(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Barcina Lehendakariak nafarrei krisialdian izan duten "sendotasun eta irmotasuna" eskertu die ostirala, 2013.eko abenduak 27


"Bizitzan garrantzitsuena ez da inoiz ez erortzea, erortzen garen bakoitzean zutitzea bainoˮ nabarmendu du Nelson Mandela Hegoafrikako lehendakari ohia aipatuz.


Transcripción textual del video

Yolanda Barcina Nafarroako Lehendakariak Nafarroako herritarrek krisian erakutsitako "sendotasun eta irmotasunaˮ eskertu du urtearen amaierako mezuan. Gainera, berriki zendu den Nelson Mandela Hegoafrikako lehendakari ohia aipatu du, zera esanez, "bizitzan garrantzitsuena ez da inoiz ez erortzea, erortzen garen bakoitzean zutitzea bainoˮ.

Yolanda Barcina Lehendakaria, Gabonak direla-eta nafarrak zoriontzen. ( irudia handitu )

Yolanda Barcina Nafarroako Lehendakariak Nafarroako herritarrek krisian erakutsitako "sendotasun eta irmotasunaˮ eskertu du urtearen amaierako mezuan. Gainera, berriki zendu den Nelson Mandela Hegoafrikako lehendakari ohia aipatu du, zera esanez, "bizitzan garrantzitsuena ez da inoiz ez erortzea, erortzen garen bakoitzean zutitzea bainoˮ.

Horren harira, Lehendakariak mintzaldian adierazi du lurraldeak lurralde horiek historiako une guztietan osatzen dituzten pertsonak bezain sendoak direla eta konfiantzaz esan du Nafarroak "geroz eta bateratuagoa denˮ Europako eskualde garatuenetako bat izaten "jakingo duelaˮ.

Hori lortzeko, Yolanda Barcinak guztien "inoiz baino gehiagokoˮ adorea eskatu du. "Egungo egoera zailetik ahalik azkarren irteteko guztion ahalegin bateratua behar da"; horretarako, Nafarroan gehiengoa duten indar politikoek, estatuko eta Europako instituzioek eta, jakina, herrirtarrek parte hartu behar dutela azaldu du.

Enplegua sortzea eta beharrizan handiena dutenentzako arreta

Gobernuaren egitekoari dagokionez, Nafarroako Lehendakariak zera azpimarratu du, "ahalik herstura handienarekin ari gara gobernatzen, gastuak murrizten kontuak bat etorrarazteko eta enplegua sortzeko eta beharrizan handiena dutenei arreta emateko programak eskaintzen jarraitzeko".

Yolanda Barcinak herritar eta enpresa ugarik, baita administrazioek ere, bizi dituzten zailtasunak gogorarazi ditu, zerbitzuak eskaintzen "behar dituztenˮ diru-sarrerak gutxitu zaizkielako; horrek neurri "gogorrakˮ hartzera "behartuˮ ditu.

Lehendakariak baieztatu du, hala ere, "erabaki horiek hartzeagatikˮ babes sozialeko sistemarik zabalenetako bati eusten jarraitzen dugula. Era berean, gogorarazi du krisiaren ondoriorik zuzenenak pairatzen dituztenak direla gobernuaren egitekoaren "oinarrizkoˮ helburua.

Amaitzeko, okerrena pasatu dela iragartzen duten adierazleak aipatu ditu. Hala eta guztiz ere, "horrek ezin gaitu lasaitzera bultzatuˮ, baizik "zuhurtziaz jokatuta eta kemenik galdu gabe gure lana egiten jarraitzeraˮ, Nafarroa hazkuntzaren bidera bizkorren itzultzen den autonomia-erkidegoetako bat izan dadin.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa