu, zintzotasunez idazten baldin bada. Ikuspegi hori oinarri jarri zen abian liburuaren proiektua".

Kazetariak Muñoz Molinaren aipu bat ere gehitu du hitzaurrean, bere ustea ezin hobeto azaltzen duelako liburuaren asmoa: "Gertatu zena zehaztasun osoz kontatu behar da, orain, protagonista, testigu, heriotzarik izan ez duten biktima gehienak bizirik daudelako eta oroitzapenak argi dituztelako (...) Kontatu egin behar da gertatutakoa desitxura ez dadin eta borreroek eta arduradunek bidegabekerien aliatu ezin hobea den ahanztura balia ez dezaten".

Helburua hori izanik, egileek xehetasunak bilatu dituzte, datuak eta testigantzak bildu dituzte, argazkiak eta txostenak aurkitu eta testu soil, zehatz eta erakargarria idatzi dute.

"Beldurtzekoak dira 1980 edo 1981ean agertu ziren azal batzuk, terrorismoari buruzkoak izan ziren bost titular ere aldi berean ikusi baitziren. Urte haietan, krimen batzuek albiste laburren eztolda-zulotik egiten zuten ihes, Arcadi Españak esandako esaldi batekin laburtzearrenˮ, esan du Marrodanek. Hori dela-eta, lana ETA 1960 eta 1986 artean egindako atentatu guztien zerrenda zehatza da, garrantzi txikiagoko beste gertakari batzuk ere jasotzen dituen kronologia luzeak dituena.

Iturriak

"Hildakoen, jazarritakoen, xantaia jasan zutenen, kanporatuen eta torturatuen" kronika zehatzak eta oroitzapen osoa biltzeko, libururako hainbat iturri eta tokitatik lortu da informazioa. Hemerotekak funtsezko iturriak izan ziren. Diario de Navarra egunkariaren bildumak eta El Pensamiento Navarro, ABC, El País, La Gaceta del Norte... bezalako beste iturri batzuetako ale ugari aztertu ziren modu sistematikoan. Izan ere, "testua batzuetan txikiak ziren ekarpenekin osatzen (abizen bat, data bat, lekuko baten kakotx arteko adierazpena)" lagundu zuten.

Guardia Zibilaren eta Espainiako Poliziaren agiritegietan ere kontsultatu da atestatu, txosten eta eginbideetako informazioa eskuratzeko. Horrez gain, epai judizial, liburu, memoria eta tesietako informazioa ere jaso da kontaketa osatzeko.

Irudiak balio erantsi garrantzitsua dira liburuan. Kronikaren ezinbesteko osagarria baita, xehetasunak eta aurpegiak gehitu, uneak bere horretan utzi eta zoritxarreko gertakari horiek gogoraraztea eragiten duelako. Irudi horiek Diario de Navarraren argazkien bildumari esker lortu dira, baina baita beste egunkari batzuri, Iruñeko Udal Artxiboari eta funts partikularrei esker ere.

Testigantzak

Marrodanek dioenez, liburuari egin zaion ekarpenik baliotsuena egindako elkarrizketak direla: "Behin albistegien hasieran agertu zen krimena izan zen bizimodu gogor eta anonimoaren hasiera pertsona horientzat" (...) "Beharbada liburua kazetaritza eta historia uztartzen dituelako, bataz eta besteaz arduratzen saiatu gara: gertaerak berreraiki eta horiek bizi izan zituztenen kontaketa idazteazˮ.

Kazetariak aipatu duenez, krimen horien biktimek ez zuten beraien justizia egin, ez zuten mendekurik nahi izan, ez zituzten euren printzipioak baztertu eta "duintasuna erakutsiz saihestu izan dituzte aurreikusi ezin diren ondorioen hazkuntzaˮ. Hori dela-eta, "bakeari egindako ekarpen hain erabakarria" eskertu behar zaie.

"Recuperar la voz, la memoria y la dignidad" izenburudun aurkezpena

Yolanda Barcina Nafarroako Lehendakaria da liburuaren hasierako "Recuperar la voz, la memoria y la dignidad" (Ahotsa, memoria eta duintasuna berreskuratzea) aurkezpena idatzi duena. Barcinak, egindako hausnarketan, Nafarroako azken 50 urteetan gertatu denaren balantze gogorra egin du. 42 pertsona hil ziren; 42 familia betirako hautsi ziren, ehundaka pertsona zauritu ziren eta beste horrenbestek gorputzeko atalen bat galdu zuten; milaka pertsona mehatxatu, hertsatu ziren eta xantaia egin zitzaien.

Lehendakariak dioenez, liburuaren helburua dagoen zorra kitatzea da, eta "Nafarroan ETAren terrorismoaren biktima izan direnetatik bat ere ez ahaztea, Nafarroako demokrazian berriki gertatutako historiako heroiak izan direlako".

Halaber, adierazi du nafarrok betebehar historikoa dugula armen garaia berriz errepikatzen ez dela eta datozen belaunaldiek 1960tik 2011ra banda terrorista batek, proiektu politiko totalitario bat ezartzeko helburuarekin, gure lurraldean beldurra ezarri izana ahazten ez dela bermatzeko.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa