(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Proiektu pedagogiko baten bidez heriotza prozesu natural gisa ikusten erakutsiko diete ikasle nafarrei osteguna, 2013.eko abenduak 26


San Juan de Dios Ospitaleak eta Hezkuntza Departamentuak sustaturiko ekimena da, eta zainketa aringarrietan eta atsekabean adituak direnek eskainiko dute.


hitzarmena izenpetzen

Ezkerretik eskuinera, Patricia Segura eta José Iribas. ( irudia handitu )

Hezkuntza departamentuak eta Iruñeko San Juan de Dios Ospitaleak lankidetza-hitzarmena sinatu dute Nafarroako ikastetxeetan proiektu pedagogiko bat gauzatzeko. Proiektuaren helburua heriotzaren inguruko gogoeta egitea eta bizitzaren amaiera prozesu natural baten gisa azaltzea da. Testua aste honetan sinatu dute José Iribas Hezkuntza kontseilariak eta Patricia Segura osasun-zentroko zuzendari kudeatzaileak.

Sé+ izeneko programa interesa duten ikastetxe publikoetan eskainiko dute zainketa aringarrietan eta atsekabea artatzen jarduten diren San Juan de Dios Ospitaleko profesional eta boluntarioek, medikuntzaren, erizaintzaren eta psikologiaren arloak uztartuta.

Ekimenaren helburua heriotzarekin loturiko guztia isilean gordetzearen joera sozialari aurre egitea da. Heriotzaren pedagogia egiteak, sinesmen edo sinesbide erlijioso jakin batekin lotu gabe, ikasleen gaitasunak hobetzen ditu, bai norberaren hurbilekoen heriotzari aurre egiteko, bai besteei sufrimendu horretan lagun egiteko. Hala, errealitate horretara gerturatzeko modua aldatzen da.

Proiektuan Nafarroako ikastetxe publiko zein itunduek parte har dezakete, hala eskatuz gero. Iragan ikasturtean Iruñeko Basoko BHI eta Liceo Monjardín ikastetxeetan jarduera pilotuak gauzatu ziren, eta emaitza onak izan zituen. Hori dela-eta, proiektua formalizatu eta hedatu egin da.

Hitzarmenak urtebeteko iraupena du, unean uneko ikasturtearekin bat dator, eta ez dio gasturik eragiten Hezkuntza Departamentuari. Departamentuaren konpromisoak eskura dituen bitartekoen bidez proiektuaren berri ematea, parte hartzen duten ikastetxeen baliabide teknologikoak uztea eta proiektuko edukiak garatzeko interesa duten irakasleak trebatzea dira. San Juan de Dios Ospitaleak profesionalak jarriko ditu programa gidatzen.

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa