(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak eta gizarte-eragile nagusiek 2014an IV. Enplegu Planarekin jarraitzea adostu dute astelehena, 2013.eko abenduak 30


Datorren urtean 43,4 milioi euro bideratuko dira lana aurkitzeko aukerak hobetzen dituzten politika aktiboak gauzatzera.


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Enpresaburuen Konfederazioak eta Foru Komunitatean ordezkari gehien dituzten bi sindikatuek 2014an IV. Enplegu Planarekin jarraitzea erabaki dute. Hala, datorren urtean 43.442.572 euro emango dira enpleguaren alorreko politika aktiboak kudeatu eta gauzatzeko.

Gaur, astelehena, egin den saioan, Foru Gobernuak ezagutzera eman duen agirian enplegurako politika aktiboak aplikatu eta garatzeko beharra agertu da, izan ere, aurrekontua luzatuko denez, beharrezkoa da egungo aurrekontu-eskarriari eustea.
2013an 132.190 pertsonari eman zaie arreta Enplegu Planeko programen bidez.

Langilea.

Langilea.

Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Enpresaburuen Konfederazioak eta Foru Komunitatean ordezkari gehien dituzten bi sindikatuek 2014an IV. Enplegu Planarekin jarraitzea erabaki dute. Hala, datorren urtean 43.442.572 euro emango dira enpleguaren alorreko politika aktiboak kudeatu eta gauzatzeko.

Gaur, astelehena, egin den saioan, Foru Gobernuak ezagutzera eman duen agirian enplegurako politika aktiboak aplikatu eta garatzeko beharra agertu da, izan ere, aurrekontua luzatuko denez, beharrezkoa da egungo aurrekontu-eskarriari eustea.

2013an 132.190 pertsonari eman zaie arreta Enplegu Planeko programen bidez. 

Jarduera-ildo berriak

2014an, IV. Enplegu Planak bederatzi jarduera-ildo berri izango ditu oinarri. Horien bitartez enplegua lortzeko aukera hobetu eta langabezia murriztea da asmoa. Politika horiek 2013an zehaztutakoen diseinu bera dute, Europako eta estatuko alorreko gidalerroetara eta, bereziki, 2014-2020 denboraldirako Europako Gizarte Funtsaren egitura berrira egokitu diren arren:

1.- 2014an ere lanerako orientazioa eskainiko zaie langabetuei. Zehazki, 3,5 milioi euro emango dira eta erdibanatu egingo dira enplegu-agentzien eta erakunde laguntzaileen artean. 2013an 126.572 orientazio-zerbitzu eman dira eta 98.556 pertsonari eman zaie arreta.

2.- Langabetuen eta lanean direnen prestakuntzarako aurrekontua 10 milioi eurokoa izango da. Kontratatzeko konpromisodun prestakuntza espezifikorako 360.000 euro emango dira. 2013an 25.000 pertsona trebatu dira.

3.- Bestalde, prestakuntza eta enplegurako programa mistoek 4 milioi euroko aurrekontua izango dute 2014an. 2013an 535 ikaslek parte hartu dute programan.

4.- 2014an langabetuak kontratatzeko programa mantenduko dute tokiko erakundeek (2.895.000 euro) eta irabazi-asmorik gabeko erakundeek (544.000 euro). 2013an 749 pertsonak lortu dute lan-aukeraren bat programa horri esker. Horietatik 694 langabetu kontratatu zituzten tokiko erakundeek eta 55 irabazi-asmorik gabeko erakundeek.

5.- Autoenplegurako, aholkularitzarako eta trebakuntza espezifikorako laguntza zuzenak ekintzailetza sustatzeko dira.  Zerbitzu horiek guztiak berrantolatu egingo dira eta Nafarroako Enplegu Zerbitzuan barneratuko dira zerbitzu hobea eskaintzeko. 2013an 600 pertsonari eman zaie halako arreta.

6.- Ekonomia sozialeko enpresen sorrerari babesa emateko politikari eutsiko zaio, 2013an emaitza onenak eman dituen enpresa-formuletako bat delako lanpostuen sorrerari eta horiek mantentzeari dagokionez.

7.- Enplegurako politika aktibo eta pasiboak lotzeko programaren bidez 5.424 personari eman zitzaien arreta 2013an eta 2.977 pertsona laneratzea lortu zen.

8.- Enplegu-zentro berezietako 1.200 langileren lanbide arteko gutxieneko soldataren % 75 finantzatzen jarrituko da 2014an. Langile kopuru osoa 1.500 pertsonarena da eta azpimarratu beharra dago Nafarroa dela babes horri eusten dion erkidego bakarra. Jarduera-ildo horri 300.000 euro gehituko zaizkio zentroetako inbertsioetarako. Bestalde, gizarteratzeko eta laneratzeko zentroentzako laguntza mantenduko da soldaten, Gizarte Segurantzaren eta 300 langileren laguntza teknikoaren kostuetarako diru-laguntzak emanda. 100.000 euro gehituko dira hobetzeko inbertsioak egiteko.

Europar Batasunak onetsitako gazteen enpleguaren ekimena finantzatuko da. Nafarroak 8 milioi euro inguru inbertituko ditu 2014-2020 denboraldian. Gogorarazi beharrekoa da Europako eta estatuko irizpideen arabera programen onurak jasotzen dituztenak 16 eta 24 urte arteko eta hezkuntza- edo prestakuntza-jardueretan parte hartzen ari ez diren gazte langabetuak direla.

 


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa