Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
26 tokiko erakundek jasoko dute laguntza, diru-laguntza jaso dezaketen gastuen % 73 batez beste.
Nafarroako Gobernuak, aurten, 753.015 euro eman ditu 2012ko urrian eta 2013ko lehen hiruhilekoan izandako eurite eta uholdeen ondorioz kaltetu ziren 29 tokiko erakundetako azpiegiturak konpontzeko. Diru-laguntzen bidez ordain daitezkeen gastu guztien % 73,4 da laguntza batez beste, eta egin diren obra guztiak Toki Azpiegituren Planean daude jasota presako edo larrialdiko obra gisa.
2014an, aipatutako kalte mota bera dela-eta egin behar diren obrak burutzeko 300.000 euro emango dira gutxi gorabehera.
Honako hauek dira diru-laguntzak jasoko dituztenak:
Anue: Etulain: 22.561 euro Doneztebe kaleko zatia zolatzeko, eta beste 5.976 euro tarte horretako sareetarako (lehen hiruhilabeteko euriteak); Areso: 2.123 euro Gereñonea biderako (ekaineko euriteengatiko kaltea); Atetz: 8.300 euro hoditeria nagusia berritzeko --Aroztegi-- (ekaineko euriteak); Ageza: 6.733 euro Abadia kaleko horman izandako kalteak eta Carretera kaleko ezponda konpontzeko; Azagra: 20.340 euro kale nagusiko zati bat konpontzeko (ekaineko euriteak); Baztan: 1.884 euro Aritzakun eta Apaioa kaleetarako (urtarrileko uholde-euriteak); Bera: 19.268 euro Idoia pista konpontzeko eta beste 631 euro Malaustekoborda eta Soroaundi pistetan izandako kalteak konpontzeko; Berbintzana: 22.780 euro Erribera kaleko kalteak konpontzeko (ekaineko uholdeak); eta Burlata: 11.559 euro ekaineko uholdeek eragindako kalteetarako.
Horiez gain, honako herri hauek ere laguntzak jasoko dituzte: Cabredo: 4.097 euro uraren goi-hornidurako hodia konpontzeko (uholde-euriteak); Etxarren-Girgillao: 22.841 euro hilerrirako bideko obretarako (ekaineko euriteak); Etxalar: 26.931 euro Lurrixtiederra, Orizki eta Urrizokieta auzoetako bideetarako (ekaineko euriteak); eta Ezkabarte: 32.944 euro Doneztebe kalean ezponda-irristatzea leheneratzeko --Eusa-- (urtarrileko euriteak).
Halaber, laguntzak jasoko dituzten herri hauetan: Goizueta: 11.032 euro Ataborro eta Sarran bideetan izandako kalteengatik; Uharte: 58.858 euro Miravalles ezponda-irristatzea leheneratzeko (ekaineko euriteak); Irañeta: 33.341 euro San Migel kalerako, Arakil ibaiaren ibilguko eustormarako (lehen hiruhilabeteko euriteak); Xabier: 13.662 euro hilerriko ezponda egonkortzeko (2012ko urriko euriteak); Leitza: 1.973 euro baserrietarako bideetarako (urtarrileko uholde-euriteak); Lesaka: 23.673 euro bideak konpontzeko (urtarrileko uholde-euriteak); eta Irunberri: 17.095 euro Camino de Sielva kalea zolatzeko (ekaineko euriteak).
Azkenik, onuradunak dira, baita ere, honako hauek: Izarbeibarko Mankomunitatea: 263.132 euro Nafarroako Ubidetiko hornidurarako, eta beste 4.112 euro Donejakue bidea kaleko hoditeriarako --Obanos-- (ekaineko euriteak); Marañón: 6.123 euro hornidura banatzeko sarea konpontzeko (ekaineko euriteak). Miranda Arga: 9.225 euro Miranda-Faltzes biderako (ekaineko euriteak); Obanos: 14.104 euro hilerrirako bidean konponketak egiteko (ekaineko euriteak); Oskotz: 2.224 euro uraren goi-hornidurako hodia konpontzeko (lehen hiruhilabeteko uholde-euriteak); Sunbilla: 5.129 euro Jauregi eta Txurrupita baserrietarako bideetarako; Torralba del Río: 34.639 euro Torralba-Otiñano bidea konpontzeko; Urdazubi: 14.130 euro Tejeria biderako (ekaineko euriteak); eta Uztarroze: 22.203 euro hilerrirako bidea eta horma konpontzeko (2012ko urriko euriteak), beste 9.377 euro Irigoien bidean uraren goi-hornidurako hodia konpontzeko (ekaineko euriteak).
Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen