(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Navarrabiomedek bihotz-gutxiegitasuna saihesteko Europako ikerketa-proiektu batean parte hartuko du asteartea, 2013.eko abenduak 24


Patologia horren jatorrietako bat den bihotzeko fibrosia garatzen duten faktoreak aztertuko ditu.


Navarrabiomed - Miguel Servet Fundazioko ikertzaile talde batek, datozen lau urteetan, bihotz-gutxiegitasuna prebenitu eta tratatzeko Europako ikerketa-proiektu batean parte hartuko du. Patologia horrek, Espainian, hilkortasun-indize handienetakoa du.

"Fibrotargets: targeting cardiac fibrosis for heart failure treatment" izena duen proiektuaren helburua bihotzeko fibrosia (bihotzean kolageno kopurua handia metatzea) garatzen duten mekanismo eta faktoreak aztertzea da, horrek bihotz gutxiegitasuna eragiten baitu. Hala, prozesu patologikoa saihestea ahalbidetzen duen zelulen erantzuna eragiteko gai diren eta farmakoekiko sentikorrak diren zelula-substantzia berriak (xede terapeutikoak) aurkitu eta identifikatzea da asmoa.

Navarrabiomedeko kardiologia traslazionalaren taldeak egingo du lana, Natalia López-Andrés doktorea buru, zentroko proteomika-unitatearen laguntzarekin.

"Fibrotargets" proiektua Europako 6 herrialdetako 11 kidek osatzen dute. Estatutik, Nafarroan erreferentzia diren biomedikuntzako bi zentroek (Navarrabiomed eta Ikerketa Mediko Aplikatuaren Zentroa --CIMA--) eta Euskal Autonomia Erkidegoko Innoprot zentroak parte hartuko dute. Hauek dira gaineko kideak: INSERM, Inserm Transfert, Greenpharma SAS eta FIRALIS SAS (Frantzia); University College Dublin (Irlanda); Maastrichteko Unibertsitatea (Herbehereak); Hannoverreko Medikuntza Eskola (Alemania); eta Vienako Unibertsitate Medikoa (Austria).

Bihotz-gutxiegitasuna

Bihotz-gutxiegitasuna osasun-arazo handia da Espainian: 65 urtetik gorakoak ospitaleratzeko arrazoi nagusia da, ospitaleetako diru-sarrera guztien % 3 baliatzen da patologia horretarako eta osasun-laguntzaren kostuaren % 2,5 da. 2010ean, bihotz-gutxiegitasuna izan zen gizonen heriotza guztien % 3ren arrazoia eta emakumeen heriotzen % 10ena.

Nafarroan, 2011n, 5.158 pertsona hil ziren bihotz-gutxiegitasuna dela-eta, 2611 emakume eta 2.547 gizon.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa