(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Osasunbideako ospitaleek hainbat ospakizun egingo dituzte Eguberri hauetan astelehena, 2013.eko abenduak 23


Olentzero eta Errege Magoak izango dira bisitan ospitaleetan, Gabon-kantak abestuko dituzte eta pailazoen eta magoen ikuskizunak egongo dira.


Osasunbideko ospitaleek ospakizun ugari antolatu dituzte Eguberri hauetarako, esate baterako, Olentzero eta Errege Magoen bisita izango dute, Gabon-kanten kontzertuak egongo dira entzungai eta pailazo eta magoek ikuskizunak eskainiko dituzte.

Iruñean iragan ostiralean hasi ziren Eguberrietako ekintzak Ospitaleguneko A eta B zentroetan jarri dituzten jaiotzekin eta Medikuen Elkargoko eta San Fermin parrokiako gazteek eskainitako Gabon-kanten kontzertuekin. Igandean, eukaristia ospatu zen NOGeko kaperan, eta bertan izan zen Errege Magoen pajea haurren gutunak biltzeko.

Gaur, astelehena, 17:30ean, B zentroko ekitaldi-aretoan Eguberrietako jaia egingo dute. Amaieran, Olentzero hurbilduko da txistuen eta Gabon-kanten doinuekin. Aurrez, A zentrora joango da eta B zentroko pediatriako atalean dauden haurrei bisita egingo die.

Eguberri-jaietan, ospitalean daudenei egingo diete bisita Félix Yoldik globoflexia-erakustaldia eginez eta Marcos magoak.

Gabon-kanten kontzertua

26an, 18:00etan, D zentroan (Ubarmin) Noaingo Musika Eskolako abesbatzak Gabon-kantak abestuko ditu.

Ostiralean, 27an, 17:30ean, Ángel Zamora baritonoak eta Josetxo Llorens akordeoilariak B zentroan dauden pazienteei emanaldia eskainiko die. Ordu horretan, igandean, 29an, Alhama taldeak Errauskine antzezlana interpretatuko du NOG-Bko ekitaldi-aretoan; guztientzat egongo da ikusgai.

30ean, Gabon-kanten hainbat kontzertu egongo dira entzungai: 11:30ean, NOG-Ako ekitaldi-aretoan, Noaingo Musika Eskolako gazteen abesbatzak kantatuko du; 17:00etan, Elortzibarreko abesbatza NOG-B zentroan barrena ibiliko da kantari. Ordubete geroago, Coro Rociero de la Hermandad Nuestra Señora del Rocio de Navarra abesbatzak eta Sandra Gallardo flamenko-eskolakoek emanaldia eskainiko dute NOG-Ako D pabilioiko lehen solairuan.

Urtarrilaren 3an, 11:00etan, Helvetia Anaitasuna eskubaloi-taldeko jokalariek ama-umeen laugarren solairuko (NOG-B) eta Haur-gazteen Eguneko Ospitaleko haurrei egingo diete bisita. Bi orduren ondoren, 13:00etan, Osasun Club Atlético taldeko jokalariek haurren laugarren solairukoei bisita egin eta opariak banatuko dizkiete.

Arratsaldean, 17:30ean, Errege Magoen pajeak iritsiko dira. 18:30etik aurrera, horiekin batera Gabon-kantak egongo dira entzungai eta Bakearen Andre Maria parrokiako eskautek jokoak egingo dituzte.

Errege Magoen iritsiera

Urtarrilaren 5ean, igandea, 11:00etan, "Poli y Zaratraco" pailazoen ikuskizuna egongo da NOG-Bko ekitaldi-aretoan. Ondoren, leku berera iritsiko dira Errege Magoak, eta, 13:00etan, ama-umeen eta eraikin orokorrean zehar ibiliko dira, Josetxo Llorens akordeoilariak lagunduta, ospitalean dauden pazienteei bisita egiten.

Arratsaldean, 17:00etan, Errege Magoak NOG-A eraikinera joango dira eta, 18:00etatik aurrera, ospitalizazio orokorreko solairuetatik ibiliko dira.

Amaitzeko, urtarrilaren 6an, 18:00etan, NOG-Ako kaperan euskaristia egingo da. Bertan, Coral del Sangrado Corazón abesbatzakoek parte hartuko dute Gabon-kanten kontzertu txiki bat eskainita.

Tuterako Ospitaleko eta Lizarrako García Orcoyen Ospitaleko ekitaldiak

Tuteran, abenduaren 20tik urtarrilaren 7ra arte, osasunaren alorreko langileen seme-alabek egindako Eguberrietako marrazkien erakusketa egongo da ikusgai, ospitalearen sarreran. Horien artetik bat hautatuko da urtarrilaren 5ean, zozketa bidez, eta datorren urteko Gabonetako postalak egiteko erabiliko da.

Abenduaren 24an, 10:00etan, Tuterako Perfusión taldekoek pazienteei zein zentroko langileei Eguberri zoriontsuak opatuko dizkiete. 30ean, 10:30ean, Lourden Kirol Elkartekoek ospitaleko haurrei egingo diete bisita eta opariak banatuko dizkiete. Urtarrilaren 3an, 12:00etan, Ríos Renovables Kirol Elkarteko kideek bisitatuko dituzte haurrak eta opariak ere emango dizkiete.

Urtarrilaren 5ean, 11:00etan, Errege Magoek ospitalean dauden pazienteei egingo diete bisita eta opari bana emango diete, Tuterako osasunaren alorreko langileen abesbatzak lagunduta.

Lizarrako García Orcoyen Ospitalean, 24an, 13:30ean, "Adeste Fideles" gabon-kanta abestuko dute egin ohi duten bezala, eta urtarrilaren 5ean Errege Magoak iritsiko dira. Pediatria ataleko sarreran egingo zaie harrera eta, hala, ospitalean dauden pazienteak bisitatuko dituzte gelaz gela.

Gabonetako menu bereziak

Eguberrietan, Osasunbideako zentroek menu bereziak eskainiko dizkiete ospitaleetako pazienteei egun seinalatuetan.

NOGen, Gabon-gauean, otarrainxka- eta granada-entsalada, legatz langostatua eta barazki-röstia, konpota eta Gabonetako askotariko gozokiak egongo dira afaltzeko. 25ean, bazkaltzeko, kardua almendrekin, arkume errea entsaladarekin, anana naturala eta gabonetako askotariko gozokiak egongo dira. Gabon zahar gauean, zigala-krema ganba salteatuekin, legatz langostatua, San Marcos tarta, Gabonetako askotariko gozokiak eta mahatsa izango dituzte afaltzeko.

Urteberri-egunean, bazkaltzeko menuan, orburu salteatuak urdaiazpikoarekin, arkume errea patata xerratuekin, meloi-bolatxoak bere zukuan eta Gabonetako askotariko gozokiak egongo dira. Erregeen gauean, oilanda-krema, bi arraineko pastela ganba-bisque eta albakarekin, eta gazta-tarta ahalbiekin izango dituzte. Amaitzeko, urtarrilaren 6an, arraindun arroz saldatsua, txerri-azpizuna oporto erara gari-zainzuri eta hirugiharrarekin, eta errege-opil tradizionala emango dituzte.

Tuterako Ospitalean, Gabon-gaueko menuan kontsomeak jerez erara, kardua almendra-saltsan, legatza baratxuri freskoen saltsan, Gabonetako konpota eta turroiak egongo dira; Gabon-egunean, itsaski-krema, kukulu-entsalada zainzurien ozpin-oliotan, masailak kuia-saltsan, izozki-kopa eta askotariko turroiak eskainiko dira.  Gabon zahar gauean, kontsomea urdaiazpiko eta arrautzarekin, orburuak saltsa berdean, bakailaoa pikilloen saltsa, mahatsak eta turroiak izango dituzte.

Urteberri-eguneko bazkarian, zigala-krema brandyrekin, Urteberri-eguneko zizka-mizkak, oilasko gazteak okaran-saltsan, frutadun jogurt-zopa eta turroiak jango dituzte.  Azkenik, errege-eguneko menua hegazti-krema, errege-eguneko zizka-mizkak, zapoa ganba-saltsan, errege-opila eta askotariko turroiak izango dira.

Lizarrako García Orcoyen Ospitalean, Gabon-gauean, itsaski-krema, kardua saltsan, bakailaoa labean erreta patata xerratuekin, anana naturala eta turroiak eskainiko dira. Gabon-egunean, kontsomea, itsaski-entsalada, azpizuna plantxak pikillo piperrekin, limoi-sorbetea eta turroiak izango dituzte bazkaltzeko. Gabon zahar gauean, arrain-zopa, zizka-mizkak (urdaiazpikoa, gazta eta zainzuri-moussea), legatza saltsa berdean eta txirlak, urte amaierako mahatsak eta turroiak afalduko dituzt.

Urteberri-eguneko bazkarian, kontsomea, otarrainxkak plantxan, arkume errea patata xerratuekin, Carolina tarta eta askotariko turrroiak jango dituzte. Errege-gauean, entsalada ahuntz-gaztarekin, izokina saltsa tartariarrarekin, errege-opila eta turroiak jango dituzte. Hurrengo egunean, urtarrilaren 6an, bakailaoa eta ganbak hostorean, entrekota piper berdeekin, mamia eta turroiak.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa