Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Barcina Lehendakaria gaur goizean elkartu da Sáenz de Santamaría lehendakariordearekin eta Montoro ministroarekin.
Transcripción textual del video
Ezkerretik eskuinera: Goicoechea, Sáenz de Santamaría, Barcina, Montoro eta Beteta.
(
irudia handitu
)
Nafarroako eta Espainiako gobernuak urteroko zergen ordainketa bi administrazioen artean egiteko egutegia aldatzea erabaki dute gaur goizean, hala, urte berean izapidetuko dira ordainketak, ez hurrengo urteko martxoan. Hala, Nafarroako Gobernuak Hitzarmen Ekonomikoaren oreka berreskuratuko du, estatuko kontabilitaterako irizpide berriek eta 2012an hitzarmen ekonomikoak izandako aldaketak oreka hori kaltetu baitzuten.
Erabakia gaur goizean hartu du Yolanda Barcina Nafarroako Lehendakariak Soraya Sáenz de Santamaría lehendakariorde eta Lehendakaritza ministroarekin eta Cristóbal Montoro Ogasun eta Administrazio Publikoetako ministroarekin izandako bileran. Lourdes Goicoechea lehen lehendakariorde eta Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu kontseilaria eta Antonio Beteta Administrazio Publikoen Estatu idazkaria ere bertan izan dira.
Bi administrazioek hartu dute konpromisoa aste hau amaitu aurretik egutegi-aldaketa formalki onesteko Hitzarmen Ekonomikoaren Batzorde Koordinatzailearen bilera egiteko.
Barcina Lehendakariak adierazi duenez, erabakia hartu izana "bi gobernuek zergen finkapena betetzen laguntzen duten transferentzia- eta konpentsazio-mekanismoak errazteko duten harreman onaren eta borondatearen" adierazle dira.
Barcina Lehendakaria Sáenz de Santamaría lehendakariordearekin.
(
irudia handitu
)
Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen