(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Euroscola lehiaketaren edizio berria 2014ko Europako Parlamenturako hauteskundeei buruzkoa izango da astelehena, 2013.eko abenduak 23


Zabalik da dagoeneko lehiaketan izena emateko epea; 15 eta 18 urte arteko ikasleei dago zuzenduta.


2014ko Europako Parlamenturako hauteskundeak dira Euroscola lehiaketaren edizio berrirako hautatu den gaia. 20 urteurrena beteko du lehiaketak. izena emateko epea abenduaren 19an hasi zen, eta datorren martxoaren 1 arte egongo da irekita.

Lehiaketa Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza, Batxilergoa edo Erdi-mailako Lanbide Heziketa ikasten ari diren estatuko ikastetxeetako 15 eta 18 urte arteko gazteei dago zuzenduta. Europako Parlamentuko Informazio Bulegoak deitutako Europako balioetan oinarritutako heziketaren lineako lehiaketa da, eta helburu nagusia Europa gazteenei hurbiltzea da, Europaren eraikuntza-prozesuan parte hartzera animatuz.

Saria Europako Parlamentuaren (Estrasburgon, Frantzian) saio baten gazteentzako simulazio batean parte hartzeko aukera izango da, Europa osoko ikasleekin batera. 2014-2015 ikasturtean izango da, eta bidaia egiteko laguntza jasoko da, distantziaren arabera 6.000 eta 8.000 euro artekoa.

Lehiaketaren nondik norakoak

Taldeak irakasle batek eta hamar ikaslek osatuko dituzte. Lehiaketaren eredua malgua eta dinamikoa da, epe luzeak ematen baitira lehiaketako faseak osatzeko, hala, talde bakoitzaren buru den irakasleak ikasleen antolaketa eta parte-hartzea ikastetxe bakoitzaren ordutegi eta jardueretara egoki dezake.

Lehiaketa otsailaren 3an hasiko da eta hasierako (otsailaren 3tik martxoaren 21era) eta amaierako faseak (martxoaren 24tik apirilaren 10era) izango ditu. Lehenengoan atariko komiki bat irakurri beharko dute, ikus-entzunezko materiala irakurri eta Euroscolaren sare sozialen jarraipena egin beharko dute lehiaketaren gaiei dagokienez. Amaierako fasean, taldeek lehiaketaren gaiekin lotuta egindako jarduerak azaltzeko blog bat sortu beharko dute.

Autonomia-erkidego bakoitzeko finalista bat aukeratuko da, eta irabazleak finalista guztien artean sailkatutako 10 talderik onenak izango dira.

Atzerriko hizkuntzen ezagutza sustatzeko, ingelesez lehiatu eta lehenengo eta bigarren sailkatzen diren taldeek beste sari bat jasoko dute, gaztelaniaz lehiatu den eta irabazle atera den autonomia-erkidego bereko talderik badago ere.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa