(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroak eta Estatuak Hitzarmen Ekonomikoaren oreka berrezartzea erabaki dute zergen likidazioaren urteroko ordainketa urte berean eginda astelehena, 2013.eko abenduak 16


Barcina Lehendakaria gaur goizean elkartu da Sáenz de Santamaría lehendakariordearekin eta Montoro ministroarekin.


Transcripción textual del video

Nafarroako eta Espainiako gobernuak urteroko zergen ordainketa bi administrazioen artean egiteko egutegia aldatzea erabaki dute gaur goizean, hala, urte berean izapidetuko dira ordainketak, ez hurrengo urteko martxoan. Hala, Nafarroako Gobernuak Hitzarmen Ekonomikoaren oreka berreskuratuko du, estatuko kontabilitaterako irizpide berriek eta 2012an hitzarmen ekonomikoak izandako aldaketak oreka hori kaltetu baitzuten.
Bilera

Ezkerretik eskuinera: Goicoechea, Sáenz de Santamaría, Barcina, Montoro eta Beteta. ( irudia handitu )

Nafarroako eta Espainiako gobernuak urteroko zergen ordainketa bi administrazioen artean egiteko egutegia aldatzea erabaki dute gaur goizean, hala, urte berean izapidetuko dira ordainketak, ez hurrengo urteko martxoan. Hala, Nafarroako Gobernuak Hitzarmen Ekonomikoaren oreka berreskuratuko du, estatuko kontabilitaterako irizpide berriek eta 2012an hitzarmen ekonomikoak izandako aldaketak oreka hori kaltetu baitzuten.

Erabakia gaur goizean hartu du Yolanda Barcina Nafarroako Lehendakariak Soraya Sáenz de Santamaría lehendakariorde eta Lehendakaritza ministroarekin eta Cristóbal Montoro Ogasun eta Administrazio Publikoetako ministroarekin izandako bileran. Lourdes Goicoechea lehen lehendakariorde eta Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu kontseilaria eta Antonio Beteta Administrazio Publikoen Estatu idazkaria ere bertan izan dira.

Bi administrazioek hartu dute konpromisoa aste hau amaitu aurretik egutegi-aldaketa formalki onesteko Hitzarmen Ekonomikoaren Batzorde Koordinatzailearen bilera egiteko.

Barcina Lehendakariak adierazi duenez, erabakia hartu izana "bi gobernuek zergen finkapena betetzen laguntzen duten transferentzia- eta konpentsazio-mekanismoak errazteko duten harreman onaren eta borondatearen" adierazle dira.


Bilera

Barcina Lehendakaria Sáenz de Santamaría lehendakariordearekin. ( irudia handitu )

Egokitzea eta oreka

Hitzarmen Ekonomikoak Estatuko karga orokorrei eusteko Nafarroaren ekarpena eta Nafarroako eta Estatuko zerga-sistemen arteko bateratze-irizpideak zehazten ditu. Bi sistemen arteko oreka bermatu eta elkartasun-printzipioaren isla izan behar duen legea da.

BEZa eta zerga bereziak likidatzeko egutegia aldatzean kontu publikoen urteroko oreka berreskuratuko da. Hala, 2013ri dagokion likidazioa urte honetako abenduan egingo da, 2014ko martxoan egin beharrean. 2014ko likidazioa urte horretako abenduan egingo da, 2015eko martxoan egin ordez.

Ordainketa-egutegiaren aldaketa 2015erako aurreikusitako hitzarmenaren hurrengo eguneratzea izenpetzen den arte aplikatuko da. Bi gobernuek erabaki dute datorren urtearen hasieran hastea 2015-2019 bosturteko berrirako negoziazioak.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa