(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Osasun Departamentuak Ikerketa Sustatzeko Plana diseinatu du Osasunbideko ekoizpen zientifikoa % 60 handitzeko

ostirala, 2013.eko abenduak 20


2013 eta 2017 artean, Gobernuak 2 milioi euro baino gehiago bideratuko dituela iragarri du, proiektuen tamaina eta kalitatea handitzeko, baita ikerketa-talde egonkorren kopurua gehitzeko ere.


Transcripción textual del video

Osasun Departamentuak datozen lau urteetarako helburu gisa proposatu du % 60 handitzea eremu publikoko ekoizpen zientifiko orokorra, aurreko bosturtekoarekin alderatuta. Halaxe jasotzen du gaur aurkeztu den Osasunbiden Ikerketa Sustatzeko lehen Programak. Horretarako, Nafarroako Gobernuak 2.135.000 euro emango ditu 2013 eta 2017 urteen artean.

Cristina Ibarrola Osasuneko zuzendari nagusiak eta Luis Gabilondo Ikerketa, Berrikuntza eta Prestakuntzarako Zerbitzuko zuzendariak aurkeztu dituzte gaur goizean Osasunbideren barruan ikerketa zientifikoaren alorrean jarduteko ildo nagusiak.

Osasun Departamentuak datozen lau urteetarako helburu gisa proposatu du % 60 handitzea eremu publikoko ekoizpen zientifiko orokorra, aurreko bosturtekoarekin alderatuta. Halaxe jasotzen du gaur aurkeztu den Osasunbiden Ikerketa Sustatzeko lehen Programak. Horretarako, Nafarroako Gobernuak 2.135.000 euro emango ditu 2013 eta 2017 urteen artean.

Cristina Ibarrola Osasuneko zuzendari nagusiak eta Luis Gabilondo Ikerketa, Berrikuntza eta Prestakuntzarako Zerbitzuko zuzendariak aurkeztu dituzte gaur goizean Osasunbideren barruan ikerketa zientifikoaren alorrean jarduteko ildo nagusiak.

Azaldu dutenaren arabera, ikerketa bultzatzeko prestatu den lehen programa integrala da, legegintzaldiko ildo estrategikoetako bat alegia. Osasun-zentroen ikertzeko egitekoa laguntzaren alorreko zein irakaskuntzako ikerketa besteko garrantzitsutzat jotzen da. Garrantzi horren beste arrazoietako bat da arretaren kalitatea eta ikerketa elkar indartzen direla, azken horrek ezagutza sustatu, berrikuntza bultzatu, prestigioa handitu eta pazienteen konfiantza areagotzen duelako. Azkenik, azken 10 urteetan Osasunbideko ikerketak hobera nabarmen egin badu ere, oraindik ez delako estatuko osasun-erakundeen artean nabarmengarria izan.

Egoera hobetzeko, 2013-2017 denboraldirako prestatu den plan berriaren asmoa proiektuen neurria eta kalitatea eta jardun zientifikoaren garapenean aritzen diren profesionalen kopurua handitzea da, baita ikerketa-talde egonkorrak gehitzea eta horiek sareetan sartzea ere.

Jarduteko ildoak

Programak proposatzen dituen jarduera-ildoak ikertzen jardun nahi diren profesionalei horretara dedikatzeko erraztasunak ematera daude zuzenduta. Horretarako, ikerketarako informazio-sistemak garatuko dira eta babes-zerbitzuak zein prestakuntza indartuko dira.

Halaber, ikerketa zentroen eta osasun-zerbitzuen helburuetan oinarritzen dela bultzatuko da, jardunak zentroko kultura barne har dezan. Amaitzeko, lehentasun estrategikoak finantzatzeko, ikerketa-talde egonkorrak gehitzeko eta unibertsitateekin elkarlanean aritzeko egitura eta sistema berriak martxan ipintzeko ekintzak jarriko dira abian.

Neurri zehatzen artean, arreta espezializatuko zentroetan "ikerketa-arduradunˮ bat izendatzea aurrikusi da koordinazioa eta antolaketa hobetzeko. Horrez gain, ikerketara emandako denbora aitortzeko formulak zehaztuko dira laneko ordutegiaren zati bat izan dadin. Etengabeko laguntzen deialdi ireki batek gastu txikiak itzultzeko orduan bizkortasuna ekarriko du, esate baterako, artikuluak argitaratzeak sortutakoak. Gainera, BAME-entzat (barruko mediku egoiliarrak) tutoretza espezifikoak egongo dira, aditu bihurtzeko prestakuntza-aldian gutxienez ikerketa-proiektu batean parte har dezaten. 

Nafarroako osasunaren alorreko ikerketaren egungo egoera

Osasun Departamentuari laguntza eskatzen dioten ikerketa-proiektuen kopuruak gora egin du azken 10 urteetan, baina hazkuntza osasun-sistema publikotik kanpoko profesionalen aldetik izan da. Oro har, azken 10 urteetan, Osasunbideko profesionalek aurkeztutako proiektuek Osasun Departamentuak sustatutako lehiaketen deialdietan emandako laguntzen aurrekontu osoaren % 28 lortu dute. Duela hamarkada bat, portzentajea % 15 ere ez zen ia, baina azken bi urteetan % 40 ingurukoa da.

Bestalde, urtean eragina duten aldizkari zientifikoetan argitaratutako artikulu kopuruak gora egin du, (89 2000n eta 218 2010ean). Oro har, 2006-2010 denboraldian, Osasunbideko profesionalek 882 artikulu kaleratu zituzten mota horretako aldizkarien bidez; tituludun 100 profesional bakoitzeko 3,3 artikulu plazaratu ziren batez beste urtean. Horietatik 1,6 artikulutan Osasunbideko ikertzaile bat zen egile nagusia.

Estatuko lehiaketen deialdiei dagokienez, Osasunbidek 4-5 proiektutarako finantzazioa eskuratzen du urtean. Nafarroako osasun-zentro publikoek Karlos III.a Osasun Institutuaren bidez lortutako diru-laguntzek gora egin dute, baina oraindik urrun daude beste autonomia-erkidego batzuek lortutakoetatik.

Azken 5 urteetan Nafarroako osasun-zentro publikoetan ikerketa-proiektuak finantzatzeko funtsak lortu dira. Zenbateko osoa 2 milioi eta erdi euro baino gehiagokoa izan da. Hala ere, oraindik, 6 eurotatik 4 Osasun Departamentuak berak emandako laguntzen deialdietakoak dira.

2006-2011 denboraldian, % 87 da Ikerketa Klinikorako Etika Batzordeak onetsitako saiakuntza klinikoen portzentajea, hau da, urtean 33 saiakuntza batez beste.

Gaur egun, Osasun Departamentuak 24 ikerketa-talde ditu 248 profesionalek osaturikoak. Horietako batzuek CIBER, RETICS eta partzuegoak bezalako lankidetza-egituretan parte hartzen dute. Honako hauek dira ikerketa-arlo nagusiak: neurozientziak, onkologia, sistema handien patologiak eta garapen berriak, buruko osasuna eta jagoletza epidemiologikoa, osasun publikoa eta osasun-zerbitzuak.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa