(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 210.000 euro eman ditu “Muros”, “En pleno mundo” eta “Blue Lips” film luzeak gauzatzeko osteguna, 2013.eko abenduak 19


Laguntzak jaso dituzten lanen zuzendariak dira Pablo Iraburu eta Migueltxo Molina Arena Comunicación taldekoak, Imanol Rayo Orio Produkzioak eta Irusoin enpresakoak eta Maitena Muruzábal eta Candela Figueira Cronopia Films enpresakoak.


Nafarroako Gobernuak, Ikus-entzunezko Arteen eta Zinemaren Nafarroako Institutuaren bidez, 2013ko film luzeak ekoizteko  laguntzen deialdiko irabazleak ebatzi ditu. Aurkeztutako proiektuak baloratu dituzten batzordeak elkartu ondoren, 210.000 euroak Muros, En pleno mundo eta Blue Lips pelikulentzat izatea erabaki dute.

Arena Comunicación Audiovisual  taldeak 70.000 euro jasoko ditu Muros ekoizteko. Pablo Iraburu eta Migueltxo Molinak zuzenduriko dokumentala da, eta hainbat harresiren bi aldeetan bizi direnen benetako historia kontatzen du: Hegoafrika eta Zimbabwe banatzen dituen harresia, India eta Pakistanen artean jartzen ari diren alanbre-hesia, Estatu Batuak eta Mexiko banatzeko murrua eta Europaren eta Afrikaren arteko muga zehazteko balio duen Ceuta eta Melillako hesia. Errealizadoreen arabera, filmaren helburua ez da murru horiek jartzea zentzugabea edo logikoa den eztabaidatzea, alde batean zein bestean dauden pertsonak funtsean anai-arrebak direla erakutsi eta goraipatzea baino. Pelikulak 624.196 euroko aurrekontua du.

Orio Produkzioak eta Irusoin etxeek 90.000 euro jasoko dituzte Imanol Rayoren bigarren film luzea egiteko. En pleno mundo da lanaren izena eta Gabriel Arestiren Mundu Munduan eleberrian dago oinarrituta. Bi anai egindako lehen lanak izan duen harrera onaren ondoren, zuzendari iruñarrak umetako jolas tolesgabe batek protagonisten helduaroan dituen ondorioak agertzen dituen proiektua ekoitziko du. Jolas hartan parte hartu zuten umeen erruduntasun-sentimenduak haien bizitzak sakrifizio-ekintza gisa ikustera eramango ditu. Filmak 971.700 euroko aurrekontua du, eta 2012an Ikus-entzunezko Arteen eta Zinemaren Nafarroako Institutuaren ikus-entzunezko lanak gauzatzeko laguntza jaso zuen.

Bestalde, Cronopia Films enpresak 50.000 euro jasoko ditu Blue Lips film luzea ekoizteko. Maitena Muruzábal eta Candela Figueira ekoizleek asmatutako drama koral eta kolektiboa da. Munduko hainbat tokitako sei pertsonaiaren historia kontatzen du; arrazoi ezberdinak direla-eta, San Ferminetara bidaiatzen dute. Filmaren berezitasuna historia bakoitza zuzendari batek kontatzen duela da (Daniela de Carlo, Julieta Lima, Gustavo Lipsztein, Antonello Novellino, Nacho Ruipérez eta Nobuo Shima). Pertsonaiek harremanak dituzteneko Iruñean grabatutako eszenak filmaren zuzendariekin batera zuzendu zituzten. Filmak 419.116 euroko aurrekontua du, eta 2012an Ikus-entzunezko Arteen eta Zinemaren Nafarroako Institutuaren film luzeak gauzatzeko laguntza jaso zuen.

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa