(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Ideien lehiaketa baterako deialdia egin dute Iruñeko Salestarren partzelaren hirigintza-antolamendua egiteko asteazkena, 2013.eko abenduak 18


Aurreikusi denez, datorren udan partzelaren lehen loteak enkantean ipini ahal izango dituzte.


Transcripción textual del video

Nasuvinsa enpresa publikoak (Navarra de Suelo y Vivienda SA) Iruñeko Salestarren ikastetxeko partzelaren hirigintza-antolamendua egiteko ideien lehiaketarako deialdia egin du. Bost finalistei 10.000 euroko sari bana emango zaie, eta horien artetik plan berezia idazteagatik beste 24.000 euro jasoko dituen irabazlea aukeratuko da.

Nasuvinsa enpresa publikoak (Navarra de Suelo y Vivienda SA) Iruñeko Salestarren ikastetxeko partzelaren hirigintza-antolamendua egiteko ideien lehiaketarako deialdia egin du. Bost finalistei 10.000 euroko sari bana emango zaie, eta horien artetik plan berezia idazteagatik beste 24.000 euro jasoko dituen irabazlea aukeratuko da.

Lehiaketa datorren urteko lehen seihilekoaren amaieran ebatziko da, beraz, higiezinen lehen loteak 2014ko uda aldera enkantean ipintzea espero da.

Lehiaketaren berri eman dio gaurko saioan Luis Zarraluqui Sustapeneko kontseilariak Nafarroako Gobernuari. Lehiaketarako proiektuak otsailaren 24ra arte aurkeztu ahal izango dira. Lehiaketan Iruñeko Udala ere ari da elkarlanean.

Proposamen irabazleak Salestarren Udalez gaindiko Plan Sektorialean (UPS) zehaztutakoak garatu beharko ditu.  Plan horren arabera, inguruko egoitza-aprobetxamendua etxebizitza libreak egiteko izango da, eta bertako eraikin publiko nagusia 3.000 metro karratu inguruko zentro zibikoa izango da.

Nafarroako Gobernuak, Iruñeko eta Eguesibarko udalek eta Salestarren Kongregazioak izenpetutako protokoloaren barruan gauzatutako jarduera da, partzela horretan orain dagoen lanbide-heziketako zentroa Sarrigurengo instalazio berri batzuetara lekualdatzeko.

Lehiaketaren helburuak

Lehiaketarako xede den eremua Iruñeko katastroko 2. esparruko 24. partzela da, Aralak kaleko 7. zenbakian dagoena. 13.961,12 metro karratuko azalera du. Ipar-mendebaldean Leyre kalea du, ipar-ekialdean Medialuna kalea, hego-ekialdean San Fermin kalea eta hego-mendebaldean Aralar kalea.

Lehiaketaren oinarrietan ezarritakoaren arabera, partzelarako proposatzen den hirigintza-antolamenduak zenbait helburu bete behar ditu. Lehenik eta behin, erabilera publikorako eremu berri bat sortu behar da, erakargunea eta hirian erdigunea dena.

Egoitza-inguruaren itxurari dagokionez, erakargarritasun komertzial eta ekonomikoa sustatu nahi da. Horretarako, eraikinak loteetan banatzea proposatuko da, horiek garatu, gauzatu, saldu eta sustatzea errazten duten diseinu eta neurriekin.

Gainera, hirigintza-antolamenduaren barruan sartuta dago 3.000 metro karratuko zentro zibiko bat eraikitzea. Eraikinak 750 m2-ko liburutegi bat, 900 m2-ko zentro sozio-kultural bat eta 500 m2-ko kirolgune bat izango ditu.

Kontuan izan beharreko beste parametroetako bat eraikinaren gehienezko altuera da; zortasun aeronautikoen arabera, gehienez 85 metrokoak izan daitezke.

Sariak eta epaimahaia

Esan bezala, 2014ko otsailaren 28ra arte aurkeztu ahal izango dira proposamenak Nasuvinsaren egoitzan (San Jorge etorbidea 8, etxabea, Iruña).

Dokumentazioa Nafarroako Kontratazioaren Atarian (www.navarra.es), NASUVINSAren web-orrian (www.nasuvinsa.es) eta Nasuvinsaren egoitzan bertan eskura daiteke.

Lehiaketak 10.000 euroko bost sari banatuko ditu bost finalistentzat. Horien artetik aukeratuko da irabazlea; plan berezia idazteagatik beste 24.000 euro jasoko ditu.

Lehiaketako epaimahaia Nafarroako Gobernuko, Iruñeko Udaleko eta Salestarren Kongregazioko ordezkariek eta prestigio handiko teknikariek osatuko dute.

Zehazki, Nafarroako Gobernutik Luis Antonio Ayesa Ajona Etxebizitza Zerbitzuko zuzendaria, Nasuvinsa eta Salestarren Kongregaziotik Silvia Sádaba Pardo lurralde- eta hirigintza-antolamenduaren saileko arkitektoa eta Alberto Bayona López Obrak eta Sustapenak saileko burua izango dira epaimahaikideak.

Iruñeko Udaletik Juan José Echeverría Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurumeneko zinegotzi ordezkaria, Fernando Nagore Ferrer Hirigintza eta Etxebizitzako zuzendaria eta Luis Berian Luna Hirigintza Gerentziako eta Hirigintzako Planeamendurako zerbitzuko burua izango dira epaimahaian. Azkenik, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialak epaia emateko orduan parte hartzea erabaki du, Víctor López Cotelo ordezkaria izango delarik.

Bi fase

Lehiaketan plikak erabiliko dira parte-hartzaileen anonimatua mantentzeko. Bi fasetan gauzatuko da. Lehenengoan, lehiakideek DIN A-1 formatuko panel bat aurkeztu beharko dute. Bertan, hirigintza-antolamendua, loteen banaketa eta neurrien proposamenak, eta eraikigarritasuna betetzen dela adierazten duten koadroak erakutsiko dira.

Epaimahaiak 2. fasera pasatuko diren bost partaide aukeratuko ditu gehienez. Bigarrenean, hautatu diren proposamenen egileek 1. fasean aurkeztutako proposamena xehetasunak emanda azaldu beharko dute. Lehiaketaren behin betiko epaia 2014ko ekainaren 20an emango da, itxura guztien arabera.

Lehen fasean, lanak baloratzeko orduan, epaimahaiak diseinuaren funtzionaltasuna, diseinua gauzatzeko faseak eta eraikina mantentzeko erraztasuna, proposamenak arkitekturaren aldetik izan dezakeen interesa eremu publiko erabilgarri berri bat egiteko orduan, diseinuaren koherentzia, inguruarekin duen harremana eta ingurura egitea eta proposamenaren sormena bezalako alderdiak hartuko dira kontuan.

Bigarren fasean, balorazio-irizpide nagusiak banaka proposatutako lote bakoitza gauzatu eta sustatzeko bideragarritasuna, loteen arteko lotura eta jarraitutasuna eta faseetan eraikitzeko erraztasuna izango dira.

Nasuvinsak kalkulatutako epeen arabera, lehiaketako irabazlea ebaztean, horrek plan berezia idatzi beharko du, behin betiko onetsi beharko dena. Horretarako bi hilabeteko epea beharko dela estimatu da. Gauzak horrela, 2014ko irailetik hasita, Nasuvinsak partzelako loteak enkantean ipini ahal izango dituela aurreikusi da.

Ikastetxea lekuz aldatzea

Nafarroako Gobernuak, Iruñeko eta Eguesibarko udalek eta Salestarren Kongregazioak 2011n izenpetutako protokoloaren barruan gauzatutako jarduera da, partzela horretan orain dagoen lanbide-heziketako zentroa Sarrigurengo instalazio berri batzuetara lekualdatzeko.

Ikastetxe berriak 800 ikasle hartzeko gaitasuna izango du. 183.620 metro karratuko azalera hartuko du, eta Sarrigurengo Ekohiriaren ondoan eta Berrikuntzaren Hiriaren parean egongo da (Ekialdeko Ingurabidearen eta NA-2310 errepidearen artean, Aranguren Ibarrean).

Darabiltzaten epeetan oinarrituta, baliteke inguruaren urbanizazioa 2014ko lehen seihilekoan esleitzea eta ikastetxearen obrak datorren urteko azken hiruhilekoan hastea. Hala izanez gero, 2016-2017 ikasturtean hasi ahalko dira eskolak ematen instalazio berrietan.



Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa