(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak osasun-laguntza arautzeko foru-eskumena defendatuko du Konstituzio Auzitegiaren aurrean osteguna, 2013.eko abenduak 19


Nafarroako Gobernuak herritar guztiei, baita legezko egoeran ez dauden etorkinei ere, emango die osasun-arreta.


Jauregiaren fatxada

Nafarroako Jauregiaren fatxada.

Nafarroako Gobernuak irekitako auzian pertsonatzea erabaki du, otsailaren 25eko 8/2013 Foru Legearen aurkako konstituziokontrakotasuneko errekurtsoa aurkeztu ondoren. Foru Legeak Nafarroan bizi direnei osasun-sistema publikoaren doako osasun-laguntza eskuratzeko eskubidea aitortzen die, gobernuaren ustez Estatuko Osasun Sistematik kanpo geratutakoen osasun-laguntza arautzeko eskumena duelako.

Nafarroako Gobernuaren iritziz, arlo horretako eskumena, berez, 1991tik hasita ari dira baliatzen. Gainera, aseguratuen egoera aldatu zuen 16/2012 Errege Lege Dekretua indarrean jarri ondoren, Nafarroako Gobernuak eskumen bera baliatu zuen prestazioa Estatuko Osasun Sistematik kanpo geratu ziren guztiei emateko 640/1996 Foru Dekretua aldatuta. Horrek gatazka eragin zuen estatuarekin, eta gobernu zentralak errekurtsoa jarri zuen foru-gobernuaren arauaren aurka Konstituzio Auzitegian. Auzitegiak Foru Dekretua aldi batez aplikatzeari uztea agindu zuen.

Konstituziokontrakotasuneko errekurtso berri horren aurrean, Gobernuak uste du foru-eskumena defendatu behar duela auzian pertsonatuz eta dekretua aplikatzearen aldi baterako etena bertan behera uztea eskatuz. Pertsonatzearen helbua Nafarroak arlo horretan duen eskumena defendatzea da, eta ez Parlamentuak onetsitako foru-legea bera. Izan ere, legea aplikatzeak nahi ez ziren ondorioak izan ditu praktikan. Hala, hasiera batean doako osasun-sistema publikoan Estatuko Osasun Sistematik kanpo geratutako eta baliabide ekonomikorik ez zuten edo legezko egoeran ez zeuden pertsonak sartzea helburu zuen arauak diru-sarrera handiak dituztenak sistema publikoan sartzea eragin du; horiek, laguntza eskatu ahal izan zuten Nafarroan egun batez soilik egonda.  Berez, Foru Legea indarrean egon zen hilabeteetan, Nafarroako osasun-agiria eman behar izan zaie bai legezko egoeran ez dauden etorkinei, bai AEBetako, Erresuma Batuko, Australiako, Italiako edo Portugalgo herritarrei.

Otsailaren 25eko 8/2013 Foru Legea berta behera utzita, gure komunitateam aplikatu beharreko araudia 16/2012 Errege Lege Dekretua da, hortaz, Estatuko Osasun Sistematik kanpo dauden guztiei egin beharko zaie osasun-laguntza hartu izanagatiko faktura. Nafarroako Gobernuak, hala ere, osasun-laguntza publikoa baliabiderik ez dutenei edo legezko egoeran ez dauden etorkinei kontraprestaziorik gabe ematen jarraitzea erabaki du. Hori dela-eta, gauzatzeke geratuko diren aurrefakturak igorriko dira Konstituzio Auzitegiaren epaia zein den jakin arte, aipatutako legea bertan behera utzita egongo den bost hilabeteetan, gutxi gorabehera.

Bestalde, 8/2013 Foru Legearen bidez Nafarroako osasun-agiria eskuratu zutenei ez die eragingo etenak, eta doako osasun-arreta emango zaie agiria dutelako, orain arte egin izan den modura.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa