(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Javier Urra psikologoak 2013ko Frantzisko Xabierkoa saria jaso du astelehena, 2013.eko abenduak 16


Saria Barcina Lehendakariak eman dio Madrilgo Nafarroaren Eguneko ospakizunetan


Transcripción textual del video

Javier Urra psikologoak gaur arratsaldean jaso du, Madrilen, Foru Gobernuak egindako ibilbide profesional zabal eta oparoa eskertzeko emango dion 2013ko Frantzisko Xabierkoa saria. Saria Yolanda Barcina Nafarroako Lehendakariak eman dio Conde Duque kultura-zentroan izan den ekitaldi batean, 2013ko Nafarroaren Eguna ospatzeko programaren barruan.

Sari ematea

Barcina Lehendakariak Frantzisko Xabierkoa Saria eman dio Javier Urra psikologoari.

Javier Urra psikologoak gaur arratsaldean jaso du, Madrilen, Foru Gobernuak egindako ibilbide profesional zabal eta oparoa eskertzeko emango dion 2013ko Frantzisko Xabierkoa saria. Saria Yolanda Barcina Nafarroako Lehendakariak eman dio Conde Duque kultura-zentroan izan den ekitaldi batean, 2013ko Nafarroaren Eguna ospatzeko programaren barruan.

Urra Lizarran jaio zen 1957. urtean. Psikologian doktorea da, Madrilgo Complutense Unibertsitateko Etika eta deontologiako irakaslea eta haurtzaroari eta psikologia forenseari buruzko hainbat libururen idazlea. Ardura garrantzitsuak hartu ditu bere gain, esate baterako, Madrilgo Komunitateko adingabeen defendatzailearena 1996 eta 2001 artean eta Adingabeen defendatzaileen Europako sarearen lehendakariarena 1999 eta 2001 artean.

2009an eratu zen Frantzisko Xabierkoa sariaren helburua Foru Komunitatetik kanpo Nafarroa aurrerapenaren, ongizatearen eta estatuko eta nazioarteko gizartea hobetzen duen gizarte gisa ausarki erakusten duten pertsonen lana aintzatestea da.

Aurreko urteetan, Lizarrako Pablo Hermoso de Mendoza (2009) burtzikariak, Leringo Pedro Ábrego sukaldariak (2010), Ignacio Zoco futbolaria eta María Ostiz abeslaria senar-emazteek (2011) eta Salvador Estébanez kargua oraindik zegoenean Madrilgo Nafarroako Gobernuaren ordezkaria zenak jaso dituzte sariak.

Ekitaldiarekin amaitu da 2013ko Nafarroaren Eguna ospatzeko programa. Javier, Leyre eta Pablo Arnárez anai-arrebek kontzertua eskaini dute. Biolin-jotzaile nafarrak dira, musikako goi-mailako musika-ikasketak kalifikazio gorenak lortuta amaitu zituzten eta Londres, Viena, Lausana (Suitza) eta Rotterdamgo (Herbehereak) nazioarteko ospe handiko zentroetan prestakuntza espezializatua egiten ari dira.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa