(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Buztintxuri ikastetxe publikoak V. Vicente Ferrer Sari Nazionala lortu du osteguna, 2013.eko abenduak 26


Horren bidez, ikastetxeak munduko desberdintasunen inguruan sentsibilizatzeko eta gizarte-konpromisoa indartzeko sustatutako hezkuntza-proiektuak saritu dira.


Ikastetxeko ordezkariak, saria eskuartean ( irudia handitu )

Iruñeko Buztintxuri ikastetxe publikoari eman diote V. Vicente Ferrer Garapenerako Hezkuntzako Saria. Sari horren bidez munduko desberdintasunen inguruan sentsibilizatzeko helburua duten hezkuntza-proiektuak aintzatesten dira, baita bidezkoagoa den mundua izatera iristeko jarrera solidario eta gizarte-konpromisoak bultzatzekoak ere.

Iruñeko ikastetxeak bi hezkuntza-proiekturekin gailendu da haurren kategorian. Horietako baten helburua pobrezia tristurarekin eta aberastasuna poztasunarekin lotzen dituzten aldez aurretiko usteak desegitea da. Bestearen xedea ikasketetan zailtasunak dituzten nerabeak motibatzea da, 5 urteko ikasleen heziketan parte hartzera animatuz.

Lehenengo ekimena "Proyecto VACA: por dentro y por fuera, construyendo juntos el concepto de belleza" (VACA proiektua: kanpotik eta barrutik, edertasunaren ideia denok batera eraikitzeko) izenekoa da, eta 3 eta 5 urte arteko ikasleei arte garaikidea erakutsi eta irakatsi nahi zaie edertasunaren ideia oinarri, eta arreta berezia jarrita barneko edertasunari, baita une ederrei edo beteta sentitzen garen uneei ere.

Horretarako, pozik agertzen diren beraien argazkiak alderatu dituzte garapen bidean diren herrialdeetako haur irribartsuen argazkiekin. Asmoa pobrezia tristurarekin eta ugaritasuna alaitasun edo poztasunarekin lotzen dituen ustea haustea izan da. Proiektua UhArte Arte Garaikidearen Zentroarekin elkarlanean arituta gauzatu da.

Nerabeekin egindako proiektua

Bigarren ekimena, "Aprendizaje servicio-grupos interactivos: uniendo compromisos"(Ikaskuntza zerbitzu eta talde interaktiboen bidez: konpromisoak batzea), Zizur Nagusiko Zizur BHIrekin batera garatu dute. Proiektu horretan, ikasketetan zailtasunak dituzten Bigarren Hezkuntzako ikastetxeko hainbat ikaslek Buztintxuri ikastetxeko bost urteko ikasleentzako azalpen matematikoak landu dituzte eta, ondoren, azaldu egin dizkiete.

Irakatsi eta ikasteko prozesua jolas gisa eta modu interaktiboan gauzatu da, azalpenak emanda eta, adibidez, sukaldaritzako tailerrak eginda, errezetetan ere batuketak eta kenketak ere egin behar izaten direlako.  Asmoa zera izan da, ikasteko zailtasunak dituzten ikasleek adin txikiagoko ikasleen heziketan modu entretenigarrian parte hartzea.

Saria garapenerako hezkuntzari buruzko bi pertsonarentzako trebakuntza pertsonalizatua izan da, eta Mollina (Malaga) herrian eta Tingis (Maroko) hirian egin dira. Han, irabazle atera diren proiektuen berri eman da eta hainbat leku bisitatu dituzte, adibidez, eraikitzen ari diren aldiriko auzo bat eta emakumeen eta umezurtzen zentro bat Tingisen.

Gogorarazi beharrekoa da, Buztintxuri ikastetxe publikoak, 2011n, III. Vicente Ferrer Saria eskuratu zuela "Muchas culturas, un color" (Hainbat kultura, kolore bakarra) proiektuari esker. Proiektu horretan kultur aniztasuna eta ingurumena landu ziren, baita generoa eta bidezko merkataritza ere, eskolako materiala Saharako errefuxiatuen eremu batera bidalita, baratze ekologiko bat jarrita eta birziklatuta.

Nafarroako Eskola Solidarioak

Buztintxuri ikastetxea Nafarroako Eskola Solidarioen sare osatzen duten 30 ikastetxeetako bat da. Sarea eratu izanaren helburua ikasleei elkartasuna, errespetua eta tolerantzia bezalako balioak irakastea da, baita munduko desberdintasunen inguruan kontzientziatzea ere.

Programa Nafarroako Gobernuak eta Nafarroako GGKEren (Garapenerako Gorbernuz Kanpoko Erakundearen) koordinatzaileak bultzatutakoa da, eta 2009-2010 ikasturtean jarri zen abian. Orduan, hiru ikastetxek parte hartu zuten, baina gaur egun 30 ikastetxek parte hartzen dute.

Honako hauek dira ikastetxeak: Murietako HLHI, Iturrama NHI, Ribaforadako HHI, Murchanteko HHI, Añorbeko HLHI, Zizurko BHI, Alesbesko El Castellar HLHI IB, Pedro de Ursúa BHI, San Ignacio I, Monte San Julián HLHI, Compañía de María HLHI, San Francisco Javier HLHI, Elvira España HLHI, Santa Teresa I, Santa Catalina I, Garabatos HHI, Buztintxuri HLHI, Dos de Mayo HLHI, Navarro Villoslada HLHI, Cuatro Vientos MIT, San Fausto HLHI, Francisco Arbeloa HLHI, Sarriguren HLHI, Santa María Real Maristas I, Erizaintza Eskola, Hijas de Jesús I, Santa Bárbara HLHI, Zarrakazteluko BHI, Salesiano I, eta Zizurko BHI, Nuestra Señora del Huerto, Irubide eta Martzillako ekonomiako ikastetxeen artekoa.

Alboan Fundazioa, IPES Elkartea, UNICEF edo Bakerako Lankidetza Batzarra bezalako GGKEk parte hartzen dute proiektuetan, hala, irakasleak trebatzen dituzte horiek, ondoren, ezagutzak ikasleei emateko gelan egiten diren hainbat jardueraren bidez.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa