(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Foruzaingoak Internet bidez ordainketak egitean Wi-Fi sare publikoak edo irekiak ez erabiltzeko gomendioa egin du ostirala, 2013.eko abenduak 27


Zenbait gomendio eman ditu linean erosketak egiten direnerako, esate baterako, sarean aurki daitezkeen maukei bakarrik ez begiratzeko.


Foruzaina.

Foruzaina.

Foruzaingoak zenbait gomendio eman ditu herritarrek Internet bidez erosketak modu seguru eta fidagarrian egin ditzaten, adibidez, sarean aurki daitezkeen maukei bakarrik ez begiratzeko, iruzurra izan baitaitezke.

Ordainketak egin edo datu pertsonalak idazteko orduan, Foruzaingoak Wi-Fi sare publiko edo irekiak ez erabiltzea aholkatu du, horietatik pasatzen den informazioa ezkutuko programek bidean atzeman baitezakete.

Halaber, ordainketak egiteko, ahal den neurrian, Foruzaingoak kreditu-txartel birtualak edo enpresa bitartekariak bezalakoak erabiltzeko eskatu du, horiek seguruak direlako. Era berean, ez dira fidatzekoak aldez aurretiko ordainketak zein nazioarteko presazko zerbitzuen enpresekin transferentzia bidez bakarrik egin daitezkeenak.

Foruzaingoak gogorarazi du lineako bankuekin eragiketak egin ondoren komeni dela saioa amaitzea arakatzailetik irten edo beste web-orri batera joan aurretik.

Web-orrien segurtasuna

Foruzaingoko delitu informatikoen taldekoek erabili nahi den web-orriaren helbidea zuzenean arakatzailean bertan idaztea ere gomendatzen dute, eta ez mezu elektronikoetan edo itxuran ofizialak diren web-orrietan agertzen diren esteketan klik eginda, horiek ere iruzurra izan daitezkeelako (phishing-a). Nolanahi ere, Foruzaingoak sartu berri garen web-orria nahi genuena dela ziurtatzea eskatu du, arakatzailean agertzen den helbidea eta leihoaren behealdean agertzen den egoera-barra alderatuta. Adibidez, www.ventaproductos.es idazten badugu, baliteke egoera-barran beste helbide bat agertzea, esate baterako, www.venaventaproductos.es.

Komeni da, baita ere, webgunearen helbidean arreta jartzea. Orriaren protokoloa s letraz amaitzen bada, hau da, https eta ez http, horrek esan nahi du webgune horren bidez bidaltzen den informazioa zifratuta dagoela. Gainera, haren ondoan kandadu bat agertzen bada, web-orri hori aitortutako erakunde batek egiaztaturikoa da eta, beraz, benetakoa da.

Foruzaingoak posta elektroniko bidez jasotzen diren edo web-orrietan aurki daitezkeen Gabonetako postalekin ere kontuz ibiltzeko eskatu du. Horietan klik egitean, ordenagailua ezkutuko programa gaiztoekin infekta daiteke edo infektatutako web-orrietara birbidera gaitzakete. Horrez gain, agenteek ordenagailuko sistema eragilea, Interneteko arakatzaileak eta antibirusa eguneratuta izateko ere gomendatu dute.

Hausnartu erosketa eta eskatu informazioa

Foruzaingoak herritarrei gomendatu die Internet bidez produkturen bat erosi aurretik erosketari buruzko hausnarketa egitea eta arinegi ez jokatzea.

Produktua saltzen duen pertsonaren edo enpresaren inguruko zalantzarik izanez gero, Foruzaingoak horiei buruzko informazioa biltzea aholkatu du, Interneteko bilatzaileak baliatuta edo linean erosi ohi duten ezagunei edo kontsumitzaileen elkarteei galdetuta.

Internetetik erostean zentzuz jokatzeko eta ohiko saltokietan ondasunak edo zerbitzuak eskuratzean egiten duten gauza bera egiteko eskatu die: prezioa begiratu, bermea, baldintzak eta kalitatea egiaztatu, beste saltzaile batzurekin alderatu etab.

Amaitzeko, Foruzaingoak gogorarazi du Gabonetan eskari handiena duten produktuak liburuak, gailu elektronikoak eta lurrinak izaten direla, hau da, iruzurgileek kontsumitzaileak engainatzeko nahiago izaten dituzten gauzak.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa