(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 149.000 euro eman dizkie bederatzi tokiko erakunde eta ureztatzaileen komunitateri lubetak konpontzeak eragindako gastuak ordaintzeko astelehena, 2013.eko abenduak 16


Gobernuaren laguntzekin gastuen % 100 ordain daitezke.


Uholdeak Nafarroako Erriberan.

Nafarroako Erriberako zelaiak urak hartuta.

Nafarroako Gobernuak 149.015 euroko laguntzak eman dizkie bederatzi tokiko erakunde eta ureztatzaileen komunitateri euste-dikeak edo kaltetutako lubetak berehala eta atzerapenik gabe konpontzeko gastuak ordaintzeko. Kalteak urte honen lehen hiruhilekoan izandako euri-jasen ondoriozko ibaien ur-goraldiek eragin zituzten.

Arguedas, Buñuel, Cabanillas, Cárcar, Fontellas, Fustiñana eta Ribaforadako udalek, Cadreitako Ureztatzaileen Komunitateak eta Mosquerako Zelaiko Ureztapenen Sindikatuak jasoko dituzte laguntzak.

Kasu guztietan, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuak emandako laguntzak aipatutako erakundeek egin eta bere gain hartutako inbertsioen % 100 dira.

Hala, José Javier Esparza kontseilariak egindako konpromisoa bete da, hau da, halako kalteak jasaten dituzten tokiko erakunde guztiek erantzun berbera jaso dezaten.

Gogorarazi beharrekoa da, Ebroko Ur Konfederazioak Nafarroan kaltetutako lubetak konpontzeko izandako atzerapena zela-eta, kontseilariak kaltetutako udal eta ureztatzaileen komunitateei konponketak euren kabuz egiteko eskatu zien kalte gehiago jasatea saihesteko. Nafarroako Gobernuak egindako inbertsioen % 50eko laguntzak emango zituela adierazi zuen. Kasu batzuetan, berehalako konponketa horiek erabakigarriak izan ziren ekaineko ur-goraldiek eragindako kalte handiagoak ekiditeko.

Ondoren, Nafarroako Gobernuak hainbat gestio egin zituen Nekazaritza, Elikagai eta Ingurumen Ministerioan eta, ondorioz, Ebroko Ur Konfederazioak Aragoiko eta Nafarroako erriberako mota horretako jarduera guztiak bere gain hartuko zituela iragarri zuen, baina dagoeneko konpondutakoak ez zituela ordainduko. Hori dela-eta, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuak lan guzti-guztiak ordaintzea erabaki zuen, ez hasieran adierazi bezala % 50 bakarrik. Hala, erakunde guztiek tratu bera jasoko dute.

2013ko neguko eta udaberriko euriteek kaltetu zituzten landaguneetako azpiegiturei dagokienez, gobernu zentralarekin behar besteko gestioak gauzatu dira. Nafarroako Gobernuak eskatu dio berehala bete ditzatela hartutako konpromisoak eta onets ditzala dagozkien laguntzen deialdia. Kasu horretan, laguntzek kalteen % 50 bakarrik estaliko lukete.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa